ESTRENALDIA / ESTRENO TEATRO ARRIAGA ANTZOKIA 2014 URRIAN / OCTUBRE 2014 MASKARADA 659 131 291 ARKIMEDESEN PRINTZIPIOA ESTRENALDIA: ARRIAGA ANTZOKIAN URRIAREN 29an (11:00 etan) Euskaraz URRIAREN 30ean (11:00 etan) Euskaraz URRIAREN 30ean (20:00 etan) Euskaraz BESTE EKITALDIAK: AZAROAREN 7an SOREARU ANTZOKIAn. AZPEITIA AZAROAREN 23an SAN AGUSTINean. DURANGO ABENDUAREN 3an PRINCIPAL ANTZOKIAn. GASTEIZ (2 emanaldi) OTSAILAREN 6an HERRI ANTZOKIAn. ORDIZIA MARTXOAREN 13an LIZEO ANTZOKIAn. GERNIKA MAIATZAREN 16an GAYARRE ANTZOKIAn. IRUÑA EL PRINCIPIO DE ARQUÍMEDES ESTRENO: TEATRO ARRIAGA 31 de OCTUBRE a las 20:00 h. Castellano 1 de NOVIEMBRE a las 20:00 h. Castellano 2 de NOVIEMBRE a las 19:00 h. Castellano OTRAS FUNCIONES 6, 7 Y 8 DE FEBRERO TEATRO QUINTERO. SEVILLA (5 funciones) 13 DE MARZO LIZEO ANTZOKIA. GERNIKA 14 DE MARZO ANDRES ISASI. GETXO 16 DE MAYO TEATRO GAYARRE. PAMPLONA Arkimedesen Printzipioak udaligerilekuko kloro giroan murgiltzen gaitu gure gizarte axolagabearen muturreko parabola da, benetakoa ala ez den gertaera abiapuntua izanik. Haur igeriketa taldeko entrenatzaileak mutiko bati ahoan musua ematen ikusi duelakoan dago neskatila bat. Masailean musu bat baino ez da, entrenatzaileak nekatzeraino dioen bezala edo benetan bazegoen asmo lizunik? Une honetatik aurrera sare sozialak irakiten hasiko dira eta saihetsezineko zurrunbiloan hedatzen eskandalu bihurtuko den berria, beste aldetik inork egiaztatzerik ez daukana. Obrak aukera ematen digu gertaera hau; pertsonaia bakoitzaren ikuspegi eta iritzitik jasotzeko protagonistarengandik, igerilekuko zuzendariarengandik, lankideengandik, gurasoengandik … . Baina zein da gure iritzia? Esandakoak egia hutsa dira edo gezurrik beltzenak osatzen ari dira. Inguratzen gaituen gizartearen psikosi gaisoak gure iritzia ere kolokan jartzen du eta ikus daiteke zurrumurru soil batek nola astindu dezakeen gure barneko beldurra eta neurrigabeko indarkeria askatzea lortzeraino. Sare sozialen nonaikotasuna era kritikoan jasotzen da gaurreguneko egoera lazgarriak direla eta. Maskaradak Arkimedesen Printzipioa eskaintzen digu euskarako eta gaztelerako aktore talde bikain biri esker. Obra honek 2011ko Born Saria eskuratu zuen baita nazioarteko arrakasta ere hain ezberdinak diren Mexiko, Argentina, Colombia, Frantzia, Italia edo Errusian besteak beste. Euskarako eta gaztelerako aktore taldea beste batzuen artean honako hauek osatzen dute; Tessa Andonegi (GOENKALE), Eneko Sagardoy euskaraz eta Javier Pereira (2014ko Aktore Berri Onenaren GOYA saria), Lola Baldrich (ERCILLA saria, EL INTERNADO, Amar en Tiempos Revueltos, … ) gaztelaniaz. Egilea JOSEP MARIA MIRO I COROMINA Zuzendaria CARLOS PANERA Itzulpena: IÑAKI ZIARRUSTA Euskarako taldea ENEKO SAGARDOY TESSA ANDONEGI XABIER ORTUZAR Reparto en castellano: JAVIER PEREIRA LOLA BALDRICH ÁLVAR GORDEJUELA GORKA MÍNGUEZ EskenografIa: GORKA MÍNGUEZ Soinu espazioa eta ikus-entzuneskoen edizioa: URKO HERNÁNDEZ Teknikoa: ARANTZA HEREDIA Banaketa: IÑAKI ARKOTXA Ekoizpena / producción MASKARADA AITOR FERNANDINO KRITIKAK / CRÍTICAS “Arkimedesen printzipioa” JAIME VALVERDE (GARA) Carlos Paneraren taldeak ongi bete du lana. Eneko Sagardoy aktoreak, begirale susmagarriaren paperean, asmatzen du pertsonaia behar den anbiguotasuna irudikatzen. Tessa Andonegi sakontasuna eta samurtasuna ematen dio begiralearen ardura duen zuzendariari. Xabi Ortuzar ondo aritzen da begirale lañoari bizitza ematen, hala nola Aitor Fernandino aita kezkatuta jokatzen. “Arkimedesen printzipioa” AGUS PEREZ (BERRIA) Denbora egitura interesgarria eratu du, ispilu apurtuaren antzekoa, eta horren ondorioz ikusleek zerbait jarri behar izan dute beren aldetik, gertaeren benetako irudiaren bilaketan. Ikuspegi eszenikotik etekin ona atera dio taula zuzendariak denboraren izaera zatikatu horri, eszenak aurreko zein atzeko aldetatik erakutsiz. “El