Ekonomia 1833-1874 # Economía

Anuncio
AURKIBIDEA
ESPAINIA−KO EKONOMIA ORRIALDEA
SARRERA .................................................................... 2
MODERNIZAZIO GELDOA ........ 3
NEKAZAL SEKTOREA.................... 4
DESAMORTIZAZIOA ........................ 6
INDUSTRIA........................................................ 9
EUSKAL HERRIA ................................................ 13
SARRERA OROKORRA
G
arai honetan, 1833. Ondoko urteetan bezala, Espainiako ekonomia oso atzeratua egongo da eta beste
nazioekin konparatuz gero geldikorra azaltzen zaigu. Egoera honen zergatiak eremu zabalago batean aurkitzen
ditugu: Iberiar Penintsula, mundu mediterranearrean bezala, baztertua gelditzen da ekonomi arloan Aro
Modernoan. Prozesu honen jatorria Erdi Aroan egon arren, XIX. Mendean Ipar aldean asmatutako teknikak,
nekazaritza eraldatzekoak batez ere, ez dira Hego aldean ongi egokitzen. Industrializazioa ere inportatu
beharrean aurkitzen dira eta Ingalaterran edo Frantzian baino askoz ahulagoa izango da.
Karlos IV. aren erregealdia hasten denean bere aitarekin sortutako ekonomi aurrerakada etenda dago eta
Frantziaren aurka eta gero aldeko guduen ondorioak oso txarrak izango dira:
• Zenbait hiri triskatu eta deuseztatu egin zuten: Zaragoza, Badajoz, Donostia,...
• Populazioak ere galerak sufritu behar izan zituen.
• Lantegiak, bai pribatuak, bai publikoak,desagertzen dira.
• Komunikabideak zaindu gabe eta batzutan erabiltezinak gelditu ziren.
Nazio aberastasun eta kapitala txikitu egin zen: baso eta uzta asko erre egin ziren, gudaroste frantziarra
mantendu behar, eta abar...
Azkenik, aipatu behar den Erregimen Zaharraren berrezarketak (1814ean) ekonomiaren bilakaera geldiaraziko
duela.
NEKAZARITZA
Lehen aipatu dugun bezala nekazal erreforma ilustratuak gelditu edo atzeratu egingo dituzte, baina hala ere
erreforma hauek oraintxe hasten dira beren fruituak ematen, horregatik produkzioa handituko da eta hazkunde
demografikoa mantentzeko gauza izango da.
Abelazkuntzarako hazkunde demografikoa kaltegarria da: giza−elikadurarako lur gehiago erabiltzen da eta
larre naturalak gutxitu egiten dituzte.
1
INDUSTRIA
Espainia industri arloan Europako nazio atzeratuenetariko bat izango da eta dauden mugimenduak edo
fabrikak salbuespenak dira: 1833. urte arte Kataluniako kotoi industria da ekonomi sektore; Ingalaterratik
inportatu behar izan zituzten makinak eta produkzio antolaketa.
Bere merkatu naturala Amerika zen, baina 1823an koloniak galdu eta ondoren barruko eskaera asetzen
saiatuko dira.
1820an Jenny eta geroxeago Mule Jenny (azken hau ur−indarrez baliaturik) erabiltzen ziren Bartzelonan.
1830ean Lurrin makinak jarri zituzten.
FINANTZA SAILA
1829. urte arte Banketxe bat, San Karlos deitutakoa, zegoen. Urte horretan San Fernando izenekoa
sortu zen, baita komertzio arautegia egin eta publikatu ere, Noski, neurri hauek oso txikiak izan arren,
garrantzi handia izan zuten ekonomia berpizteko
EKONOMIAREN MODERNIZAZIO GELDIA:
ATZERAPEN FAKTOREAK
Gure ekonomiaren aroak bi zatitan bana ditzakegu; XIX. mendean hazkunde motela eta Europaren aldean
zeuden aurrerakuntzen aurrean, alde handia, eta XX. mendean hazkundea eman ondoren lehenago zeuden alde
horiek murriztu zituen aroa.
XIX. mendean, hiru garai aipa daitezke:
−1800−1840. Ekonomiaren geldialdia
−1840−1860. Susperraldi motela
−1860− 1900. Ekonomiaren susperraldi etengabea.
