BORROKA KIROLEN OINARRIAK JUDO Asier Perez Zumarraga JFeKZ 3. Maila 1 Aurkibidea SARRERA........................................................................................................3 UKEMI…………………………………………………………………………………………4 OSAE KOMI ………………………………………………………………………………..6 ASHI WAZA………………………………………………………………………………….8 KOSHI WAZA……………………………………………………………………………….9 TE WAZA……………………………………………………………………………………..10 SUTEMI WAZA…………………………………………………………………………….10 2 SARRERA Lan honen bitartez, Judo kirolaren hainbat mugimendu eta teknika azalduko dira. Azalduko diren mugimendu eta teknikak oinarrizkoak dira, zeren burutzeko erraztasuna eta konplexutasun maila txikia dutelako. Mugimendu bakoitza erakusteko atalez atal pauso bakoitza progresioz azalduko da argi gera dadin. Honekin batera komenigarria iruditzen zait pare bat termino argitzea mugimendu bakoitzaren exekuzioa azaltzeko. Judoa berez, bikoteka burutzen den kirola da, beraz, mugimendu bat burutuko duen kidea Tori deitzen zaio, honek kontrola hartzen eta aurkaria desorekatu eta lurrera botatzen duena da. Bestalde, Uke mugimendu bat egitean lurrera jauzten dena edota immobilizazio batean mugiezinik geratzen dena deitzen zaio. 3 UKEMI USIRO UKEMI: Hasteko, atzera doan erorketa burutzeko pausuak azalduko dira, Judon burutzen diren erosketen oinarriak dira eta lesioak izateko arriskua ekiditeko modu egokian egin behar dira. Horretarako, mugimendu hau lau pausotan antolatuta dago: 1- Zutik, kokoriko gurutzatuz edo jarrera aurrera batean jarriko gara, eramanez, oreka eskuak bularrean mantentzeko behar izatekotan. 2- Kokoriko jarrera hartu ostean, lurrean esertzeko keinua egingo dugu, baina eseri ordez, ipurditik sorbaldetarainoko arku edo borobil antzeko mugimendu jarraitua burutuz. 3- Eskuekin zorua jo gorputzarekiko angelu zorrotza eginez (esate baterako,gorputzetik hurbil jo) erorketa orekatzeko. 4- Amaitzeko, hankak luzaturik, gorako mugimendu bat burutu, baina bizkarrarekiko arreta jarriz, ezin da arku mugimendua gehiegi luzatu buruarekin lurra jotzeko arriskua eta lesionatzeko arriskua dagoelako. BALOI ESERIA: 4 Tatamian zehar baloiak egongo dira. Jolas honetan, irakaslea adi egon beharko da klasea kontrola galdu ez dezan eta arauak bete dezaten, izan daiteke baloiak indar askorekin jaurtitzea eta edonoren aurpegian kolpatzea edota mina hartzea. Aukera moduan, izan daiteke baloiek gerriaren altuera baino gehiagoko altuera hartzea debekatzea, horrela kolpeak buruan ekidituz. Helburuak: Jolas honen bidez, klasea motibatuta, arreta piztea eta ekintza dibertigarri batekin hastea izango da, era berean, metabolismoa martxan jartzeaz aparte. Baina funtsezko helburua, erreflexuak eta koordinazioa lantzea etorkizunerako oso baliagarriak izango direlako judo arloan, eta ukemiak lantzea eta ohitura hartzea. Deskribapena: Aurrean aipatu dugun bezala, tatami osoan zehar baloiak izango diren bonbak egongo balira. Irakasleak hasiera ematen duenean ikasle guztiak beraien artean baloiak jaurtitzen hasiko dira. Baloi batek ukitzen zaituenean, irakasleak agintzen duen ukemia burutu beharko da. Ez da iñork eliminatuko, baizik eta irakasleak agintzen duenean amaituko da (nahiz eta eliminazioak sar daitezkeen lehia sustatzeko, egoeraren arabera kontuan hartu daiteke). 5 OSAE KOMI TATE SHIHO GATAME: Tate shiho gatame ardatz longitudinalean burutzen den mugimendua da, lau puntutako puntutako inmobilizazioa eta ateratzeko zailena baita. Horretarako, hiru pausotan burutzen da: 1- Hasteko, tori jarrera ukeren gainean jarriko da ardatz longitudinalean toriren hankak ukeren kanpotik jarriz eta oinak barrualdera sartuz bestearen belaunen azpitik, “S” itxura eginez. 