Subido por gil.aiala

GRANADAKO ALHAMBRA

Anuncio
GRANADAKO ALHAMBRA
XIV. eta XV. mendeetan eraikituta, beste jauregi baten hondakinen gainean.
Nazarien erresuma XIII-XV bitartekoa zen. Arabiar hizkuntzak Alhambrak esan
nahi du “gotorleku gorria”, adreluaren kolorea gorrizka dela eta. Gotorlekuek
eta jauregiek osatzen dute multzoa. Kokaleku estrategikoan dago, Sabica
muinaren tontorrean, azpian hiria bera eta Darro eta Genil ibaien haranak
dituela.
Eraikin eta lorategien antolamendua oso zentzuzkoa da, lurraren orografiara eta
biztanleen beharretara egokituta baitago.
Naturako elementuak oso garrantzitsuak dira:
- Ura: erlaxatu, freskatu, eraikinen ispilua izatea
- Loreak: usain desberdinekin, freskatu
Eraikuntza-sistema apala da, baina dekorazioa luxuzkoa da.
Hiri-jauregi bat da harresiz inguratuta.
Jauregi honek funtzio desberdinak betetzen ditu: egoitza, funtzio erlijiososa,
militarra, ofiziala, propagandistika…Egia esan, hiri barruko gotorleku bat da eta
gorteko administrazio-funtzioen egoitza eta errege-erreginen bizilekua izan zen.
Multzoa zibila eta erlijiosoa da (Koraneko epigrafiak)....
XVI. mendean Karlos V enperadoreak Alhambraren barruan jauregi handi bat
eraikitzeko agindu zuen, zeuden eraikuntzak errespetatuz.
Oinplanoaren analisia
Eraikuntzen multzo bat agertzen da eta denboran zehar bata bestearen atzetik
gehituz joan zire aurre-plangintza jarraitu gabe. Eraikuntza horien gunea
patioak dira. Patio horren inguruan aretoak antolatzen zituzten. Hobeto
mantentzen diren multzoak dira Arroyanes-en patio eta Leoien patioa, biak XIV.
mendean egin zituzten, arte nazari-ren garai bikainenean.
Jauregi nazariek Mexuar multzoa, Comares jauregia eta Lehoien jauregia
osatzen dituzte. Mexuar delakoa entzunaldi- eta justizia-aretoa zen
ARRAYANESEN PATIOA
- honen ingurua dauden aretoak bizitza
zeremoniala egiteko erabili zituzten.
- Comares jauregia jauregiko jarduetarako
eta harrera ofizialetarako lekua zen
- Patioan “Torre de los Comares” agertzen
da, 40m.baino gehiago altuera du. Tronoren
saloia zen edo enbaxadoreena. Funtzio
publikoa zuen
- “Salón de la Barca”
- Tronu-aretoa, Alhambrako gela handiena
- Urak ispiluaren funtzioa betetzen du
- Arkupea:zabalik dauden lekuek arkitektura eta natura lotzen dute.
Arkupek osatzen dute. Arku peraltatuak dira, apaingarri
funtzioarekin bakarrik. Zutabeetako kapitelak oso
orijinalak dira, bi gorputzekoak. Behekoaek
begizta-dekorazioa dute (lazo) eta goikoek forma
kubikoa eta dekorazio oparoa.
Alhambrako dekorazioa polikromatua zen.
Horma xumeak arabeskoen eta inskripzioen bidez
(koranekoak) estaltzen zituzten. :
Sebka-dekorazioa, hau da, jatorri almohadea dute
erronbo tipikoak sarritan agertzen dira arkuen artean
gelditzen diren gune leunetan.
Zeramika alikatatua zokaloetan agertzen da: iztuku
dekorazioak, zetazko piezak edo ekialdeko tapizen lan fina imitatzen
dute.
Patioaren alde batean erregearen bainu-gela dago, Erromako termen
egitura eta funtzionaltasunarekin.