XIX. mende hasieran iraultza dagoeneko Europaren iparraldean emana zegoen nekazaritza alorrean. Hemen
abeltzaintza eta nekazaritza intentsiboa ematen ari zen. Baina hegoaldeko lurraldeetan lehenagoko moldeak
jarraituz, ematen zuten laborantza, urtero txandaka aldatuz eta ekoizpen maila apala zutela bere fruitu.
Europaren iparraldean ez bezala, Europaren hegoaldeko biztanleriaren bi heren nekazari edo abeltzainak ziren
eta hauek ateratako etekinak, nekazari bakoitzak bere mantentzearren erabiltzen zituen. Industriaren
eskaintzari erantzuna emateko merkatu honek etekinak eman behar zituen, baina Europako hegoaldean honek
ez zuen kapital iturri gisa balio.
Beste faktore bat urbanizazio progresua izan zen. Herioz tasa handia zegoen garai honetan eta landa
biztanleen hiritartze prozesuari geldialdi ematen zion, izan ere, herioz hauek mugatzen baitzuten beraien
urbanizazio progresua. Lurren topografiak eta pobreziak ere ondorioak izan zituzten laborantzaren
garapenean. Heriotza tasa handiak landa biztanleen hiritartze prozesua oztopatzeak, hirien urbanizazio
prozesua motelduko du. Hegoaldeko herrialdeetan hezkuntzak eta alfabetazioak Iparraldeko herrialdeetan
baino maila apalagoa dute eta hori oztopo handia da industriaren garapen azkarra ziurtatzerakoan. Hona
hemen honen eskema:
− Espainian %80 analfabeto (garai honetako media)
2
− Frantzian %32 analfabeto ( garai honetako media)
−Ingalaterran %50 analfabeto (garai honetako media)
Zerga sistemak ere garrantzi handia izan zuen ekonomiaren atzerapenek bere egiturak ekonomiaren garapena
moteltzen zutelarik.
NEKAZAL SEKTOREA:
NEKAZAL IRAULTZA LIBERALA ETA NEKAZAL KRISIA
Lurjabetzaren eta esplotazioaren sistemaren berrikuntzak
1835−1860 artean, gobernu liberalek erreforma prozesu bat egiten hasi ziren lurjabetzaren estrukturaren
barruan, jabetzaren eta lur esplotazioaren estruktura berritzeko asmoz. Neurri hauek zuzenean lotzen dira
ilustratuek ( Jovellanos−en taldea bereziki) nekazal erreformei buruz pentsatuta zutenarekin. Hauengan
ekonomi liberalak eragin handia zuen eta pentsatzen zuten lurren jabeak askatasun osoa eduki behar zutela
lurrekin, hau da, lurrak erosi, saldu, landu etab.
Jabetza tipo berri honekin lantzeko modu berriak lor zitezkeela pentsatzen zen, lurjabeak produktibitate
handiagoa lortuz. Produkzio hau ahalik eta merkatu zabalen batean komertzializatu behar zen.
Jabetza berri hau lortzeko, gobernu liberalek nekazal estruktura berritu behar izan zuten, hainbat lege berri
sortuz, lurren erabileran askatasun osoa lortu arte. Lege hauekin kendu zen:
• Jabetzaren erlazioak famili nobleetan maiorazgoen abolipenaren bidez.
• Elizaren jabetza esku hilen (manos muertas) forman.
• Erregimen zaharreko jabetza mota ( lurjabearen eta nekazariaren arteko erlazioa,lurren banaketan).
• Herri−lurren jabetza forma.
Lege hauek 1808−1812 artean izan ziren lehen aldiz aldarrikatuak Jose I eta Cadizko Gorteen gobernuengatik.
Hauek ezartzeko gorabeherak izan zituzten, baino azkenean, 1835ean lege horiek ezartzea lortu zuten.
Lurjabetzaren estatutu berria
1836an lurjabeari askatasun osoa ematen zien Cadizko Gorteetan sortutako legeak baieztatzen dira. Lege
hauen ustez, lurjabeak askatasun osoa zuen eta Estatuak ezin zuen erabaki produktuaren, jornalaren etab. en
prezioa, lurjabeak baizik.
