2 deportes Barakaldo kirolak Nº 6 junio de 2007 - Periódico del Instituto Municipal del Deporte. IMD/UKE BABESLEAK: BIDE ONERA Bide Onera, Barakaldoko kirol jardunaren babesle BIDE ONERA Kontsumo Kooperatiba dugu Barakaldon jokatzen ari den Espainiako Saskibaloi Txapelketaren laguntzaileetako bat. Berez, hori ez da albiste handia; Bide Onerak, izan ere, eskarmentu handia dauka barakaldotar kirola sustatzen eta bultzatzen. Paco Jurado marketing zuzendariaren berbetan, “gizarte erantzukizun korporatiboa da gakoa”. Alegia, Bide Onerak, irabazi asmorik gabeko erakundea izanik, hainbat motatako ekimen sozialetara bideratzen ditu bere lanak sortutako soberakinak. Kirolari ere ematen diote zeozer, bistan denez. “Kooperatiba gara eta 85 urte daramagu herri honetan; beti eduki dugu geure inguruarekin harreman estua”, adierazi du Juradok. “IMDarekiko etengabeko harremana daukagu, eta hainbat kirol talderi ematen diogu laguntza”, azaldu du Juradok. Besteak beste, hirugarren adinekoen azken bidaia babestu dute, hala nola eskola arteko kirolaren sari banaketa. “Beti ere behe mailako kirolari eskaintzen diogu arreta, ez elitekoari. Gizarte ekintzak harrobiko lanetik gertu egon behar du, ez goi mailako jardunetik. Horretarako, normalean, izaten da aurrekonturik. Maila apalagoetan, berriz, zailago suertatzen zaie babesleen arreta erakartzea, babesle pribatuena batik bat, publizitate aldetik ez dutelako hain entzute handia”. AJEDREZ ELKARTASUNEZKO FUTBOLA Ezagutuz txapelketa, gero eta parte hartze handiagoa EKAINAREN 16 eta 17an Ezagutuz FÚTBOL-7 txapelketa jokatuko da Lutxanan, aurten bosgarrenez. Aitor Alonsok, Pauldarrak FKT-ko presidente eta txapelketako koordinatzaileak gogorarazi digunez, “futbolak ez ezik, alderdi sozialak ere garrantzia dauka ezagutuzen”. Ez da ahaztu behar sarrera-salmentan eta tabernan irabazitako dirua Boliviara bidaltzen dutela antolatzaileek; hain zuzen ere, Santa Cruz hiriko Tahuichi TXIRRINDULARITZA XI Bira Paralinpikoa Gorostitzan izan zen NAZIOARTEKO 90 korrikalarik parte hartu zuten proba ospetsu honen etapa nagusienetako bat Barakaldon izan zen. Hirugarrena hain zuzen ere, bizikletetarako 8 kilometroko asfalto gainean egindako erloju kontrako proba zorrotza izan zen, Gorostitzako kiroldegia eta Regato lotu zituena. Izan ere, proba horretan, erloju kontrako espezialista den Alain Goolaerts belgikarra segundo batengatik (07:47) geratu zen proba irabazi zuen Cesar Neira madrildarraren atzetik. Bestalde, Josef Winkler txekiarrak duen maila erakutsi, eta triziklo kategoriako irabazle suertatu zen, baita ondoren, proba honetako hamaikagarren edizioko irabazle ere. Sari banaketan, Alkatetza Arloko delegatua den Noelia Rodriguez izan zen. FÚTBOL eskolara. Merezi du, beraz, sarrerak balio dituen euro biak –“prezio sinbolikoa”, Alonsoren berbetan- ordaintzea. Norgehiagokak Serraltako zelaian jokatuko dituzte, ekinaren 16an mutilek eta 17an neskek. Urtero-urtero talde gehiagok ematen du parte hartzeko izena, eta horrek lehiaketa-sistema aldatzera behartu ditu antolatzaileak. Aurtengoan, aurre-kanporaketak egingo dira goizez, eta final laurdenetik aurrerakoak arratsaldez; eredu hori bera erabiliko da lehiaketako bi egunetako bakoitzean. Hiru maila egongo dira (kimuak, txikiak eta txikienak), eta horietako bakoitzean zortzi talde. Hau da, gutxi gorabehera Bizkaia osoko 600 neska-mutulek hartuko dute parte, Aitor Alonsok jakinarazi duenez. Ez da, ez, ahuntzaren gauerdiko eztula. El Colegio Mukusuluba brilló en el Tor neo Ajedrez Escolar LOS AJEDRECISTAS del centro escolar Mukusuluba, están de enhorabuena. Cinco triunfos, distribuidos en las categorías de Mini-Benjamín, Benjamín y Alevín, les convierten como uno de los grandes triunfadores del Torneo Ajedrez Escolar IMDAyuntamiento de Barakaldo. Mikel de los Santos, Ibai Milan (segundos en la categoría mini benjamín), Edorta San Miguel (vencedor en la categoría Benjamín), e Iván de Mon y Endika Martínez (primero y segundo en Alevín), se impusieron a los 37 niños procedentes de diferentes colegios fabriles. Además, también arramplaron con el galardón al mejor equipo en esta última categoría. Los de Paules también Sin embargo, en Mini Benjamín, no pudieron doblegar a los pequeños maestros de Paules, Joseba Ruiz y David Miñón, que se lo pusieron muy complicado desde un primer momento. Asimismo, en categoría Infantil, se impuso Sendoa Vilda del colegio IES Beurko y en Cadetes, Ander Ayala del colegio La Salle. Por conjuntos, los de Paules se llevaron el premio en categoría Mini Benjamín, y en Benjamín ha quedado desierto.