Guerra Zibilaren Kausak

Anuncio
GERRA ZIBILAREN KAUSAK
-Berrikuntza aldia
XIX. mendearen bukaeran eta 1930 hartean, aurreneko gizarte aldaketa handia izan zen Espainan, oinarri
sendoa batez ere industrian zuen ekonomia baten eraginez.
Oro har, gizarte eta ekonomia eragile guztiek gizarte modernorako iragate bat adierazten zuten. 1931etik
1922ra industriako produkzioa hazten joan zen 1930 arte. Hiriak asko hazi ziren: Bilbo, Madrid, Bartzelona,
Valentzia,... hiri handiak bihurtu ziren, eta hiriko biztanle kopurua igo egin zen; heriotza tasak ere nabarmen
egin zuen behera aldi horretan bertan eta jaiotze tasa mugatu egin zen. Datu hauek adierazten dute Espainako
gizartea asko modernizatu zen garai hartan.
-Bigarren Errepublika
Bigarren Errepublika ez zen une egokienean iritsi; ekonomiaren krisia indar betean zegoenean iritsi zen.
Itxaropen handiak sortu zituen herriarengan, monarkiak estututa baitzeukan. Urte bat beranduago, 1930ean,
udal hauteskundeek ekarri zuten erregimen aldaketa, monarkiaren aldeko ala kontrako erreferendum gisa
aurkeztu baitzitzaien hautesleei; monarkiak galdu egin zuen hiriburu nagusietan, Alfontso XIII.a erbesteratu
egin zen eta 1931ko abenduan eman zen errepublikaren konstituzioa.
GERRA ZIBILA
1936-1939. urteen artean Espainan gertatu zen gerra izan zen. Espainako errepublika ezarri zenetik (1931ko
apirilean) karlistak eta Alfontsoren aldeko talde monarkiazaleak azpijokoan ibili ziren errepublika indargabetu
eta behera botatzeko. Estatu kolpea emateko saio bat baino gehiago izan ziren guztiak, talde konspiratzaileak
ezin izan zirelako ados jarri beren artean. Frente Popularrak 1936ko otsailean garaipena lortu zuenean, Mola
jeneralak egitasmo zehatz bat prestatu zuen gobernuaz jabetzeko, eta Frente Popularraren eskuinaldera zeuden
talde guztiak. Euzko Alderdi Jetzeilea izan ezik, bildu zituen bere inguruan. Konspirazioaren buru Sanjurjo
jenerala izan zen. Molaren egitasmoak armada buruzagitzako gehienak zituen aldeko, brigadako jeneral gutxi
batzeuk, dibisioko jeneral asko, eta ofizial ugari. Konspirazioaren helburua gobernua botatzea zen. Goded
jenerala izan ezik, armadako beste buruzagiak eta polizia buruak edo zalantzan egon ziren edo errepublikaren
alde jarri ziren.
-Matxinadak:
Estu kolpea egun t´erdi aurreratu zen eta 1936ko uztailarenj17an hasi zen Marokon, jeneral buruzagirik
gabe. Hilaren 18an Franko jenerala, garai hartan Kanarietako komandante nagusia zena, errepublikaren kontra
azaldu zen. Aldi berean, Queipo de Llanok armadako buruzagi kargutik kendu zuen Villa-Abrile jenerala
Sevillan. Errebelatuek, Marokotik presaka etorritako oste batzuen laguntzarekin, Cadiz eta Algeciras hartu
zituzten. Itsas armadako ofizialek matxinadaren alde egin zuten, baina marinelek gerra ontziez jabetu eta
errepublikaren alde jarraitu zuten. Marokoko armada bakarrik geratu zen, eta Iberiako penintsulako
matxinatuei laguntzeko aireko zubi ahul bat besterik ez zuen oso hegazkin gutxirekin. Madrilen
errepublikaren aurka altxatu ziren militarrek ez zuten beren helburua lortu; Asturiasen, Bizkaian, Gipuzkoan
eta Katalunian izan ezik, militarren matxinadak arrakasta izan zuen penintsulako iparralde guztian.