Krisia Espainian eta honen ondorio ekonomiko eta sozialak
1882tik aurrera europar krisi ekonomikoa Espainian antzematen hasi zen: Zerealaren prezioen jaitsiera
nabarmen bat egon zen eta nekazariek arazoa aztertzen hasi ziren eta konpontzeko zerbait bilatzen. Egoera
okertzen jarraitu zuen 1895 arte eta laster iritsi zen kezka berri bat: 1890etik aurrera mahaszorriaren agerpena.
Krisi honen ondorio ekonomikoak hauek izan ziren:
• Penintsularen barrualdean zeuden gari landaketek merkatu europarra galdu zuten, landatzeko azalera txikitu
zuten, eta ondorioz zerealaren produkzioa asko jaitsi zen.
• Mahastien jabeak asko larritu ziren hauen produkzioa zerora jaitsi zenean. Ondorioz, inbertsio handiak egin
behar izan zituzten berriro landatzeko.
3
Krisi ekonomikoak ondorio sozial batzuk sortu zituen eta nekazaritzarengandik bizi ziren talde sozial
desberdinak horrela afektatu zituen:
• Jabeek ikusi zuten nola jaisten zen beren lurren prezioa eta era berean errentapena.
• Latifundioen jabeen errentapena oso baxua zenez, beren lurretan lana egiten zuten nekazarien soldata asko
murriztu zuten.
• Landatzaile txiki eta ertainak, produkzioaren zati bat merkatuan inbertitzen zutenak, egoera desesperatu
batean aurkitu ziren: Beren aurrezkiak agortu ziren, eta zorrak oso handiak zirenez, lurrak saldu behar izan
zituzten, eta kasu askotan, Ameriketara emigratu z
DESAMORTIZAZIOA
1811−1813 bitartean Cadiz−ko gorteetako diputatuek nekazaritzako eta hirietako lur sailak, inoren esku
egotea erabaki zuten. Horretarako nobleen, elizaren eta udalaren lurrak desamortizatzea erabaki zuten. Juan
Alvarez Mendizabalek desamortizazioaren hirugarren faseari ekin zion, lehenago Godoyk eta Cadizeko
gorteetan erabaki ziren.
Nobleentzat maiorazgoaren desagerpena 1836. Urtean ezarri zen. Lege honen arabera oinordekotzaren
bidezko lurrak desagertu zirenez, lur jabeek beraien lurrak sal zitzakeen.
Jaurerriak gutxitzearen legeak kutxu iraultzailea zuen, Iraultza frantsesean baserritarrak jauntxoen lurrak
lantzeko pagatzeari utzi zioten. Honek baserritarrak lur hauen jabe izatera pasatzea ekarri zien. Lege hau
ezartzea oso luzea izan zenez tentsio momentuak sortu ziren. Azkenik nobleen jaurerriak desagertuko dira, lur
komunaletan bihurtuaz baina zergen dirua kobratzeko eskubidea ez zuten galdu. Baserritarrek jaurerrien
desagerpenarekin ordaindu beharreko zergak ere desagertuko zirela uste zuten baina ez zen horrela izan.
Lehiaren funtsa, lurren berezko jabeak nork izan behar zutenean dago. Estatuak arbitro lanak egin zituen lehia
honen aurrean, nobleei aurre egiten ez zen ausartu eta justizi tribunalek erabaki beharko du kasu partikular
bakoitzean nork zuen arrazoi.
Herri lurren desamortizazioa
1854−1856 artean gobernatu zuten gobernu liberalek, azken prozesu desamortizatzailea abian jarri zuten.
Honela elizaren eta herri lurrak salgai jarriaz.
1855eko maiatzaren 1eko legeak udaletxeei errentan zituzten lur komunalak salgai jarrarazi zioten, beste
aldetik herritar guztien artean erabiltzen zituzten lur komunala ezin zitezkeen sal. Herri lurren arteko lurrak
elkar desberdintzea zaila izan zen, urte batzuetan herri lur batzuk errentan egoten baitziren eta beste urte
batzuetan ez. Udaletxe batzuk honetaz aprobetxatuaz lur kopuru handiak salgai jarri zituzten.
Elizlurren desamortizazioa
Elizaren lurrak probintzi bakoitzean subasta publiko bidez salduak izan ziren, diru gehien ordaintzen
zuenarentzat izango ziren lurrak. Erosleak bi modutara ordain zezakeen estatuari:lurraren balioaren 1/5ª
Momentuan patuaz eta hurrengo hamabost urteetan beste guztia kuoten bidez ordaintzea ala estatuari zor
tituluak itzuliaz.
