Kant eta ilustrazioa

Anuncio
Kant eta ilustrazioa
Jokin Riezu
XVIII . Mendea ilustrazioaren garaia
Izenburuak dioenez, XVIII . Mendea ilustrazioaren garaia izan zen. Jainkoak Natura, historia eta
ezagutzaren ordenatzaile nagusia izateari utzi zion. Arrazoimenarekiko konfidantza bultzatuz. Hau da
gizakiak bere buruaren konfidantza areagotu zuen jainkoarengan zuenaz preszindituz.
Hurrengo hauek izan ziren arrazoimen ilustratuaren ezaugarriak.
•
•
Praktikotasuna. F. Baconi ildoa jarraituz jakintzaren helburua gizakiaren bizitza hobetzea dela
esan dezakegu, hau da, gizakiaren naturarekiko kontrola edo nagusitasuna handittzea.
Esperimentutan oinarritua egotea. Arrazoimen ilustratua ez da arrazoimen oinarritu bat.
Arrazoimena enpirismoaren galbahetik pasatua zegoen horrek giza ezagutzaren mugak aurkitu
zituen.
Frantziako ilustrazioa
Luis XV .aren mendean monarkiaren aurkako matxinada bat gauzatu zen.
Gortean luxua zen nagusi, herrian berriz miseria gorria. Klase pribilegiatu en arteko liskarrak egon
ziren, hau da noblezia eta kleroa eta burgesen artekoak.
1788.an frantziak porrot.
Frantziako iraultzak bere gain hartu zituen ideia ilutratual. Ideiak arrazoimenean oinarritutakoa ordena
politiko berri bat sortu nahi zuten gizakiak eta berdinak izateko, eta legitimitate jainkotiarrak
legitimitate demokratikoez ordezkatzeko.
Montesquieu
Lege fisikoak eta lege historikoak bereizten zituen. Lege fisikoak ezin dira aldatu hisrikoak bai. Izan
ere, lege historikoek normatibitate bat adierazten dute, bete gabe huts daitezkeen izan behar bat.
Askatasuna legeen arabera egin daitekeen guztia egiten da, botere banaketarik gabe. Dena gaizki
aterako da gizakiak gizakiak hiru botere hauek bete esku baditu, legeak egiten dituena, erabaki
politikoak gauzatzen dituena eta auzi partikularrak epaitzeko dituena.
Voltaire
Esperientzian oinarritutako filosofiaren garapena, hau da Newnton en fisikak eta Locke ren ffilosofiak
ordezkatzen duten filosofiaren garaipena.
Kant eta ilustrazioa. Filosofia 2.maila.
Jokin Riezu.
Entziklopedia
Entziklpedia edo zientzien, arteen eta lanbideen arrazoitua da, ilustrazioaren espiritua ondoen jastzen
duen lana.
Gobernu eta kleroaren rdezkari tradizionalistek gogor gaitzetsi zuten. Formazioa ezkaintzeaz gain
ordena sozialean zeuden iritzi erligioso eta dogmatikoen aurkako ikuskera arrazionala sortzen zuelako
irakurleengan alegia.
Pentsalari ako aritu ziren Entziklopedia sortuz, 1751-1772 artean argitaratu zen.
Entziklopedisten lana Baconen metodo esperimentalaren jarraipena izan zen. Zientzia eta teknika
elementu bereizezinak dira, eta gizadiaren aurrerapenerako bermea dira.
Kanten bizitza eta lana
Immanuel Kant [1724-1804] Prusian jaio zen familia xume eta pietista zuen. Bertako gir pietista
zorrotzak eragin handia izan uen Kantengan.
Garai aurrekritikoa
Knutz eta Sculz en eragina izan zuen, ikasketak burutu, eta aita hil zitzaiola irakaskuntzan hasi zen.
Lehenengo urteetan metafisika tradizionala jorrato zuen, baina gerora natur zientziekiko interesa piztu
zitzaion eta metafisikarako oinarri berri bat bilatu nahi zuen, esperientzian oinarritua.