-Nazioetako laguntza
Errepublikaren aurka matxinatu zen armadak Espainako kapital handiaren laguntza ekonomikoa izan zuen,
baina estatu kolpea izan behar zuena gerra zibil bihurtu zenean, militar errebelatuek kanpoan bilatu behar izan
1
zuten laguntza. Hitler-ek eta Mussolinik gerrako materiala, armak eta soldadu ondo prestatuak bidali zituzten
militar errebelatuei laguntzeko. Errepublikaren gobernuak zailtasun handiak izan zituen kanpotik laguntza
lortzeko. Stalinek bakarrik bidali zituen armak, gerrako materiala eta gizonak, baina Alemaniak eta Italiak
baino askoz ere gutxiago. Beste estatu bakar batzuk ere bidali zituzten armak, baina oso gutxi.Espainako
gatazka nazioarteko arazo bilaka ez zedin, ez parte hartzeko batzordea sortu zen, eta borrokan ari ziren bi
aldeetako bati nola edo hala laguntza ematen zioten estu gustiek parte hartu zuten bertan. Batzorde hura
alemaniarren eta italiarren eskakizunetara makurdu zen beti, eta errepublikaren kalterako izan zen.
-Bilakaera politikoa:
Militarren matxinadarekin batera Giral-en gobernua erori zen eta haren atzetik Largo Caballeroren bi gobernu
etorri ziren eta Negrin-en beste bi; azkenik, gerra bukaeran, Casado korolenak estatu kolpea eman zuen.
Errepublikaren gobernu haiek guztiek ezin izan zituzten talde politikoak behar bezala menderatu eta hura izan
zuten arazo nagusia, izan ere, alderdiek eta sindikatuek talde armatuak zituztenez, bakoitzak aginpide apur bat
baitzuen bere esku. Negrin-en bi gobernuek eginahal guztiak egin zituzten estatuaren aginpidea antolatzen eta
administrazioa, armada eta ekonomia egituratzen eta gidaritza bakar baten mende jartzen. Katalunia eta
Euskadiko gobernu autonomoek hobeto menderatu zituzten gauzak beren lurraldeetan. Militar errebelatuen
alderdian, berriz, buruzagirik gabe geratu ziren Sanjurjo jenerala 1936ko uztailaren 20an hegazkin istripuz hil
ondoren. Hala, matxinatuen buruzagiek eratu zuten “Nazio Defentsarako Junta” izeneko batzar baten esku
gelditu zen aginpidea. 1936ko irailean errebelatuen jeneral buruzagiek bi bilera egin zituzten, hilaren 21ean
eta 28an, eta haietan erabaki zuten Franco hautatzea armadako “jeneralisimo” eta estatu berriko gobernuburu.
Estatu kolpea bultzatu zuten taldeak bere alde jartzea lortu zuen Francok, eta tradizionalismoan oinarri hartuta
ideologia lauso eta batez ere zehaztasunik gabekoa sortu zuen.
-Ekintza militarrak:
Militar matxinatuen asmoa estu kolpea azkar bat emate zen berez. Baina ikusi zutenean gatazka luzerako
zihoala, hegoaldeko eta iparraldeko armadak bateratzea izan zuten aurreneko helburua, eta horretarako
Extremadura hartu zuten lehenik. Madril hartzera izan zuten bigarren helburua; Madrilek, ordea gogor eutsi
zion erasoari eta guduak 1937. urtearen hasiera arte iraun zuen. Madrill ezin izan zuenez hartu, Francok
Kantauri itsasertzean errepublikaren esku zegoen lur zerrendara bideratu zituen bere gudaristeak, eta haiekin
batera, italiarren eta alemaniarren osteak eta armak ere bidali zituen. Euskal udalosteel gogor egin zuten
borroka, baina soldadu frankistek eta karlistek askoz ere arma egokoagoak zituzten, eta nahi adina gainera;
armen aldetik zegoen alde ikaragarriak garaipena eman zien errebelatuei. Errepublikako buruzagiek
Bruneteko eta Teruelgo erasoak jo zituzten, eta hasieran arrakasta handia izan bazuten ere, atzera egin behar
izan zuten berehala. Francoren hurrengo helburua Mediterraneoa izan zen. Francoren gudalozteen erasoak
bitan banatu zuen errepublikaren lurraldea, eta Katalunia eta Valentzia bereizita geratu ziren. Alderdi hartan
Franco egiten ari zen presioa lasaitzearren, 1938an Rojo jeneral errepublikazaleak erosoaldi gogor bati ekin
zion Ebroko frontean. Ebroko guduak hiru hilabete t´erdi iraun zuen eta bi alderdietako soldadu asko hil
ziren. 1938ko azaroan gauzak lehenean zeuden, errepublikarrek erasoaldia egin aurretik zeuden bezalaxe.