Lur hauen balioa metalikoan ordaindu behar izaten zen, diru honen %10ª estatuaren eskuetara pasatzen zen,
diru hau zor publikoa gutxitzeko erabiltzen zuen. Gainontzekoa udaletxeen eskuetara pasatzen zen, diru
honekin estatuaren zor tituluak erosi behar zituen.
4
Desamortizazioaren helburuak
Mendizabalen desamortizazioaren helburu nagusiak gerra karlista irabaztea eta zor publikoa ezabatzea izan
ziren. Isabel II aren tronoa bermatu behar zuen, hau bermatzeko ezinbestekoa zen gerra karlista irabaztea
beraz diruaren beharra zuen armada indartsu bat eratzeko, horretarako herri lurren eta eliz lurren
desamortizazioa bultzatu zuen. Era berean, estatuaren sinesgarritasuna indartzeko (gerora atzerriko erakundeei
kreditua eskatzeko asmoz), herri zorra ezabatu edo, behintzat, murriztu beharra zegoen.
Desamortizazioaren ondorioak
Ondorio sozialak:
• Elizarentzat desamortizazioa oso golpe ekonomiko gogorra izan zen. Klero erregularreko partaide kopurua
asko gutxitu zen. Klero sekularra berriz estatuak ematen zion diru apurraren menpe egongo da.
• Goi nobleziak ez zuen bere oinarri ekonomikoa galdu. Estilo feudaleko beraien lurrak propietate burgesetan
bihurtu ziren.
• Lur jabe handiak nobleziarekin batera gora jo zuten. Talde hau hirietako goi burgesiak osatzen zuen.
Beraien dirua elizaren lurrak erosten inbertitu zuten. Hauek nobleen moduan ez zuten enpresa kapitalistarik
sortu. Ez ziren lurra lantzeaz arduratzen, hauen errentatik bizi ziren.
• Errentari handiak batez ere Andaluzian emango dira. Nahiago izan zuten nekazari txikien artean zituzten lur
errentatuetatik nekazariak bidaltzea eta hauen tokian latifundio batzuk eratu zituzten.
• Diru apur bat zuten baserritarrek desamortizazioan salgai jarri ziren lur zati batzuk eroi ahal izan zuten
baina hau oso kasu gutxitan topa dezakegu.
• Errentan bizi ziren nekazariek beraien bizi maila txartzen ikusi zuten. Lur jabeak aldatzen ziren bakoitzean
errenta diru kopuru ezberdinak patu behar izaten zituzten, beste kasu batzuetan lurjabeek errenta kontratua
deusezten zuten.
• Esku lan merkeko langileen kopurua asko handitu zen. Hauek oso egoera txarrean bizi ziren, oso diru gutxi
irabaziko dute, gainera langabetuen kopurua gora joango da.
Ondorio ekonomikoak
5
Lurren jabe berriek dirua irabazten hasi nahi zuten beraien lurren bidez.
• Landutako lurren kopurua handitu zen, batez ere zerealei zegozkienak.
• Zerealen produkzioak gora egin zuen.
• Gariaren produkzioaren gorakadarekin merkataritza indartu zen
• Garia eta irinaren esportazioak garrantzia hartu zuen.
• Ardotarako mahatsaren produkzioa handitu behar izan zen Europatik eskaera ugari baitzeuden.
..
.
.
.
.
.
INDUSTRIA ESPAINIAN ( 1833 − 1874 )
Orokorrean garai honetan industrializaziorako baldintza egokiak ematen ari ziren . Oso merkataritza zabala
eta diruarekin teknologia berrietan inbertitzeak batak bestea konplimentatzen zituen bi kontzeptu ziren. Garai
honetan produktuen trafiko askea zabaltzen hasia zen. Honek produktu kalitate zein prezioaren hobekuntza
zekarren.
Amerikako lurrak galduak ziren, eta honek suposatzen zuen diru galeraren aurrean industrian inbertitzen
konponduko zela uste zen. Espainian industrial iraultza oso azkar hasi zen. Belgika, Frantzia edo Alemania
baino askoz ere azkarrago. Baina hainbat faktorek eraginda oso hazkunde motela izan zuen. Honek porrot
ikaragarria suposatu zuen. Hala ere urrats batzuek emanak ziren.