principio de Arquímedes” PEDRO BAREA (EL CORREO) Ha dado en la diana, en alguna diana que escuece…Su trenzado de tiempos con saltos y paralelismos sucesivos, los trazos cada vez más nítidos en ese doble enfoque de la cara y el envés del rumor. No es un texto pomposo, a veces parece el bloc de notas de una terapia, con combinaciones a dos para decir frases comunes que cargan la tensión por su sencillez, con aroma como de Harold Pinter, para grandes actores. Y sobre todo por el final sin fin, sin moraleja, y la desazón que nos obliga a decidir. Mucho teatro. Izu globala Lan egiten dutenek beldur diote lana galtzeari. Lan egiten ez dutenek beldur diote sekula lana ez aurkitzeari. Goseari beldur ez dionak janari dio beldurra. Gidariek ilbiltzeari diote beldur eta oinezkoek harrapatuak izateari. Demokraziak oroitzeari dio beldur eta lengoaiak esateari dio beldur. Zibilak militarren beldur dira. Militarrek beldur diote arma faltari eta armek beldur diote gerra ezari. Beldurraren garaia da. Emakumeak gizonaren biolentziari dio beldur. Gizonak beldurrik gabeko emakumeari dio beldur. Lapurrei beldur. Poliziari beldur. Zerrailarik gabeko ateari beldur, ordularirik gabeko denborari beldur. Telebistarik gabeko umeari beldur. Lotarako pilularik gabeko gauei beldur eta beldur, esnatzeko pilularik gabeko egunari. Jendetzari beldur, barkardadeari beldur. Izan zenari beldur eta izan daitekeenari beldur. Hiltzeari beldur, bizitzeari beldur. Eduardo Galeano JOSEP MARIA MIRÓ I COROMINA (Vic, 1977) autorea dramaturgian lizentziatua Bartzelonako Institut del Teatren eta Kazetaritzat Universitat Autonoma de Barcelonan (UAB). “Arkimidesesen Printzipioa”ren egilea (2011) –XXXIV. Born Saria - “Una historia explicada del revés, o no? (2009), “ La dona i el debutant” (2008) -Teatre Principal de Palma Saria-, “La gran nit de Lurdes G.” (2008) Cristina Clementerekin eskuz esku egina. – I Premi Ramon Vinyes – eta dramaturgietan “5 contes direrents” (2011), “Com si entrés en una patria” (2010), “Cocaina, absenta, pastileas de balda´ i cafe amb llet” (2010), “Capitus” (2010) eta “ El dia que vaig coneixer Harlod Pinter” (2009) beste batzuen artean. Zuzendu ditu bere idatziak eta “La voix humane” (J. Cocteauk idatzia eta F. Poulenc-ek musikatua) eta ikuskizun sormenetan (Marc Artigau-rekin batera) “M3”, “Eva i Adam: ell darrer génesi” eta “Liturgia E/XXI”. CARLOS PANERA MENDIETA 1956ko irailaren 14an Bilbon jaioa Bilboko Lizeo Fantsesean Ikasia eta Arte Ederretan (Ikus-entzunezkoetan) Euskal Herriko Unibertsitatean, Másterra Arte eta Ikuskizunen Zientziatan eta Diplomatua Psikodidaktikako Graduondoko Ikastaro Aurreratuetan. Gaztetatik izan du harremana antzerki munduarekin hastapenetan musikari eta aktore lanetan Comicos-Kilikalariak taldean azkenean zuzendari aritzeko. 80ko hamarkadan sortu zuen Maskarada taldea Euskal Herrian dagoen talderik beteranoenetakoa eta bertan zuzendutako obren artean aipa daitezke; “Gastibeltzaren Karabinak”, “Harrizko Aresti Hau”, “El cartero de Neruda”, “La importancia de llamarse Ernesto”, “Kontrabajua”, “Ohean”, etc … Antzerkia kalekoa eta kaletarrena izan dadin plazaratu ditu bertakoekin Lekeition (“Gastibeltzaren Karabina”), Mungian (“Lauxeta”), Gernikan (“Gernika Sutan”) eta Bermeon (“Urperatutako Argiak”), … 1986 Eusko Jaurlaritzako beka jaso zuen Parisen lan egiteko Théatre de Soleil-en Arianne Mnouchckinek zuzendutako “Histoire du Pays de leur Réves” obran. Bere ibilbidean hainbat sari jasoa da esaterako; “Ercilla” 1984 eta 85ean, “Rosa Agirre” 1994an, “Egunkari Saria” 1996an, Nazioarteko zuzendari onenaren saria Mydland, AEBko Texasen 2006an. “El Mendieta” (Hiru Argitaletxea) liburuaren egilea da. Hainbat aldiz izendatua MAX sarietara. Beste lan batzuen artean itzulpenak ere egin zituen, aipagarriak, “Le menteau” (J. Cocteau), “Combat de négre et chiens” (B.M. Koltés), e