1938ko bukaera aldean errepublikar buruzagiek beste eraso bat jo zuten Extremaduran, baina hark ere ez zuen
ondorio aipagarririk karri. Errepublikar armada indarrak ahituta geratzen ari zen, eta horrek bidea erraztu zien
Francoren gudarosteei Katalunia hartzeko. Aldi berean, Munich-eko konferentzian Frantziak eta Ingalaterrak
amore eman zioten Hitler-i, eta Francoren garaipena onartu zuten, isilean izan bazen ere. 1939ko martxoan
Casado koronelak estatu kolpea eman zuen Negrin-en errepublikar gobernuaren kontra; hark beste gerra berri
bat piztu zuen lehenengoaren barruan, eta errepublikaren eta gerraren amaiera ekarri zuen. Martxiaren 28an
Francoren armada Madrilen sartu zen eta apirilaren 1ean Francok bukatutzat eman zuen gerra.
-Gerraren taktikak:
Espainako armadak ez zuen parte hartu Europako lehen gerra handian. Zuen esperientzia guztia Marokon
izandako gerretatik zetorkion, eta hango etsaiak gaizki armatuta zeuden eta gerrako taktikarik ez zuten
2
ezagutzen. Hala, soldaduek oldeka erasotzen zioten etsaiari, usadio zaharrari jarraiki; tankeak eta gerrako
blindatuak oinezko gudarosteen laguntza gisa erabiltzen zituzten, horien abantaiak nola baliatu jakin gabe.
Bigarren Mundu Gerran gertatu zenari aurrea hartuz, hegazkinak erabili ziren eraso guztietan. Alemaniarren
eta italiarren laguntza funtsezkoa izan zen horretan, eta airean errebelatuek izan zuten nagusitasuna gerraren
hasiera hasieratik. Sobier Batasunak errepublikari bidali zizkion ez ziren iritsi.
-Zapalkuntza
Bi aldeetan izan zen zapalkuntza, baina 1936ko udakoa bereziki gogorra izan zen. Bi eragile nagusik piztu
zuten matxinadaren sua; batetik arrazoi politikoak zeuden eta besterik mendeku hartu nahia. Errepublikaren
aurka matxinatu ziren errebelatuek eman zioten hasiera errepresioari. Aurreneko egunetan matxinadarekin bat
etorri ez ziren jeneralak eta gobernadore zibilak hil zituzten. Ondoren herriko jendea hiltzen hasi ziren; eskola
maisuak, langileak, errepublikazaleak, abertzale nazionalistak, etab. Bereziki gogorra eta odoltsua izan zen
errepresioa Badajozen, 4.000 preso inguru hil baitzetuzten han, zibilak gehienak. Errepublikaren aldetik
alderdi politikoek eta sindikatuek eragin zuten zapalkuntza, eta estatua ez zen gai izan hura kontrolatzeko.
Aristokraziak, aginpide ekonomikoa bere esku zuen burgesiak eta Frente Popularreko kide ez ziren militarrek
eta politikoek pairatu zuten, batik bat. Apaizen eta elizaren aurkako zapalkuntza ere izan zen: 283 moja hila
ziren eta 6.549 apaiz.
GERRAREN ONDORIOAK
Gerraren ondorioz 300.000 pertsona inguru hil ziren. Gerra bukatu zenean 270.000 preso zeuden kartzeletan,
kontzentrazio esparruetan gatibu zeudenak kontatu gabe. Horrez gainera, 300.000 pertsona erbesteratu ziren
zapalkuntzari ihesa. Gerra irabazi zuen errejimena frankistak 30.000 pertsona inguru hil zituen 1939 eta 1950.
urteen artean, eta zapalkuntza politiko arrunt gogorra ezarri zuen. Pentsamendua eta ideologia zapaltzeko
Eliza Katolikoaren lagutnza izan zuen.