Hazkunde motela izanaren zergatia, bi arrazoietan finkatzen da. Espainiar industria jaioberria −k gehiegizko
dependentzia zuen barne merkatuaz eta ginera gaizki antolaturiko merkataritza zen.
Honetaz gain aipatzekoa da ere espainiar industriak finantzatzeko arazoak egon zirela. Estatuak oso berandu
erdietsi baitzituen merkatu liberalerako oinarri ekonomikoak. Barne bankua sortzekoa zen oraindik, eta
finantza onik gabe industriak ezin zuen teknologikoki aurreratu.
Orain garai honetan sektore ezberdinetan eman zen hazkundea azalduko dugu.
1.−Siderurgia
Kalitatezko materialak egitean ikatzaren beharrak, ikatz−hobietatik gertu kokatuarazi zituen Industriak.
Espainian hala ere ikatz hobi urriek ez zuten nahi aina ikatz. Horregatik etekin murriztuak ematen zituen
industria honek. Ordean burdin asko zegoen baino ez ordea material honen eskari handirik.
Malagan lehengaiak lortzeko egoera aproposak zeudenez, lehen labe garaiak altxa ziren. Baita Asturiasen ere,
hemen industria hau suspertzeko interesa baitzegoen.
Baina merkatu hau bultzatuko duena aurrerantzean izango da, Ingalaterrako merkatariekin eginiko akordioen
bitartez. Ingalaterratik, Bizkaian kantitate altuetan zegoen burdina nahi baitzuten.
6
2.−Ehungintza
Sektore hau Katalunian eduki zuen bere suspertzea. Garraio sare eraginkorrak eta gobernuaren babes
politikak, manufakturak erraztu zituen.
Sektore honetan aurrerapen handiak eman zituen. Indar hidraulikoa eta Ingalaterrako teknologiarik
aurrerakoiena kopiatuta Katalunian lehenengo oihal−makina mekanikoak jarri zituzten.
Teknika berriekin industriaren gastuak altuak ziren eta honetarako espresa mota berria azalduko da. Elkarte
Anonimoa delakoa. Prezioak orduan konstanteki jaisten hasi ziren.
Nazio osoko monopolio izatera iritsi zen, eta bere produkzioa erritmo oso azkarrean igo zen.
3.−Industria txikiak
3.1Elikagaien industria
• Metalezko arrabolen bidezko errotak irinaren industria suspertu zuen.
• Prentsa hidrauliko bidez, oliba−olioaren eskaria asetzeko adina produzitzen zuen.
• Mahastien produkzioaren igoerak, ardoaren esportazioa ekarri zuen.
3.2 Industria kimikoa
• Industria honek besteak hornitzen zituen. Laborarientzako produktuak, ehungintza, meatzea...
3.3 Industria mekanikoa
• Industria honek besteak hornitzen zituen makinariaz. Ontziolak, mekanika elkarteak,
4.− Energia
Garai honetan ikatza zen energia iturria industrian. Aitzitik egurra etxeetan. Ikatza iraultzaren ikur bihurtu zen
( baporeetan ) , abere, urak edo haizeak eragindako energiak baztertuaz.
Euskal Herrian eta Katalunian energia hidraulikoak gora egin zuen eta 1874. urtean zentral hidroelektrikoen
sorrera
5.− Meatzaritza
Aztertzen ari garen garaiaren amaieran emango dira, ustiapenarentzako lehen urratsak.
Aberastasun handiak bazituen ere Espainiak ez zituen ongi ustiatu 1866. urte arte. ordu arte ustiapenerako
baldintza txarrak baitziren. Besteak beste, Koroaren meatz jabetza, kapital eza eta teknika alorrean aurrerapen
urriak.
Teknologia berriek susperraldia ekarriko dute. Hegoaldean, eta Kantauri aldean.
6.− Garraiobideak
Itsasoan portuen arteko garraioa eta ubideen artekoa suspertu zen bitartean, lehorrean errepide eta
trenbidearen sorrera aipatu behar dira.
7
6.1.− Burdinbidearen zuzpertzea.
SORRERA
• Garraiobide honek, material kantitate handien garraio azkarra eta merkea suposatzen zuen. Horregatik
estatuaren lehenengo ahaleginek (1844) ezerezean gelditu baziren ere bigarrenean progresistak
gobernuan zeudelarik (1854) , lege berrien bitartez, burdinbidearen hazkundea bideratu zuten.
