BiOn artean 2015 Haurren eta helduen arteko nanoipuin lehiaketa. Concurso colaborativo de microcuentos en euskera. Zizur Nagusiko Udala Galar Zendeako Udala Ayto. Zizur Mayor Ayto. Cendea de Galar Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. maila: Ohorezko aipamena. ETA HALA ERE… Ainize Ipiña Martinez Maiatza zen eta hala ere, euria ari zuen. Eguerdia zen eta hala ere, iluntasunak abiatzen zen baso hostotsua estaltzen zuen. Oso bitxia zen dena, gertatzen zitzaiona ez zuen inolako zentzurik. Zuhaitzen artean aurrera egin zuen, baina egoera ez zen hobetzen, ehun urteak betetako haritzen adaburuen azpian, itzal ilunenak argiari inposatu beharko lirateke, baina ez zen horrela. Kontrakoa, aurrera egiten zuen heinean, dirdira gorrixka ezartzen zen, guztiari infernuaren antzeko itxura emanez. Jarraitzen zuela bazirudien, hobe esanda, aurretik zihoala, heldu bezain laster, sekulako argi bola batean lehertzen zen guztia. Maiatza zen eta euria ari zuen, ez zen eguzkia ikusten eta hala ere, beroa jasanezina zen. Ikaragarrizko zuhaitzen baso ilun batean aurkitzen zen eta hala ere, hauek bere azpian jausten ziren, karta gaztelu bat izango balira bezala. Isiltasunak inguratu beharko luke eta hala ere, bizkarrean zeraman zarata handi batek burtzoratzen zuen eta zirtakatu beldurgarria atzean geratzen joaten zen. Bat-batean, argi ikusi zuen, bat-batean bere buruari beldur zion, bere natura hondagarriaz beldur zen. ZERGATIIIIIIK? Indarrez oihu egin zuen tximistak.