FRANCISCO FRANCO
-Biografia:
Espainar jenerala eta politikaria (Ferrol, 1892 - Madril, 1975). 1970an Toledoko Infanteriako Akademian
sartu zen. Hiru urte geroago, teniente zela, Marokoko gerrara joan zen. Afrikako gerran (1912) nabarmendu
zen. Abd-El-Krim-ek Marokoko gerra berriro piztu zuenean, Tertzioko Lehen Banderaren buru zela ekintza
nagusietan hartu zuen parte: Xauen hartzea, Melillaren defentsa, Gurugu hartzea eta Dar-Drius berriro
eskuratzea (1921-22), eta talde beraren buru zela Alhuzemasko lehorreratzean eta Afrikako gerraren amaian
(1923-25). Primo de Riverak Zaragozako Akademia zuzendari izendatu zuen (1928-31). Garai hartan jadanik
Europako jenerala gazteena zen. 1931n Errepublika eratu berriak Baleareetako komandantzia militarrera
bidali zuen. Gerrako ministroaren aginduz, 1934eko Asturiasko Iraultza sozialista zapaldu zuen. Hurrengo
urtean Estatu Nagusi Zentraleko buruzagitza hartu zuen eta Gerrako kontseilu Goroneko lehendakaritza bere
esku gelditu zen. Herri Fronteal gaina hartu zuenean (1936ko otsailaren 16a), Kanarietako Lomandantzia
militarrera bidali zuten. Hala ere, harreman oso estuak gorde zituen marxismoaren garapena eragotzi nahi
zuten gainerako buruzagiekin. Afrikako osteak gobernu errepublikarraren kontra altxatu zirenean (1936ko
uztailaren 17a), hegazkinez Marokora heldu eta haiekin batera sartu zen penintsulan. Irailaren 29an
Generalisimo izendatu zuten, eta 1938ko urtarrilaren 30ean estatuburu. Frankistek gerra irabaztean, Espainako
Caudillo izendatu zuten(1939ko ekainaren 5ean). Gerra Zibila bukatu zenean, Bigarren Mundu Gerrak iraun
zuen bitartean eta ondorengo urteetan, Espainiako erregimen berriaren kontrako blokeoa izan zen beste estatu
gehienen aldetik. Erregimen totalitarioen gisara antolatu zuen Espainia. Gorteak eratu zituen, Espainolen
Forua ezarri eta erreferendum legea eman zuen. Era askotako gobernuak antolatu zituen, frankismoaren
oinarrizko joeral aldatu gabe izan arren, une bakoitzeko gorabeheren arabera( militarrenak, teknokratenak,...),
Atzerriko harremanei dagokienez, Espainia beste herrialdeetatik independiente gorde nahi izan zuen
“autarkia”-ren ideiari jarraituz; Hitler-ekin negoziazioetan huts egin ondoren, Bigarren Mundu Gerran ez
3
sartzea erabaki zuen, Errusiara Division Azul delakoa bidali zuen. 1950eko hamarkadan Estatu Batuekin eta
NBErekin negoziazioak hasi zituen, eta poliki-poliki beste herrialde batzuekin era harremanetas sartu zen,
ekonomiak hala eskatzen baitzuen. Baina Espainaren ortodexia bereziaren ideiari eutsi zion betiere. Alderdi
politiko bakarra onartu zuen beti, bera alderdi horren buru zela: Falange Española Tradicionalista y Juntas
de Ofensiva Nacional Sindicalista (Fet y Jons). 1966an Estatuaren Lege Organiko berria eman zuen. Bere
ondorengo izateko Joan Karlos Borbongoa aurkeztu zuen Espainako errege izateko. 1973an gobernuburu
kargua Carrero Blanco almirantearen esku utzi zuen. 1973ean ordea, ETAk Carrero Blanco hil zuen, eta era
horretara Francoren ondorengo erregimenaren jarraipena zalantzan jarri zen. Franco 1975aren azaroan hil zen;
lehenxeago ETAko bi kide eta FRAPeko hiru hiltzera kondenatu eta hilarazi zituen. Franco hil eta berehala
hasi zen erregimen aldaketa, lehenik ere prestatzen hasia baitzegoen.