Garai kritikoa
1770ean Konisbergeko unibertsitatean metafisika eta logika katedra eskaini zioten. Metafisika zientzia
izan zitekeen hausnartu zueneko garaia izan zen orduan. 1881 Arrazoimen hutsaren kritika argitaratu
zuen. Garai hori Filosofia kritioaren garaiaren hasieratzat hartzen da.
Ilustrazioaren ideiala kantengan
Ilustrazioko idealekiko konpromisua sentitu zuen. Izan ere, arrazoimenari ezker, gizakia askea izan
daiteke, bere bizitzaren legegilea eta jabea, eta dogmatismoaren intolerantzia bazter dezake.
Metafisika zientzia izateko aukera.
Objetuen hautematea
Intuizio enpirikoen bidez, munduarekiko lehenengo harremana daukagu eta hori fenomeno multzo gisa
ezagutuko dugu, hau da, gure sentipenak kontrolatzen dituzten formek baldintzatuta egongo da, alegia.
Espazioak eta denbrak baldintzatuta.
Espazioa eta denbora sentsibilitatearen A priorizko formak dira.
Kant eta ilustrazioa. Filosofia 2.maila.
Jokin Riezu.
Espazioa gure kanpo zirrarak egituratzea argiratzen digu forma da. Gugandik kanpoko objetu guztiak
esoazioan irudikatu behar ditugu, espazioan egon behar dute. Denbora, aldiz, gure barne zirrarak
egituratzea du helburu. Gure egoera psikiko guztiak denboran hautematen ditugu, elkarren artean
segiduan.
Espazioaren azalpen metafisikoa.
Espazioa ez da kontzeptua, nahiz eta hori pentsa genezakeen, intuizioa baizik.
Espazioaren azalpen transzendetea.
Espazioa geometriaren A priorizko judizio sintetikoen baldintza da.Horrek argitzen du enigma hau.
Eurikles ek zientzia geometrikoa modu arrazional hutsean eta esperienzian oinarritu gabe zehaztu zuen.
Denboraren azalpen metafisikoa
Denboraren azalpen metafisikoa laburbilduz, denbora intuizioa da, ez kontzeptua. Denbora ez da
denbra askoren esperientziatik ateratako kontzeptua. Denbora bakarra da, gizakiak bizitzaren
praktikotasunerako zatitu du.
Denboraren azalpen transzendentea.
Denbora aritmetikaren A priorizko juizio sintetikoen baldintza da. Aritmetikako enuntiatuak a priorizko
judizio sintetikoak dira.
Analitika traszendentala
Analitika transzantelean, kantek adimenaren baldintza transzendentaletan oinarrituta a priorizko judizio
sintetikoak fisika nola egon daitezkeen aztertzen du.
Ezagutza adigarria
Sentzibilitateak sentipenen sintesia intuizioetan egiten duen bezala adimenak hautematen sintesia
egiten du kontzeptuekin. 'Edukirik gabeko pentsamenduak hutsak dira, kontzepturik gabeko intuizioak,
aldiz, itsuak.'
Kontzeptu enpirikoak eta hutsak
Kanten arabera kontzeptua anistasunaren batasuna da , eta adimena judizioen ahalmena .
Intuizioak kontzienziarekn lotu ezin baditugu loturarik gabeko gertaerak besterik ez genituzke
ezagutuko, hau da intuizio segida hutsa
A priorizko judizio juizio sintetikoak fisikan
Kausalitatea gure adimenaren kategoria logikoa da. Gertaera naturalak ulertzea ahalbidetzen diguten
judizioei forma ematen die kategoria horrek. Fisikak, lege unibertsalak formatzen ditu esperiantzian
egiaztatzen diren adimeneko printzipio hutsen bidez.
Kant eta ilustrazioa. Filosofia 2.maila.
Jokin Riezu.
Dedukzio tranzedentalaren ondorioak.
Ez dugu ezagutze noumenoa -gauzak bere baitan-, fenomenoa baizik, hau da, intuizioen bidez agertzen
zaiguna.
Kanten idealismoa transzendentala da.