Estatuak burdinbideen enpresa egileei errentagarritasun ziurtatua ematen zien.
• Honela urtero handituz zioan Espainiako burdinbidea. Estatuaren eta kanpo diruaren laguntzaz.
• Oso garrantzitsua izan zen trenaren sorrera. Trenaren inguruan zeuden herriak izan zuten suspertzea,
trenbidetik urrun geratzen zirenak baino handiagoa izan baitzen.
FINANTZAZIOA
• Espainian egin zen inbertsiorik garrantzitsuena izan zen. Industrian baino 6 aldiz gehiago inbertitzen
zelarik
• Honen zergatia, estatuak ezarritako neurrietan aurkitu behar dugu. Urteko %6ko etekin minimoa eta
trenbideko materialen inportazio askea izan ziren bi neurri garrantzitsuak.
• Gobernuak honetarako behar zen dirutza (estatu inbertsioaren % 16ª) desamortizaziotik lortua zuen.
ERAIKUNTZA
• Burdinbideen eraikuntzarako gobernuaz gain, hainbat elkarte pribatuek parte hartu zuten, gehiengo
frantsesa zelarik.
• Frantsesen laguntza oso garrantzitsua izan zen burdinbideen eraikuntzarako. Baina frantsesek lortua
zituztelarik jada bi lege progresista garrantzitsu ( Kredituarena eta Burdinbideena) , interes handiak
zituzten inbertsio honetan. Ez bere errentagarritasunarengatik, baizik eta hemen inbertitzeak zekarren
estatu subentzioen parte hartze zuzena nahi zuten.
6.2.− Errepideak
• 1840.urtetik aurrera errepide berriak eraikitzeko plan berri bat sortu zuten
• Garai honetan zaldi gurdi bidezko garraioa zen erabiliena.
7.−MERKATARITZAREN SEKTOREA
Penintsulako barne− merkataritza eta kanpo−merkataritza bereiz daitezke.
7.1.Barne merkataritza− Espainiako barne− merkataritza eskualde merkatu batzuetan zegoen banatua.
Merkatu hauetan prezio aldaketak zeuden. Adibidez: Itsas portuetan inportatutako garia merkeagoa zen
barnekaldean ekoiztutako garia baino.
1840−41 Euskal Herriko aduanak barnekaldetik kostaldera eraman ziren.
7.2. Kanpo merkataritza− Koloniak galdu ondoren krisi larrian murgildu zen kanpo−merkataritza 1830.
urtean. Espainiak manufakturatutako produktuak esportatzen zituen kolonietara eta lehen gaiak inportatzen
zituen Europako merkatuetara esportatzeko. XIX. mendearen bigarren erdialdean gorabera handia izan ziren
merkataritzan.
7.3. Ordainketa−balantza− Ekonomiaren bilakaerak zorrak zekarren. Atzerriko kapitalak inportatzen ari ziren
baina prezio bat ordaindu behar zen haien truke.
8
8.−Bankuen sektorearen sorrera:
Espainian sortu zen lehenengo bankua, Banco Nacional de San Karlos izan zen 1772. urtean. urte batzuk
beranduago banku gehiago sortzen joan ziren baina banku berri hauek akatsa eta gorabehera asko ondoren
desagertzen joan ziren. 1856. sortutako lege baten arabera jaulkipen bankuak ziren, dirua emititzeko eta
maileguak egiteko ahalmena zutenak.
1868. urtetik 1914. Urte artean bankuak kontsolidatzen joan ziren. Hauen artean eta zegoen
garrantzitsuetariko bat Banco de Bilbao zen 1857. Urtean sortua.
Bigarren fase honetan Banco de España bankuaren esku geratu zen diru−papera jaulkitzeko monopolioa eta
Banco Hiptecario sortu zen. Azkenik, krisia gainditu zuten bankuek industria−enpresei begira hasi ziren.
9−Enpresariak:
XVI. mendean Espainiako enpresek ez zuten botere handirik, batetik atzerritarrak protagonismo handia
zutelako eta bestetik enpresariek estatuaren babespean egiten zituztelako beraien negozioak.
XIX. mendean jadanik enpresarien sektorea oso ahula zen. Honen eragina izan zen meatzaritzan eta
siderurgian atzerriko konpainia partaidetzaren eraginez. Beste sektore batzuetan atzerriko enpresen eragina
txikiagoa zen.