-Frankoren kolaboradoreak:
Franko hil arte 113 ministro erabili zituen. Ministro guztietatik hogeita sei 8 urte baino gehiago egon zeuden
karguan, beste hogeita hamahiru lau urte baino gehiago egon zeuden eta beste batzuk 12,14,15 urte eta
gehiena Carrero Blanco izan zen, 22 urte egon zen. Hezkuntza Elizari utzi egin zuen.
-Frankoren diktadura:
Francisco Francoren diktadura luzea gerra zibil odoltsu baten emaitzan eta oposizio politiko ezabatzean
oinarritu zen. 1939ko Erantzunkizun Politikoen Legeak legez kanpo utzi zituen oficial ez ziren alderdi eta
sindikatu guztiak, eta zapalkuntza lazgarria eragin zuen: 200.000 lagun erailak edo kartzeletan hilak, beste
hainbeste nola edo hala mendekatuak, milioi erdia ia erbesteratuak. Erregimena saiatu zen diktadorearen
irudiaren inguruan gerran irabazleen aldean parte hartu zuten indar politiko guztiak biltzen. Hasieran,
Falangeak izan zuen eraginik handiena, nahiz eta espainar diktadorearen eredua oso urrun egon bere eredu
aleman nahiz italianotik. Heriaren mobilizazioaren eragile, ideologia edo Falangea baino areago,
diktadorearekiko lotura pertsonala izan zen, eta gerra zibila “Gurutzada” gisa definitu zuen eliza (batez ere
irakaskuntzan eta gizarte ohituretan). Bigarren Mundu gerraren amaierak eta “gerra hotz” delakoaren hasierak
aurreko bakardadetik irtetera bultzatu zuten erregimena: izan zuen horretan zerikusirik Vatikanoarekin eta
Estatu Batuekin akordioak izenpetu izanak, edota bi rute geroago NBEan sartu izanak. Aldaketa horiek
antzeman ziren politikaren esparruan ere. 1957an Falangeak, formalki eta behin betiko “Movimiento” ari egin
zion leku, eta horrek esan nahi zuen “urdinak”, postu nagusietan, teknokratek ordeztuko zituztela eta haiek
gehienak Opus Dei enpresa indartsuekin lotuak zeuden. 1958ko maiatzaren 17an Movimientoaren
Printzipioen Legea aldarrikatu zuen Francok. Urte berekoa da Hitzarmen Kolektiboen legea, eta estatuko
administrazio antolamenduaren berregituratzea, López Rodók egin zuena. Aldaketa horrek bazuen esanahi
ekonomikorik: autarkiatik zabaltze eta garapenezko aldi batera igaro zen ekonomia. Urte horietan hasi zen
sumatzen oposizio taldeen lana ere. 1956ko ikasleen mugimendua, langileen udaberriko grebak, Herri
Askapenerako Frontearen sorrera, PCEk bultzaturiko “nazio adiskidetza”. Errepublikaren garaiko alderdien
eta sindikatuen barneko krisia, Ekinen sorrerak aurrena eta ETArenak gero euskal nazionalismoan eragin
zuten barne haustura.HOAC eta JOAC talde kristauen protagonismoa eta USOren fundazioa ... horiek guztiek
adierazten zuten oposizioaren bizitasuna, nahiz eta oraindik gauza izan ez erregimena benetako arriskuan
jartzeko eta bestetik bazirela funtsezko aldaketak antifrankismoaren baitan.
IRITZI PERTSONALA
Gerra batean barbaridare asko egiten dira. Nire ustez gerra zibil bat herrialde bateri txarrena da, zeren gero
irabazi dutenak eta galdu dutenek oso zaila da denak elkar bizitzea, gero gehienak ez dute astuko beraren
familiari egindakoa. Eta gero zerotik astea oso zaila izango litzateke.
Nik uste dut diktadura bat ez da gaur egungo gobernatzeko era bat, herria parte hartu behar dute beraien
arazoak konpontzeko, ez pertsona batek botere osoa edukitzea eta bera nahi duena egitea.
4
GERRA ZIBILA ETA FRANCO 01/02/01
-8-
5
Descargar