EKIALDE ETA MENDEBALDE ETA HAIEN ERLIJIO TRADIZIO NAGUSIAK HASIERAKO BAIEZTAPENAK Asier Rementeria Mikel Albisu Aitor Alzaga Josu Anton Aparicio Aitor Landa Aitor Morais Iñigo Sukia 1.- Gizarte garatuetan, etorkizun hurbilean desagertzen joango da erlijioa eta amatatuko da antzinako tradizioak agortu diren bezala, gero eta urriagoa, gero eta marjinalagoa, gero eta zentzurik gabekoagoa baita gure artean. Horren oinarria guztiz ulergarria da, zeren eta, zientzia garatzen den neurrian, erantzun erlijiosoak lekurik gabe geratzen baitira; hortaz, zientzia arrazionaltasunean oinarritzen da eta erlijioa, berriz, ez da arrazoizkoa, oinarririk gabeko sinesmen hutsa baizik. Erlijioa, sentimenduen arloko kontua denez gero, pertsonaren bizitza sentimental pribatuari dagokion banakako esperientzia da, eremu publikora atera behar ez dena. Jakina da nola zientzia aurreratuz doan heinean erlijioa eta haren oinarriak desagertzen doazela. Erlijioa desagertzen ari den heinean ere, aldatzen doa. Guk, zientziaren eta hurak erlijioan duen erreperkusioa eztabaidatu dugu eta bi konklusio nagusitara heldu gara: 1.- Zientzia hainbeste garatuko da non erlijioari lekua kenduko dion eta erlijioa desagertuko den. 2.- Zientzia asko garatuko da baina erlijioa ez da desagertuko baizik eta moldatu egingo da Lehen taldekoak bezala pentsatzen dugunak, uste dugu denbora ez oso luze baten barruan desagertuko dela erlijioa arrazoi nagusi bategatik. Zientziak dena enpirikoki azaltzen du, bestalde, erlijioak ez ditu haren sinesmenak enpirismoan oinarritzen. Gaur egungo gizartea, gero eta gutxiago sinisten du esaten diotenaz. Hori gertatzen da kontsumitzeko hainbeste produktu daudelako non jendeak frogak nahi dituen horien erabilpena baieztatzeko. Horregatik batzuk uste dugu jendea enpirismo eta froga fisikoetan oinarritzen dela bai erosteko baita sinisteko orduen. Hori dela eta, uste dugu jendeak fedea galduko duela erlijioan eta zientzian oinarrituko dela gauzak azaltzeko. Hainbesterakoa izango da zientziaren eragina non erlijioak indarra eta oinarriak galduko ituen eta oinarririk gabe ezin da zer edo zer mantendu eta gutxika-gutxika desagertzen joango da. Bigarren taldekoek ere uste dugu zientziak indar asko irabaziko duela baina erlijioa ez dela desagertuko. Erlijioaren oinarriak eta hurak transmititzen duena moldatzen joango da uneoro. Hau da, hainbat eraldaketa jasango ditu gizartera moldatzeko. Erlijioa hasiera batean eta gaur egun ezagutzen duguna desagertuko da eta ideia berriak eta oinarri berriak eukiko dituela pentsatzen dugu. Ez dakigu aldaketa zehazki zelan izango den, ezin dugulako jakin gizartea nola aldatuko den hemendik denbora askora eta horregaitik ezin dugu jakin zein izango diren haren oinarriak edota zabalduko dituen baloreak. 2.- Erlijioak gizarte demokratikoetan, gero eta askotarikoagoak direla kontuan izanik, elkarbizitzarako oztopo direla begi bistan dago; are gehiago, giza elkarbizitza hori desitxuratzeko nahitaezko joera erakusten du. Kontua da erlijioa, berez, intolerantea dela, zeren eta erlijio jakin baten partaideak, Jainko absolutuarengan sinesten duenez gero, egia absolutua ezagutzen duela pentsatu behar baitu, bestela ez zen sinestedun zintzoa izango. Pentsaera intolerante hori arazo gaindiezina da gizarte askotarikoaren elkarbizitza egokiaren alde lan egitean. Testuinguru horretan, erlijio jakin bateko sinestun petoekin elkarrizketan saiatzea ezinezkoa da. Gizadiaren historiak ondo asko erakusten duen bezala, lurralde berbera erlijio ezberdinek partekatzen dutenean, lurralde horretako gizartean gatazka saihestezina da. Beraz, erlijioa indarkeriari lotzen zaio