Kronika Hernani-BRT

Anuncio
HERNANI RUGBY TALDEA 25 – BRT MENDITARRAK 24
BRT-MENDITARRAK: A. Oskoz, F. Larralde, J. M. Iribarren, I. Ezkurra, J. Lintzoain, O.
Villabona, I. Perurena, M. Eugi, J. Urreaga, I. Iraizoz (c), J. Arizmendi, J. A. Perotxena, D.
Tranche, G. Altzuarte eta R. Ozkariz.
Ordezkoak: E. Gamio, I. Goienetxe, J. Borda, M. Apezetxea, A. Harispe, L. Barrenetxe eta J.
Maya.
Markagailua: 7-0, 8.minutua: Hernaniren entsegua eta transformazioa. 14-0, 19.minutua:
Hernaniren entsegua eta transformazioa. 14-7, 26.minutua: J. Lintzoainen entsegua. 14-12,
32.minutua: J. M. Iribarrenen entsegua eta I. Iraizozen transformazioa. 17-12, 39.minutua:
Hernanik bihurtutako zigor kolpea. 22-12, 49.minutua: Hernaniren entsegua. 22-19,
57.minutua: A. Oskozen entsegua eta I. Iraizozen transformazioa. 25-19, 68.minutua: Hernanik
bihurtutako zigor klpea. 25-24, 80.minutua: F. Larralderen entsegua.
Epailea: Morentin.
Pasaden larunbatean, BRT-Menditarrak errugbi taldeak partiduak jokatzeari ekin zion, izan
ere, azken bi asteetan atseden hartzea tokatu baizitzaien baztandarrei. Hernanirat zuten bisita,
han Hernaniko taldea zuten esperoan. Eguraldiarengatik partidu gogorra izango zela ikusita
zegoen, dena loiaz betea zegoelako, horrez gain, bi taldeek garaipena bilatzen zuten taulan
gora joateko asmoz.
Horrela eman zitzaion hasiera partiduari. Hasiera batean bi taldeak arras parekatuta zeuden
eta joku gehiena zelai erdian pilatzen zen, baina baztandarren defentsaren akats bat
aprobetxatuz hernaniarrek entsegua egitea lortu zuten. “Ahariak” oraindik iratzarri gabe
zeudenez, hernaniarrek bertze akats bat aprobetatu eta bertze entsegua egin zieten, 14-0
markagailuan gailenduz. Kanpokoek pixkanaka partiduaren erritmoa hartzen hasi ziren eta J.
Lintzoainek entsegua lortu zuen kanpokoentzat. Baztandarrak berriz ere partiduan sartu ziren
eta aurrelariek egindako moul baten ondorioz, J. M Iribarrenen entsegua etorri zen, gerora, I.
Iraizozek transformatuko zuena. Hernanik bere partes lanean segitu zuen eta zigor kolpe bat
bihurtzea lortu zuen atsedenaldia baino lehen, markagailua 17-12 utziz.
Bigarren zatian bi taldeek aldaketak egin zituzten jokalariak freskatzeko. Bi taldeek baloia
edukitzeagatik borrokan aritu ziren, baina hernaniarrek berriz ere entsegua lortu zuten. Honen
aitzinean baztandarrek erasoari ekin zioten, hórrela, A. Oskozen entsegua ailegau zen, I.
Iraizozek gerora bihurtuko zuena. Hernanik, bertze zigor kolpe bat bihurtuta 25-19 luzatu zuen
bere tartea, kanpokoei partidua zailduz. Hortik aitzin, baztandarrak erasora pasa ziren eta
lañaren ondorioz, F. Larraldek entsegua lortu zuen kanpokoentzat, markagailua 25-24 utziz.
Nahiz eta garaipena eskuan izan ez zuten gailentzea lortu baztandarrek eta horrela eman
zitzaion bukaera partiduari.
Aipatu beharra dago, BRT-ren hurrengo partidua Universitario Bilbao-en kontra izango dela
eta partidu garrantzitsua izango dela, izan ere, zuzeneko aurkaria da baztandarrentzat eta
garaipena eskuratu nahi dute baztandarrek porrotaren ondotik.
Sailkapena:
Resumen crónica:
Partido muy igualado el disputado en el campo de Landare de Hernani donde la lluvia y el barro
fueron protagonistas. El hernani salió con ganas a por el partido y enseguida se puso el mono
de trabajo, con una buena defensa muy ordenada y en ataque aprovechando las numerosas
imprecisiones que hacía el BRT. Fruto de ese trabajo vinieron dos ensayos trasformados que
hicieron despertar al conjunto baztandarra llegando al descanso con un 17-12 para los locales.
En la segunda mitad el partido se fue endureciendo fruto del barro y la lluvia que arreciaba con
fuerza. Los dos equipos se empleaban a fondo en defensa e intercambiaban patadas a campo
contrario con presión buscando el fallo rival. Los puntos iban subiendo al marcador pero la
diferencia se mantenía, llegando así al minuto 40, donde el BRT Menditarrak tras varias fases
de juego y a base de insistencia consiguió ensayar mediante un moul de la delantera dejando el
marcador 25-24 para a falta de la trasformación. Esta no se consiguió materializar así que la
victoria se quedó para los locales.
Reseñar que posteriormente ambos equipos prolongaron el tercer tiempo disfrutando de una
cena conjunta en una sidrería de la localidad.
Por ultimo, el BRT hace un llamamiento a su afición para que acuda el próximo sábado 20 de
febrero a las 16h a Lekarotz para animar en el último partido de la fase regular, en la que si en
BRT logra vencer al universitario de Bilbao se aupará a la segunda clasificación.
Descargar