2- Beso bat ukeren azpitik igaroko da eta bestea sorbaldaren azpitik lotuko da. Gainontzekoa ukeren sorbalda berdinari lotuko da. 3- Ukeren besoa, bere burua eta Toriren buruaren artean utzi behar da, torik burua besora itsatsiz, uke mugitu ez dadin *Pauso guzti hauen ordena izan daiteke ezberdina izatea, hau da, izan daiteke lehenengo pausoa azkena izatea, edo alderantziz. 6 YOKO SHIHO GATAME: immobilizazio tekniken artean, yoko shiho gatame, alboko kontrola lau puntutan eta 3 pausutan azal daiteke: 1- Tori belauniko jarriko da ukeren gorputzari begira alde batean. 2- Goiko eskua ukeren buru azpitik igaroko du torik eta ukeren jantziaren atzeko solapari helduko dio; gainontzeko eskua toriren gorputzetik urrunago dagoen hankaren azpitik igaroko da eta gerrikoa helduko dio ukeri. 3- Amaitzeko, torik bere pisua ukeren gainean botako du eta hankak zabalik edo belauniko jarriko da. ASHI WAZA IPPON SEOI NAGE: Hainbeste hanka tekniken artean honako hau aurkitzen da. Mugimendu hau sorbaldaren atzetik aurrera burutzen da, eta lau pasotan sailkatu daiteke: 1- Toriren ezkerreko eskuarekin ukeren eskumako manga eutsiko du ukondoaren gainetik, apur bat barruko aldetik eta bestea solapan. 2- Torik aurrerako desoreka burutuko du eta aldi berean bere eskumako hanka aurreratuko du ukeren eskumako hankaren alboan eta barrutik jarriz. 7 3- Ondoren, solapako eskua askatuko du eta ukeren besape azpitik sartuko du belaunetako flexioa egiten duen heinean. 4- Amaitzeko, belaunen extentsioa, besoen indarra eta tortsioa eginez, toriren gorputzaren gainetik aurrera proiektatuko du. MOROTE SEOI NAGE Morote seoi nage, Ippon Seoi nageren oso antzekoa da, eta eusteko moduak bakarrik aldatzen dira; aurreko jardueraren antzeko pausuak jarraitzen dira, soilik aldatzen dira eusteko moduak. 1- Ippon seoi nagen esku bat mangan ukondoaren altueran pixka bat barrutik dago, eta beste eskua aurreko bespaearen azpitik pasatzen da. 2- Morote seoi nagen lehenengo eskua berdina da, mangan eutsita ukondoaren altueran apur bat barrutik, baina bestea solapan eutsita jarraitzen du, eta beso horren ukondoa flexionatzen da eta besape azpian jartzen da indarra egiteko. Marrazkian hobeto antzeman daiteke: 8 KOSHI WAZA UKI GOSHI: Beste mugimendu mota hauetan, uki goshi edo “gerri bat” daukagu, hastapenean asko erabiltzen den teknika erreza da, eta bi pauso bereiz daiteke: 1- Lehendabizi, toriak mangatik eutsita duen kontrako eskuko hanka ukeren bi hanken artean sartuko du, eta aurkako eskua, solapatik gerrira eustera igaroko da. 2- Posizio hau hartu eta gero, toriak gerria eta eskuak erabiliz, tortsio bat egingo du eta ukeri desoreka eta jauzia eragingo dio. TE WAZA ERI SEOI NAGE: Eri seoi nage, morote seoi nageren aldaera bat da, hain zuzen ere ippon seoi nagerekin antza handia dauka ere. Honetan aurki dezakegun ezberdintasuna, morote seoi nagen solapatik eutsita zegoen eskua, eri seoi nagen beste solapan egongo da helduta, eta ukondoa besapearen azpian jarriko da modu berean. 9 Aipatu behar da gehienetan teknika hauek burutzeko beste modu batzuk daudela, eta batzuetan, belauniketan jartzen dira errazagoa delako, ahalik eta beherago egon, orduan eta errezago izango da uke altxatzea. SUTEMI WAZA USHIRO KESA GATAME Ushiro Kesa Gatame, On Kesa Gatameren aldaera bat da, hain zuzen ere immobilizazio bat. Teknika honen eustea kuzure kami Shiho Gatame bezalakoa da, beraz, kuzurekami –rekin bereizten dena Tori nola kolokatzen duen bere gorputza eta hankak. Hau da, Torik, On Kesa Gatameren kontrako zentzura jesarrita egon behar da. Garrantzitsua da Toriren eskuieko eskua Ukeren lepoa ondo eustea, buruaren kontrolarekin batera. Beraz, mugimendu hau burutzeko hurrengo pausoetan azaldu daiteke: 10 11