Subido por andreaalaveer

DIGESTIO ETA ARNAS APARATUAK

Anuncio
NATURA ZIENTZIAK 3. DBH
TXINDOKI BIP
1. EBALUAKETA – 3. GAIA
DIGESTIO ETA ARNAS APARATUAK
DIGESTIO APARATUA
1.
Behealdean ageri diren izenak lotu zenbakiz adierazitako digestio aparatuko
atalekin.
Ahoa
Gibela
Parotida guruina
Uzkia
Duodenoa
Baraila azpiko guruina
Kolona
Urdaila
Behazun xixkua
Pankrea
Faringea
Mihi azpiko guruina
Ileona
Ondestea
Hestegorria
Itsua
2.
Deskribatu labur-labur, digestio funtzioaren aldiak.
NATURA ZIENTZIAK 3. DBH
3.
TXINDOKI BIP
Behatu honako irudi hauei, eta egin behean dauden jarduerak.
a.- Zer prozesu irudikatzen dute?
b.- Zer izen du 2 zenbakiarekin adierazita dagoen egiturak?
c.- Zer sortzen da 3 zenbakiaz adierazitako eremuan, 2 zenbakikoa urdailera
igaro dadin?
d.- 4 zenbakia esfinter bat da. Zer da esfinter bat? Zer izen du horrek?
e.- Adierazi, kronologikoki, zer prozesu gertatu diren elikagaia 1 eta 3
ataletatik igaro aurretik.
4.
Irati, Maialen eta Nagore ez dira aspaldian elkarrekin egon;gaur hitzordua
dute terraza batean, freskagarri bat hartuz, oporretan zer egin duten elkarri
kontatzeko. Freskagarriez gain, patatak alioliarekin eskatu dituzte. Non
geratuko da patata horien digestioa?arrazoitu erantzuna.
5.
Zertan dira desberdinak kimoa eta kiloa?
NATURA ZIENTZIAK 3. DBH
6.
TXINDOKI BIP
Erreparatu irudiari eta egin behean dauden jarduerak:
a.- Zer irudikatzen du?
b.- Esan nola duten izena zenbakiz adierazitako atalak.
c.- Adierazi zer funtzio duen atal horietako bakoitzak.
7.
Koldok azkar jaten du, ez ditu elikagaiak mastekatzen, edari gasdun asko
edaten ditu, txiklea etengabe jaten du eta idorreria du. Azkenaldian puztuta
eta urdaileko eta sabelaldeko minez dabil. Medikuarenera joan da, eta hark
esan dio haizeak dituela.
Koldori erantzuteko irakurri esteka honetan ageri den
www.dmedicina.com/enfermedades/digestivas/gases-flatulencia
testua;
a.- Zer da haize mina?
b.- Zerk eragiten du haizeak sortzea digestio aparatuan?
c.- Nola desagerraraz daitezke haizeak?
d.- Zergatik sortzen dira haizeak?
e.- Koldoren sendagilea izango bazina, zer gomendio emango zenizkioke?
8.
Zertan dira desberdinak heste lodia eta heste mehea?
9.
Zer funtzio ditu listuak?
10.
Zer da ahoratzea?, zer gertatzen zaie elikagaiei ahoan?
11.
Zertan dira desberdinak digestio mekanikoa eta kimikoa?
NATURA ZIENTZIAK 3. DBH
TXINDOKI BIP
12.
Zure ustez zergatik da ona elikagaiak behar bezala mastekatzea irentsi
aurretik?
13.
Zeri esaten zaio xurgapena?
14.
Hartzen baduzu ogi zati bat, eta mastekatzen baduzu denbora luze, zapore
gozo bat hautemango duzu, zergatik?
15.
Adierazi zer funtzio egiten duten digestio-aparatuaren organo hauek:
ORGANOA
FUNTZIOA
AHOA
HORTZAK
MIHIA
LISTU-GURINAK
HESTEGORRIA
GIBELA
PANKREA
URDAILA
HESTE
MEHARRA
HESTE LODIA
16.
Zer dira gorotzak? Zer materialez daude osatuta?
17.
Zure ustez, bizi al gaitezke gibelik gabe? Zergatik?
NATURA ZIENTZIAK 3. DBH
18.
TXINDOKI BIP
Alain dentistarengana joan da urteko hortz azterketara egitera. Behatu haren
hortzen irudiari, eta egin jarduerak.
a.- Zer hortz-hagin motak dira?
b.- Ba al dago alderik Alainen hortzen eta haren aitaren hortzen artean? Zer
alde daude?
c.- Adierazi marrazki baten bidez nolakoa den Alainen aitaren behe baraila.
d.- Zer dira azken-aginak? Irten al zaizkizun?
19.
Izarok kolitis ultzeraduna zuen, hau da, kolonaren azalari eragiten dion
gaixotasun bat. Sabelaldeko mina izaten zuen, beherakoak, gorozkiekin
batera odola isurtzen zuen eta oka maiz egiten zuen. Tratamendu medikoa
jarri zioten, baina onera egiten ez zuenez, heste lodia kendu behar izaten
zioten.
a.- Zer gertatuko da gorozkiekin?
b.- Fruta eta barazki asko jan beharko al du, idorreria ez edukitzeko?
