ZARAUTZ ABESBATZA HISTORIALA 1983an, Zarauzko Udalaren eskaera izanik, Zarautz Abezbatzaren sorrera, Joakin Iruretagoienaren zuzendaritzapean. 1996ean lehengo zuzendariak abesbatza utzi eta Jaione Eskudero zuzendari izendatzen dute. Zarautz Abesbatza han hemenka, bere kultura zabalduz, Euskal Herrian, nahiz, Euskal Herritik kanpo: Galizia, Extremadura, Sevilla, Huelva, Katalunia, Alemania, Israel, Italia, Argentina, Chekia, Portugal... besteak beste. 1988an, Zarautz herriaren 750. urtemugarako, Francisco Escudero Zarauztar musikagileak udalaren enkarguz egindako “San Juan Bautista” deritzon oratoria Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin batera estreinatu zuen. 1999ko Uztailean egile beraren “Misa in RE In honorem di Sancti Mamesi” lana aurkeztu zuen. 2001eko uztailean, Fauréeren “Réquiem” obra interpretatu zuen. 2003. urtean Angel Illarramendi Zarauztar musikagileak 19 urterekin konposatutako “Meza” estreinatu zuen. 2004. urtean, “Aralarko Herensugearen kondaira” On Migel Barandiaranek bildutakoa, Jesús Guridiren “Las Diez Melodías Vascas” musikarekin Imanol Urbietak moldatua estreinatu zuen, Zarauzko Musika Bandarekin eta Iratzarri Dantzataldeak sortutako koreografiaz. 2005. urtean, Angel de Urcelay Zarauztar musikaria omendu zuen, berak konposatutako obra ezezagun batzuek estreinatuz. 2008. urtean, Abesbatzaren 25. urteurrenean, ekitaldi berezi ugari antolatu zituen, aipatzekotan, Antxon Sarasua, Mertxe Isasti eta Anjel Illarramendi, 3 zarauztar musikagileen obren estreinua eta Argentinako bidaia, bertan 4 kontzertu eskainiz. 2010. urtean, Zarauzko Frantziskotarren 400. urteurrenean, hainbat ekitaldi berezi antolatu eta parte hartu zuen abesbatzak. Urtero egiten ohi duten “Udako Kontzertua”n, Frantziskotarrak eta bereziki, Aita Juan José Natividad Garmendia (1883-1954) omendu zuen, honen lan batzuek estreinatuz. 2012. urtean, F. Escuderoren mendeurrenean, hainbat ekitaldi berezi antolatu zituen, aipatzekotan, Zarauzko “Hamabostaldia”ren barruan, “Et Incarnatus” orkestrarekin batera, Escuderoren musika lanez osatutako emanaldia. 2013. urtean, Iñaki Eizmendi, “Basarri”, Zarauztar bertsolari ospetsuaren mendeurrena ospatuz, ekitaldi berezia antolatu zuen abesbatzak bere urteroko “Udako kontzertua”n, bertan, aipamen garrantzitsu modura, Jon Azpillaga bertsolariak azken plazaratzea izan zuen. Urte honetan, Azaroaren 30ean, aita Salbatore Mitxelena Zarauztarraren olerki liburu batetik jasotako hitzekin aita Patxi Madina Oñatiarrak konpostutako “Arantzazu Poema sinfoniko-korala”, Zarauzko Bandarekin, Zarauzko “Gabota” dantza eskolako ikasleekin eta Oñati abesbatzarekin batera, Zarauzko kiroldegian eta Arantzazuko Santutegi bertan bertsio bakar horretan estreinatu zuen. ZARAUTZ ABESBATZA HISTORIAL La coral Zarautz Abesbatza se fundó por petición del ayuntamiento de Zarautz, en el año 1983 por Joakin Iruretagoiena. Por cese del director, en 1996 nombran directora a Jaione Eskudero. El coro ha ofrecido numerosos conciertos, tanto en el país Vasco como fuera de él: Barcelona, Madrid, Galicia, Sevilla, Huelva, Extremadura, Alemania, Israel, Italia, Suiza, Argentina, Praga y Portugal entre otros. 1988 estrenan la obra “San Juan Bautista”, encargo del ayuntamiento de Zarautz al maestro Francisco Escudero, junto con la Orquesta Sinfónica de Euskadi. 1999, presentan la obra “Misa en RE In Honorem di Sancti Mamesi” del mismo autor Zarauztarra. 2001, interpretan la obra “Requiem” de G. Faurée. En el año 2003, estrenan la obra ”Meza” del compositor Zarauztarra Angel Illarramendi compuesta a los 19 años. 2004, junto con la Banda Municipal y el grupo de baile “Iratzarri”, los tres grupos de Zarautz, interpretan “La leyenda del Dragón de Aralar” de Don Miguel de Barandiarán con la música “Las 10 melodías vascas” de Jesús Guridi, obra bien trabajada y amoldada por Imanol Urbieta, también hijo de la villa. El verano del 2005, el coro homenajea y da a conocer composiciones inéditas del también Zarauztarra Angel de Urcelay, quien fue canónigo y maestro de capilla de la catedral de Sevilla. El 2008, en conmemoración del 25 aniversario de Zarautz Abesbatza, organizan diversas actuaciones a lo largo del año. Como mención especial, cabe destacar el estreno de 3 obras de 3 compositores Zarauztarras, Antxon Sarasua, Mertxe Isasti y Anjel Illarramendi y los 4 conciertos ofrecidos en el viaje a Argentina. El año 2010, Zarautz Abesbatza organizó y participó en diversos actos por el 400 aniversario de los Padres Franciscanos de Zarautz. En el concierto clásico de verano “Udako Kontzertua”, homenajearon a los Franciscanos y en especial al Padre Juan José Natividad Garmendia (1883-1954), organista y músico, interpretando y estrenando algunas de sus obras, El año 2012, centenario del maestro F. Escudero, organizan múltiples actuaciones, destacando entre ellas el concierto ofrecido en la “Quincena” de Zarautz junto con la orquesta “Et Incarnatus”, en el cual, el programa ofrecido fue únicamente de obras compuestas por el maestro Escudero. El año 2013, centenario del famoso bertsolari Iñaki Eizmendi “Basarri”, Zarautz Abesbatza ofrece un magnífico concierto-homenaje en el “Concierto de Verano”, donde el bertsolari Jon Azpillaga cantó por última vez en público. Este mismo año, el 30 de noviembre, se reunieron en el polideportivo de Zarautz distintos grupos de la localidad, “ Zarautz Abesbatza” la Banda de Zarautz y la escuela de danza “Gabota”, junto con el coro Oñate para interpretar en versión único el poema sinfónico-coral “Arantzazu” con textos recogidos del libro de poemas del zarauztarra Salbatore Mitxelena y música del Oñatiarra Patxi Madina. Quince días más tarde se ofreció el mismo concierto en el mismo Santuario de Arantzazu.