Hormak, gaur egun zuriak izan arren, gehien bat
iztuku-dekorazioekin apainduak ziren. Baina ere uraren presentzia
oso garrantzitsua da, nolabait konpensatzeko hainbeste urteta
desertuan igaro urik gabe.
Orokorrean, jauregiko barnealdean dituen eraikitzeko egiturak oso
sinpleak dira: hormak, arku pixka bat puntadunak, zutabe eta estalki
dintelduak. Elementu hauen gainean dekorazio oso ugaria zabaltzen da,
nolabait, egituraren sinplitasuna ezkutatzeko. Nazari-zutabea oso liraina
da, marmolezkoa. Plinto baten gainean altxatzen da eta kapitela agertzen
da bi gorputz dekoratuekin: behekoa zilindrikoa da eta goikoa kubikoa.
Materialak: lurrean marmola, hormetan friso alikatatua eta igeltsuzko
panelak eta sabaietan zura. sabai batzuetan agerian uzten dute estruktura,
beste batzuetan, berriz, zurezko dekorazio geometrikoarekin estaltzen da.
Gune aberatsenetan kupula faltsuak eta mokarabeskoz gangak jartzen
dituzte, izarren eta oktogonen formarekin
Dekorazioa: ataurikea, motibo geometrikoak eta epigrafia. Eredu oso
konplikatuak erabiltzen dituzte, simetrian eta motiboen erreoikapenean
oinarrituta.
Ezin da ahaztu naturaren garrantzia jauregi honetan.
Esanahia: Erdi Aroko jauregi ederrenatariko bat dugu, eta musulmanen
dotoretasuna gailur altuenera iristen da. Epigrafiaren bidez erlijioren
aldarrikapena egiten dute.
LEHOIEN PATIOA
XIV. mendekoa da.
Errege-erreginen familiarentzako familiarentzako gelen hegal pribatua zen.
Comaresen moduan, natura eta arkitektura betetzen ditu.
Bertan anabarmentzen dira:
- Sala de los Abencerrajes
- Sala de las Dos Hermanas
- Jardines del Partal
Leoien patioren inguruan errege familiaren gela pribatuak daude, “harem-a”.
Oso orijinala da. Lau fronteetan arkuteriak ditu, zutabe granadiar ugariez: oso
estuak dira eta batzuetan binaka agertzen dira. Patioaren erdian 12 lehoiez
sostengatutako iturri bat dago. Era latzean tailatuta daude lehoiak, kontraste
bizian zutabe finekin. Iturrria marmolezkoa da. Urak garrantzi handia hemen
hartzen du, elementu apaigarri bezala. Igo egiten du, katilutik lehoien ahotera
jaisten da eta gero patiotik banatzen da.
Argia materialeetan zehar zabaltzen da, eta barrualdean, bero gutxiago egoteko
“jaisten da”
Arkuen funtzioa ez da arkitektonikoa, dekoratiboa baizik. Sostengailuak
pilareak dira.
Zutabe gehienak germinatuak edo parekatuak dira, granadiar estilokoak: harroin
atikoa, bi toro eta eskozia batez konposatua, fuste fina eta lerdena, lisua,
kolarino ugariez eta kapitel bikoitzarekin, beheko zatia gorputz zilindrikoa
delarik.
Zutabeek sostengatzen dituzten arkuak peraltatuak dira.
Hormetako zokaloa alikatuez apaindurik dago.
Orokorrean apaindura oparoa, ataurike eta mokarabeekin.
Patioaren inguruan lau gela handia daude:
- “Sala de los mokarabes” izen datorkio mokarabeekiko apaindurarengatik
- “Sala de los Abencerrajes” Abencerraje horiek bi anai ziren printzeak eta
hil zituzten
- “Sala de las dos hermanas”, horrela deituta, gela horretako soilaruan bi
harlauza handi daudelako. Kupula mokarabeduna du eta begiratoko bat.
- “Sala de los reyes”
Descargar