20.
Demagun gaur plantxan egindako solomoa ogi tartean eta botila bat ur
ekarri dituzula etxetik, jolas orduan jateko eta edateko.
a.- Azaldu nolakoa izango den digestioaren prozesua.
b.- Non xurgatuko dira jandako mantenugaiak?
21.
Zer elikagai hartzea komeni da idorreriarik ez izateko?
NATURA ZIENTZIAK 3. DBH
22.
MATEMATIKA-TREBETASUNAK
GRAFIKOAK
TXINDOKI BIP
LANTZEN:
DATUAK
ETA
Odoleko glukosa bazkaldu ondoren
Bazkarian espagetiak jan dituzu. Hurrengo orduetan, digestioa gertatzen
den bitartean, aldatu egingo da glukosa-kontzentrazioa heste mehean zehar.
Distantzia heste mehean (cm)
Glukosa-kontzentrazioa
(mol/dm3)
100
50
300
450
500
250
700
0
1. Zein da espagetien osagai nagusia?
2. Zergatik agertzen da glukosa heste mehean?
3. Urdailaren irteeratik zer distantziara dago kontzentraziorik handiena?
4. Taulako datuak erabiliz, osatu grafiko hau:
a) Idatzi grafikoaren “y” ardatzean falta diren kopuruak.
b) Adierazi prozesu horri dagokion marra.
c) Azaldu labur-labur zer adierazten duen marra horrek.
5. Zure ustez, zergatik jaisten da glukosa-kontzentrazioa 300 eta 500 cm
artean?
NATURA ZIENTZIAK 3. DBH
23.
TXINDOKI BIP
HIZKUNTZA-TREBETASUNAK LANTZEN: HIZTEGIA
Hitz mapa
1. Binaka, ikasle bakoitzak irudikoaren antzeko hitz-mapa osatuko du hitza
edo kontzeptua argitzeko.
2. Bukatutakoan, bakoitzak bere Hitz Mapa taldekideak egindakoarekin
alderatuko du. Azter ezazue zure ekarpenak antzekoak edo bestelakoak
diren . Molda itzazue zuen mapak taldekidearen ekarpen interesgarriak
kontuan hartuta.
24.
Gazteentzako iragarki batean hortzetako txantxarra nola osatzen den
adierazten da.
1. Interpretatu grafikoa, eta azaldu zergatik komeni den txantxarra ez sortzeko
azukre gutxiago hartzea.
2. Hortzetako pasta alkalinoa erabiltzeak gutxitu egiten du txantxarraren
eraketa. Azaldu horren arrazoia.
NATURA ZIENTZIAK 3. DBH
TXINDOKI BIP
ARNAS APARATUA
25.
Idatzi zenbakien bidez adierazita dauden arnasa aparatuaren atalak.
26.
Lotu arnas aparatuaren atal bakoitza dagokion ezaugarriarekin:
1. Sudur hobia
a.- Han daude amigdalak.
2. Faringea
b.- Arnasketan esku hartzen duen
muskulua da
3.Laringea
c.- Pituitarioz estalita dago.
4. Trakea
d.- Zaku albeolarretan amaitzen da
5. Bronkioloa
e.- Laringearen jarraipena da.
6. Pleura
f.- Han daude ahots kordak.
7. Diafragma
g.- Birikak biltzen ditu.
ERANTZUNA: 1:........,2:.......3:........4:.........5:.........6:.........7:.........
27.
Ane institutura joan da gaur,baina ez dago oso ondo, eztarrian min hartzen
baitu irenstean.
a.- Nola du izena mina hartzen duen atalak?
b.- Digestio aparatukoa ala arnasa aparatukoa da?
NATURA ZIENTZIAK 3. DBH
TXINDOKI BIP
c.-Zure ustez, zer gaixotasun du?
28.
Behatu argazkiari eta egin jarduerak.
a.- Zer ikusten duzu argazkian?
b.- Nola dute izena zenbakiekin markatutako atalek?
29.
Zer birika da handiena?, zergatik?
30.
Mikel lehengusuekin ari da bazkaltzen. Batek txiste bat kontatu du eta
denak barrez hasi dira; bat-batean, Mikeli eztulak eman dio, nahiz eta
gaixorik ez dagoen.
a.- Zer gertatu zaio Mikeli? Zergatik ari da eztulka?
b.- Gorputzeko zer atalek hartzen dute parte, eztul-egiten dugunean? Zer
prozesu gertatu dira?
31.
Gauza bera al dira arnasketa zelularra eta kanpo arnasketa? Arrazoitu
erantzuna.
32.
Zer gas truke gertatzen da arnasketa prozesuan? Zer mekanismoren bidez
gauzatzen da truke hori?
NATURA ZIENTZIAK 3. DBH
33.