Kategoriak ezin dira esperientziaren arlotik kanpo aplikatu, fenomenoak behar dituzte. Kanten ustez,
intuiziorik gabeko kategoriak hutsik daude, ez dira ezagutza, espekulazio hutsak baizik.
Dialektika transzendentala
Dialektikala transcendentalen, metafisikan, a priorizko judizio sintetikoak egon ote ditekeen galdetzen
zuen kantek. Arrazoimen hutsaren kritika n gai nagusia.
Metafisika eta errealitatearen ezagutza
Metafisika tradizionalaren arabera, hirutan banatzen da. Errealitate noumenikoaren edo errealitatearen
beraren ezagutza.
• Niaren ezagutza, Psikologia arrazionalak aztertzen du, eta zienzia enpirikotzat hartutako
psikologiaren desberdina da.
• Munduaren ezagutza. Kosmologiak aztertzen du.
• Jainkoaren ezagutza, Teologia naturalak aztertzen du.
Metafisika zientzia izateko aukera
Kantek arrazoinamendu engainiagarriak aztertu zituen, paralogismoak, antinomiak eta arrazoimen
hutsen ideala.
•
Arrazoimenaren paralogismoa Fenomenoatik noumenora pasatzen da.
Analitika transzendentalean ezagutzaren eta eta kategorien batasunerako baldintza gisa
kontsientziaren batasun transzendentalaren beharra aldarrikatu zen. Baina kontzientziaren
baldintza bada ezin da kontzientziaren objetu ere izan.
•
Antinomietan Antinomietan tesi bat eta tesiaren aurkakoa berresten dituzten arrazoinamenduak
dira. Tesi horiek hainbat gai jorratzen dituzte.
Arrazoinamen utsaren idealean. Kantek jainkoaren existentziaren argudio ontologikoa aztertu
zuen.
•
Arrazoimenaren erabilera erregulatzailea
Ideia transzendentalak giza ezagutzaren berezk dinamismoaren ondorio dira eta aniztasunaren sintesi
giza eratzen dira. Kantek arrazoimenaren bidez erabilera teorikoa hau da, ezagutza espekulatiboa, eta
erabilera praktikoa -ezagutza morala- bereizten zituen.
Kant eta ilustrazioa. Filosofia 2.maila.
Jokin Riezu.
Arrazoimenaren erabilera praktikoaren baitan aurkitu beharko dira galdera horien erantzunak. Eta
fisika kritikoaren emaitzarik garrantsitzuena erabilera teorika mugatzeari ezker arrazoimenaren
erabilera praktikoa edo morala garatzea da.
Determinismoa eta askatasuna. Erabilera teorikoa eta praktikoa
Kanten ustetan morala da ezagutza zientifikoan gertatutako iraultzaren azken ondorioa . Gizakia
benetan libre izateko ordena soziala sortu nahi zuten, borondate arrazionalaren autonomiaren menpe
bakarri egoteko ordena.
Askatasuna kontraesanik gabe pentsa dezake mundu adigarriari dagokionean. Baina ez fenomenoei
dagokionean.
Arrazoimenaren erabilera praktikoaren postulatuak gure moralitatearen baldintzak dira, eta gure
ekintzaren norabide arrazionala zehazten digute.
Filosofia praktikoaren helburua hau da. Subjetibotasuna gainditzen duten jokabide unibertsaletarako
legeak ondorioztatzea.
Ideal morala
Ideal morala eta zoriontasuna bi gauza ezberdin dira. Zoriontasuna, enpirikoa eta a posteriorizkoa da,
ezin du lege praktiko objetibo, unibertsal eta ezinbestekorik sortu. Moralaren ideala, aldiz,
betebeharraren kontzientziari dagokio. Ideal morala betebeharra da 'adskideen arteko harremanetan,
leial izatea betebeharra da'.
Betebeharra
Moralitatearen legerik gorena betebeharra da, joerak joera, eta borondate ona betebeharrak
eragindakoa.
Kantek ekintzak zioen arabera sailkatzen zituen
•
•
Betebeharraren aurkako ekintzak, joerengandi irtendakoak
Betebearraren arabelarko ekintzak, ekintza hauek, batetik, joerengandik irten daitezke, eta
bestetik onura lortzeko bada betebeharrengandik.
