Egipto: Antzinateko ohiturak

Anuncio
Zibilizazio bat Nilo ibaiaren albo emankorretan geratu zen. Egipto basamortu askoz inguraturik zegoen eta
jendeak Niloren uholdeak behar zituen bizitzeko. Zibilizazio honek 3500 urte iraun zuen.
HISTORIA:
K.a. 3400 urtean Egipto bi zatitan banatuta zegoen: Egipto Beherea eta Egipto Garaia. 300 urte beranduago,
K.a. 3100 urtean, Egipto Garaiko Nekhen−go errege Menesek Egipto Beherea konkistatu zuen eta bi
lurraldeetako faraoi bihurtu zen.
Egiptoko historia hiru zatitan banatzen da: Inperio Zaharra, Inperio Ertaina eta Inperio Berria. Inperio
Zaharrean (K.a. 3400−2134), gauzarik garrantzitsuena heriotzaren ondorengo bizitzan sinistea zen. Inperio
Ertainean (K.a. 2040−1640), merkataritza asko egon zen. Azkenik, Inperio Berria (K.a. 1560−1070), Urre
aroa izan zen. Faraoiek Tebas jarri zuten hiriburu bezala eta tenplu handiak eraiki zituzten. Adibidez Ramses
||−k Abu Sinbelgo biak. K.a. 30 urtean, Egipto erromatarren menpe erori zen.
PIRAMIDEAK:
Piramideak orain dela 4500 urte eraiki ziren eta kokagune famatuena Gizeh da. Egiptoko jendeak hildako
erregeen ispirituak jainkoekin elkartuko zirela uste zuten. Beraz, faraoiak hiltzerakoan, ehorzketa monumentu
handietan lurperatzen zituzten. Perfektuenak, piramideak izan ziren. Gaur egun 70 bat piramideren arrastoak
geratzen dira eta batzuk bisitatuak izan daitezke.
Goiko argazkian ikusten diren piramideen izenak hauek dira: Eskuin−eskuinekoa, Kefrén. Erdikoa eta
handiena, Keops. Ezkerrekoa, Micerinos. Piramide txikienetan faraoi garrantzitsuen emazteak lurperatzen
ziren.
Piramideak egitea lan ikaragarria zen. Milaka esklabu eta herritarrek hare eta adreiluzko behin−behineko
arrapalen bidez blokeak bere lekuraino igotzen zituzten. Eraikuntza amaitutakoan piramidoia izeneko urrez
edo beste material distiratsu batez estalitako bloke bat jartzen zen puntan. Bi milioi eta erdi bloke behar ziren
piramide bat egiteko. Keopseko lanek 20 urte iraun zuten.
JAINKOAK:
Egiziarrek zenbait jainko gurtzen zituzten. Garrantzitsuenak hauek ziren: RA, eguzkiaren jainkoa; ANUBIS,
momifikazioaren jainkoa; AMON, ahaltsuenetako bat zen; HATHOR, amodioaren jainkosa eta THOT−ek
jeroglifikoen idazkera asmatu zuen.
Jarraian datorren hau jainko batzuen inguruan kontatzen den istorio bat da:
Jainkozko familia bat:
Osiris, emankortasuna errepresentatzen zuen jainkoa Isis (Ilargia)ekin ezkonduta zegoen eta haur bat zuten:
Horus. Hirurek Egiptoko familiarik gurtuena osatzen zuten. Mitologiak dionez, Seth−ek bere anaia Osiris hil
zuen eta bere gorputzeko zatiak herrialdetik banatu zituen. Orduan, Isisek, negarrez, zati guztiak jaso eta
lurperatu egin zituen. Horri esker, Osiris birpiztu eta hilen jainko bihurtu zen.
BIZITZA HERIOTZAREN ONDOREN:
Egipziarren ustez hiltzerakoan Osiris jainkoak presiditzen zuen auzitegi baten aurrean azaltzen zinen. Bertan,
zure bihotza balantza batean pisatua izaten zen. Luma bezain arina bazen, Matt, egia eta justiziaren jainkosa
1
agertzen zen eta betirako bizitzaz eta luxu askoz gozatzeko aukera jainko guztiekin batera ematen zizun. Pisu
askokoa bazen, Sebek krokodilo jainkoa agertu eta jan egiten zintuen.
Enbaltsamazioa: Hurrengo hau hil bat enbaltsamatzeko ematen zituzten pausoak dira: lehenik
enbaltsamatzaileek garuna ateratzen zioten gantxo baten bidez sudurretik. Ondoren bihotza ez ezik beste
guztia ateratzen zioten gorputzeko albo batean harri puntadun batekin egiten zioten ebaketa batetatik. Gero
gorpua likido guztiak lehortzen zituen gatz berezi batez estaltzen zen. Horrela 40 egun irauten zuen.
Beranduago hildakoa garbitu, lihozko tirekin bildu eta erretxinazko kapa batekin itsasten zuten. Azkenik,
gizaki forma zuen sarkofago batean sartzen zuten momia eta hileta−gela batean sartzen zuten.
HIEROGLIFIKOAK:
Eskribagaiek bi eratara idazten zuten: hieroglifikoz eta idazkera hieratikoaz. Hieroglifikoak sinbolo
adierazgarriak ziren baina idazkera hieratikoa errezagoa eta argiagoa zen.
Egipziarren idazkera sistema hieroglifikoa mixtoa da (ideografikoa eta kontsinantikoa) eta K.a 3100 urtetik
K.o 400 urterarte erabilia izan zen
Idazkera zentzuak dira: horizontalean eskuinetik ezkerrera eta ezkerretik eskuinera. Bertikalean berriz, goitik
behera eskuinetik hasita eta baita ere ezkerretik.
AINTZINAKO EGIPZIARREN BIZITZA:
Lehenengo nekazari egiptoarrek dikeak eta ur−biltegiak eraikiz ikasi zuten uholdeak kontrolatzen.
Janariak prestatzeko zerbaiten bila, artisauek metalak lantzen ikasi zuten.
Egipziarrak nekazaritza eta artisautzari esker bizi ziren. Lanbide asko zeuden: eltzegileak, beiragileak,
larruginak, errementariak, bitxigileak...
BITXIKERI EGIPZIARRAK:
• Astronomia oso ondo ezagutzen zuten eta horregatik 365 egun, 30 eguneko 12 hilabeterekin zuen
egutegi bat asmatu zuten. Azkenean soberan 5 egun zituen.
• Matematikari bikainak ziren. Biderkatzeko taula asmatu zuten eta trigonometria garatu zuten.
• Lehen eguzkitako betaurrekoak asmatu zituzten. Begientzako margoak ematen zituzten eta galenitaz
perfilatu. Horrela basamortuko eguzki gogorraz defendatzen ziren.
• Klase pribilegiodunetako umeek burua kaskamotza eta alboan zintzilika trentza bat zeramaten, bere
gaztetasunaren ikur bezala.
IRITZI PERTSONALA:
2
Lanari buruzko iritzia: Lan hau egitea nahiko erraza egin zait, informazioa ez baitut leku askotan bilatu behar
izan. Argazkiak ere nahiko erraz aurkitu ditut. Beraz, ez dit denbora gehiegi eman egiteak. Oso emozionantea
ere ez da izan.
Egipto: Aintzinako ohiturei buruzko iritzia: Sinismen aldetik nahiko harrigarria iruditu zait, nahiz eta
lehenagotik jakin horietako hainbat gauza egiten zituztela. Nahiko matxistak zirelaz ere ohartu naiz, piramide
handietan gizonak eta txikietan emakumeak sartzen zituztelako.
3
Descargar