nahitaez, sinestedunen intentzio onez harago. Gure taldean lehenik agertu den ideia da, erlijioak ez direla intoleranteak, baizik eta erlijio horiek praktikatzen duten pertsonak. Erlijio bakoitzak bere sinesmenak eta bere jainkojainkosa desberdinak ditu, egia da, baina horrek ez du esan nahi erlijio guztiak bata bestearen aurka daudenik. Izan ere, erlijio bat praktikatzen dutenak eta beste erlijioen aurka doazenak erlijio horien parte oso minoritario bat dira. Guk uste dugu, bakoitzak bere erara ikusten duela erlijio bakoitza eta ikuspuntu horrek ez diola inori kalterik egiten. Arazo nagusiak datoz, ikuspuntu hori ikuspuntu fanatiko bihurtzen denean. Fanatiko hitza erabiltzen dugu adierazteko pertsona batek zeozer sinisten duela eta sinisten duen gauza hori inposatu nahi duela besteengan haien ikuspuntua errespetatu gabe. Fanatismo hori ez du erlijioak berak sortzen baizik eta erlijio hori modu konkretu baten interpretatzen duten pertsonek. Honen adibide ikusgarriena ekialdean aurkitu dezakegu, Sirian dagoen guda zibilean edota Israel eta Palestina artean dagoen gatazkan, non lehen azaldu dugun bezala, minorien arteko eraso konstanteak gertatzen ari dira bakoitzak era desberdin batean ulertzen dituelako gauzak. Gure ustez, jendeak ulertu beharko zuen gero eta globalizatuago dagoen mundu batean ez daudela pertsonak bi gauza berberei buruz ikuspuntu berbera dutenak. Horrek gainera, ez du esan nahi bietako batek ikuspuntu desegokia duenik baizik eta desberdina. Komentatu dugun azken ideia izan da gero eta mentalitate irekiagoa edukiz, orduan eta gauza gehiago toleratu eta ulertuko ditugula. Beraz esan genezake, tolerantzia gure esku dagoela eta guk besteekiko dugun errespetuarekiko proportzionala dela. 3.- Iraganean, erlijioek zenbait ekarpen esanguratsu egin dizkiote gizadiaren garapen moralari, gogoeta filosofikoak eta ezagutza zientifikoak oso eskasak zirenean. Baina gaur egun, munduko etika bat –etika unibertsala– behar dugu gizadi askotarikoaren elkarbizitza bermatzeko; gure egunotan, etika unibertsal horrek ezagutza humanistan, filosofikoan eta zientifikoan oinarrituta egon beharko luke. Hori horrela, gure gaurko munduan, erlijioek gizadiaren garapen etikoari ez diote inolako ekarpenik egiten. Are gehiago, etikari dagokionez, erlijioek beren etika inposatzen dute, beldurraren sentimendua modu trebean erabiliz; horrenbestez, nahitaez, errepresiboak eta zigortzaileak dira. Talde osoaren arabera honetan ez dago eztabaidarik, etika unibertsala eta globalizatu bat inposatzea burugabekeria itzela da, eta guztiz zentzugabea, gehienbat kultura oso ezberdinei lege edota moral berdin batekin tratatzea guztiz ezinezkoa delako. Adibidez herri islamikoetan emakumeak ez dute mendebaldeko herrialdetan duten eskubide berdinak, eta ez daude berdin ikusita. Baita ere esaten denean erlijioa modu baten edo bestean inposatu egiten dituela haien etika, posible da honako hau egia izatea geure ustez eta aurreko adibideagaz jarraituz, ikus dezakegu nola emakumeak gehienbat gizartetik guztiz baztertuta daudela, eta hainbat gauza guretzako normalak direnak haiek guztiz debekatuta dituztela, adibidez kotxe bat gidatzea edota burua estaldurik ez eroatea. Amaitzeko, azken esaldia aipatu behar dugu. Aurreko paragrafoan esan dugunez, erlijioak haien etika inposatu ahal dute kasu batzuetan, baina gaur egun, “mendebaldeko” herrialde batean oso zaila da ikustea adibideak non beldurra erabiltzen den etika inposatzeko. Gutako inork ez du adibiderik aurkitu gure gizartean, non beldurra erabiltzen denik. Asier Rementeria Mikel Albisu Aitor Alzaga Josu Anton Aparicio Aitor Landa Aitor Morais Iñigo Sukia