Ia enpresari guztiak babes−politikoaren alde zeuden, ala nola Gaztelako nekazari−enpresariak, Kataluniako
kotoi−enpresariak, euskal siderurgiakoak []
XIX. Mendeko ekonomia Euskal Herrian:
• Sarrera
Espainia guztian bezala egoera nahiko txarra zen. Kostaldeko eta barrualdekoen arteko desberdintasunak
ekonomi bilakaeran aurkituko ditugu: Bizkaia eta Gipuzkoa merkataritza eta industria tradizionalean
oinarrituak dauden bitartean, Nafarroa eta Araban nekazaritza da nagusi, eta nekazaritza tradizionala gainera,
inongo aldaketarik gabekoa. Horrez gainera, kalte handia egin zuten Zaragozatik etorri ziren izurriteek 1750
urte inguruan.
Garai honetan beste probintzietan egin ez zen desamortizazioa Euskal Herrian egin zuten, Frantsesen aurkako
guduek sortutako udal zorrak ordaintzeko. Batzuetan arrazoi hau jauntxoen aitzakia besterik ez da izango,
horrela haiek usalurren jabe egingo dira lur horiek merke erosiz.
Desamortizazioaren ondorioa oso latza da nekazari txiki eta maizterrentzat haien ekonomiaren osagarri
baitzen usalurra (larre, gaztaina, egur, ezkurrak... ateratzen zituzten handik)
• Araban herri lurren %79 saldu zuten. Gasteiz eta udal nagusiak izango dira saltzaile gogorrenak
• Bizkaian ez da hainbeste saltzen guduaren kalteak ez baitziren hain handiak izan.
• Gipuzkoan ere %70a gutxi gorabehera saldu zuten, baina ekintza honen bidez lortu zuten dirutza.
Araban baino 3 bider handiagoa izango da.
• Nafarroan desamortizazio zibilak ez zuen eragin handirik izan orohar, bai, ordea, elizaren lurrarekin
egindakoak. 1820an zenbait konbentu konfiskatu eta gero saldu egin zituzten batez ere liberal
funtzionarioen artean.
Bizkaia eta Gipuzkoako merkatal burgesia izan zen, industria berritze bat eman zedin diru sarrerak egin zituen
lehenengoa. 1841. Urte inguruan industria berri hau finantzatzeko oinarriak ezartzen hasi ziren.
9
1872−76. urte bitartean Euskal Herriko hazkunde ekonomikoa hasten da, industri berri bat sortzeko asmoz eta
burdina handikiro esportatzen hasiz.
1841. urtetik aurrera Bizkaiko eta Gipuzkoako merkatal burgeseriak industri ekintza berrietan dirua sartzen
hasten dira.
Bizkaiko berriztatze ekonomikoa Pradera Anaien bezalako gizonen eskutik hasi zen, hauek 1838.ean Ibaizabal
ibai ertzean, burdinki ekintzara zuzenduko zen industri berri bat sortu zuten, gaur egun Euskal Herriko lantegi
zaharrena dugu hau.
1841.ean Santa Ana de Bolueta delako lantegia Bilboko merkatari talde batek sortu zuen.
1843 urte arte, Euskal Herrian, akzionisten elkarteen lana izan zen errege−bideen eraikuntza. Baina gero
Diputazioek hartu zuten lan hau egiteko ardura, sare trinko bat osatuaz.
1855.ean, burdinki esportatzailea zen Ibarra familiak, Nuestra Señora del Carmen lantegia jaso zuen.
1857.ean Tutera−Bilboko trenbidearen sorrerarekin. Finantziari mailan 1857.ean Bilboko Bankua sortuko da
Bilbon. Bigarren Gerrate Karlista ondoren ere euskal kreditu elkartea izan zena.
1865.ean Bizkaiko burdin esportazioa eta ustiapen ugariak hasten dira. 1874. urtetik aurrera Euskal Herrian,
Bretainia handiari burdin salmentan ateratako etekinak kapital akumulazio bat sortzen du.
Aurrerapauso handia egin zen ekonomi arloan, enpresa eta honelako eraikuntza ugariren sorrerarekin.
HISTORIA XIX. MENDEKO EKONOMIA ( 1.833 −1.874)
•8−
10
Descargar