TXINDOKI BIP
Osatu taula hau:
GAIXOTASUNA
KALTETUTAKO
APARATUA
KALTETUTAKO
ORGANOA
Sinusitisa
Gastritisa
Zirrosia
Angina
Asma
34.
Lotu bi zutabeetako enuntziatuak:
1. Doministiku egitean, eskua
ahoan eta sudurrean jartzeak
a. Arnastutako airea berotzen
hezetzen eta garbitzen du.
,
2. Alkoholik ez edateak
b. Idorreria eragozten du.
3. Ariketa fisikoak egiteak
c. Digestioa errazten du.
4. Zuntz asko duten jakiak
jateak
d. Hurbil daudenak kutsatzea
eragozten du.
5. Arnasa sudurretik hartzeak
e. Gibela eta pankrea kaltetzea
eragozten du.
6. Jakiak ondo mastekatzeak
f. Arnasa eta zirkulazio aparatuak
hobetzen ditu.
7. Ez erretzeak
g. Biriketako minbizia izatea
eragozten du.
ERANTZUNAK: 1:........,2:........3:.........4:.........5:........6:.........7:........
35.
Zer funtzio du diafragmak arnasketan? Zer beste muskuluak harten dute
esku prozesu horretan?
36.
Zure ustez, zergatik esaten da legezko droga dela tabakoa?
37.
Tabakoaren zer substantziak eragiten du mendetasuna?
NATURA ZIENTZIAK 3. DBH
38.
TXINDOKI BIP
Behatu irudiari, eta egin jarduerak.
a ) Zer irudikatzen du marrazki horrek?
b) Zein da haren funtzioa?
c) Esan zenbakiz eta letraz markatuta dauden atalen izenak.
d) Nolakoak izango dira oxigenoaren eta karbono dioxidoaren kontzentrazioak
1 atalean? Eta A atalean?
39.
Batzuetan irenstearekin batera hitz egiten baduzu, laringerantz sar daiteke
elikagai zati bat.
a) Zer izen ematen diogu gertaera horri?
b) Nola babesten da gorputza laringera elikagai pixka bat
sartzen bada?
c) Zer gerta daiteke elikagaiak biriketan sartzen badira?
d) Norbait itotzen bada zer egin behar da? Heimlich maniobrari
buruz bilatu informazioa eta azaldu.
40.
Maddik, Enekoren arrebak nagusiak tabako pakete erdia erretzen du
egunean, eta 4,40€ ordaintzen ditu paketeko. Patxik, aitak, bi pakete erretzen
ditu egunean, eta 4,20€ ordaintzen ditu paketeko. Arantxak, amak, tabako
pakete bat erretzen du egunean, eta 4,75€ ordaintzen ditu paketeko.
NATURA ZIENTZIAK 3. DBH
TXINDOKI BIP
a. Zenbat gastatzen du hilean tabakotan Enekoren familiak?, eta urtean?
b. Esan zer argudio erabil ditzakeen Enekok, tabakoa erretzeari utzi behar
diotela ikusarazteko etxekoei.
TEST
41.
Zein da digestio eta arnasa aparatuetako hodi komuna?
a. Faringea
b. Laringea.
c. Hestegorria.
d. Trakea
42.
Nola du izena hortzaren koroa osorik estaltzen duen geruzak?
a. Pulpa
b. Zementua
c. Dentina
d. Esmaltea
43.
Non dago ptialina?
a. Behazunean.
b. Listuan.
c. Urin gastrikoan.
d. Pankreako urinean.
44.
Honako hauek jateak txantxarra izatea eragin dezake:
a. Gantzak
b. Proteinak.
c. Gatz mineralak.
d. Gluzidoak.
45.
Zer atal ez da heste mehekoa?
a. Ondestea.
b. Duodenoa.
c. Jejunoa.
d. Ileona.
46.
Kiloa non sortzen da?
NATURA ZIENTZIAK 3. DBH
a. Ahoan.
b. Urdailean.
c. Heste mehean.
d. Hestegorrian
47.
honako hauek dira heste lodiaren atalak:
a. Itsua, kolona, ondestea.
b. Duodenoa, kolona, itsua.
c. Kolona, ondestea, jejunoa.
d. Duodenoa, ileona, itsua
48.
Zuntz asko duten elikagaiek zer errazten dute?
a. Gantzen digestioa.
b. Ura xurgatzea.
c. Elikagaiak hesteetan behera jaistea.
d. Zelulosaren digestioa.
49.
Epiglotisari esker, elikagaiak ez dira sartzen:
a. Trakean.
b. Laringean.
c. Bronkioan.
d. Bronkioloetan.
50.
Non gauzatzen da gas trukea?
a. Trakean.
b. Laringean.
c. Bronkioan.
d. Biriketan.
51.
Zer atali eragiten dio edo eragiten die asmak?
a. Faringeari.
b. Birikei.
c. Bronkioei.
d. Laringeari.
52.
53.
TXINDOKI BIP
NATURA ZIENTZIAK 3. DBH
TXINDOKI BIP
Descargar