111 Aplikazio-jarduera 1. Irudien eta laburpenaren laguntzaz, ordena itzazu bertsoak: Irigarai jaunaren eta emaztearen drama kantatzen digu. Irigaraik, emaztegaiaz gainera, maitale bat omen zuen ezkondu baino lehen; hark, zapuztuta, mendekua hartu, eta senargaiaren heriotza eragin zuen ezkontza-egunean. Etsipenak hartuta, alarguntsak zazpi urtez gorde omen zuen berekin senar hilaren gorpua. Nik banizun maitetto bat mundu ororen isilik, mundu ororen isilik eta Jinko Jaunari ageririk; Zazpi urtez etxeki dizut gizona hilik ganberan, egunaz lur hotzian eta gaiaz bi besuen artian; Musde Irigarai, ene jauna, altxa izadazut buria; ala dolutu ote zaizu eneki espusatzia? buket bat igorri ditadazut lili arraroz eginik, lili arraroz eginik eta erdia pozoaturik. zitru urez ukutzen nizun astian egun batian, astian egun batian eta ostirale goizian. Ez, ez, ez ditadazu dolutu zureki espusatzia, ez eta ere doluturen bizi nizano lurrian. Goizian goizik jaiki ninduzun espusa nintzan goizian; bai eta zetaz ere beztitu ekia jelki zenian; etxeko andere zabal ninduzun eguerdi erdian; bai eta alarguntsa gazte ekia sartu zenian. 1 4 2 3