Ekintza moralki ona izateko, betebeharrak ergindakoa izan behar du
Arrazoimen praktikoaren postulatuak
Hurrengo postulatu hauek dira lege morala egoteko izan beharreko baldintzak.
•
•
Lehenengo postulatua askatasunarena da. Lege moralaren arabera jokatu behar da. Izan ere
askatasunik gabeko izakirik ez luke betebeharrik izango.
Bigarren postulatua Arimaren hilezkortasuna da. Gizakiaren borondatea arrazoimenak
Kant eta ilustrazioa. Filosofia 2.maila.
Jokin Riezu.
•
baldintzatuko duen bizitza, lege morala ezin hobeto betetzeko, armaren hilezkortasuna behar da.
Hirugarren postulatua Jainkoaren existentzia. Bizitza bertutetsuaren ondorioa ez da
zoriontasuna. Izaki goren bat egon behar da, mundu fisikoaren eta moralaren egilea izateaz
gain, bertutearen eta zonriontasunaren-gizakiaren ongi gorena- arteko lotura bermatzeko. Beraz
zoriontasuna ez da bertutearen azken kausa.
Erligioa arrazoimenaren mugen baitan
Erligioa arrazoimenaren mugen baitan lanean lau puntu hauek nabaritu zituen.
1. Gaizkiaren prinzipioa eta ongiaren prinzipioa batera izateari buruzkoa. Edo giza izaeraren
berezko gaizkiari buruzkoa.
2. Gizakiengan nagusi izateko, ongiaren eta gaizkiaren printzipioen arteko borrokari buruzkoa.
3. Ongia gaizkiari gailentzeari eta lurrean jainkoaren erreinua eratzeari buruzkoak.
4. Ongiaren printzipioari araberako benetako eta gezurretako kultoari buruzkoa, edo erlijioari eta
kleroari buruzkoa.
Lan horretan kristautasunaren interpretazio arrazionalista egin zuen. Hurrengo hauek dira ideia
nagusiak
1. Kantek bi tentsio edo joera kontraesankor bereizi zituen gizakiarengan.
•
•
Ongirako joera, hau da lege moral bat betetzeko gaitasuna.
Gaizkirako joera, hau da, baliozpen moralerako irizpidetzat nork bere burua maitatzea hartzea.
Joera hori jatorrizko bekatuarekin bat dator.
2. Jesukristo gizaki moralaren ideala besterik ez da eta kristautasunean zerutik jaitsitako
izaki goren gisa definitzen da. Jesukristorengan fedea izatea, beraz, gizakiak lege morala
lortzeko aukerarekiko fedea da
3. Kanten arabera, Eliza estatu etikoa da, bertutearen legearen araberako errepublika
unibertsala. Kantek bereizketa hau egin zuen elizan. Eliza ikusezina eta eliza ikusgaia.
Historia, zuzenbidea eta politika
Gizakiaren loria egia bilatzearen bidez lor daiteke.
Bi lan dira erabat politikoak, Zentzu kosmopolitikokoo historia unibertsal baten idea eta betiko bakea
[1795].
Giza historia joera finalista natural baten ondorioa da.
Kanten arabera gerrak behin betiko desagertzeko, nazioarteko hitzarmenak behar dira. Betiko bakea
liburuan hiru artikulutan, kanten bakea lortzeko baldintzak ezarri ziren.
Kant eta ilustrazioa. Filosofia 2.maila.
Jokin Riezu.
1. Estatu guztiek konstituzio errepublikanoa ezarri behar dute. Izan ere herritarrek erabaki beharko
dute estatu horiek gerra egingo duten ala ez.
2. Jendeen zuzenbideak estatu libreen federazio batean oinarrituta egon behar du.
3. Zuzenbide politiko unibertsalean erratu behar da.
Zuzenbidea
Hau da zuzenbidea, askatasun lege orokor baten arabera aukeramena eta besteen aukeramena
bateragarriak izan daitezen baldintza multzo bat.
***
Kant eta ilustrazioa. Filosofia 2.maila.
Jokin Riezu.
Descargar