Diagnosia: Emakumeen Genitalen Mutilazioaren egoera Euskadin Munduko Medikuak / Médicos del Mundo País Vasco Bailén, 1. 48003 Bilbao. Bizkaia Tel.: 94 479 03 22 Finantzaketa: Aitortu - EzKomertziala (by-nc): lan eratorriak sortzea da betiere ez komertziala erabiltzeko egina dago. Nor jatorrizko lanaren erabili ahal helburu komertzialik. 1. Sarrera 1.1. TERMINOLOGIA Gaiari buruzko literaturan hainbat modutara deitu izan zaio, baina guk, ikerketa honetan, Emakumeen Genitalen Mutilazioa (EGM) izendatuko dugu: erdainkuntza, ablazioa, mozketa, kirurgia eta abar. Termino horiek erabiltzen ditugu, besteak beste, hori pairatzen duten emakumeekiko errespetua gordetzeko, estigmatizazioari eta kultur aurreiritziei itzuri egiteko eta terminologiaren bidegabeko jabetzea edo mendebaldartzea eragozteko. Izan ere, aurreiritziek eta terminoek arbuioa sor dezakete, hain zuzen, EGM egiten den gizarte eta pertsonengan, eta horrek kalte egin diezaioke praktikaren aurkako borrokari eta praktikaren deuseztapenari. Edonola ere, termino horien erabilerak erronka kontzeptualak jaso ditu. Giza eskubideen mugimenduko kideek kontzeptua aldatu dute, hartara, EGM terminoak ez dezan inongo loturarik izan gizonen erdainkuntzarekin, eta, era berean, kutsu negatiboagoa izan dezan, modu zabalagoan adieraz dezan zer-nolako mehatxua, arriskua, oinazea eta sufrimendua jasanarazten zaien emakume eta neskatoei, eta, azkenik, adierazteko ondorio fisiko eta psikologiko larriak eragiten dizkiela epe labur eta luzera. EGM terminoa 7oeko hamarkadan sortu zen eta 1990etik aurrera hasi zen zabaltzen, Batzorde InterAfrikarrak hartu baitzuen orduan, eta, ondoren, 2005ean, berretsi baitzuen hori zela egokiena. Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) hitz hori erabiltzeko gomendatu zion Nazio Batuen Erakundeari, 1991n. Ondoren, Nazio Batuetako hainbat erakundek termino hori baliatu zuten batera egindako adierazpen batean, 1996an, eta berriro ere erabili zuten 2008ko beste adierazpen batean. Nahiz eta, gaur egun, EGM terminoak adostasun zabala lortu duen nazioartean, zenbait erakundek Emakumeen Genitalen Mutilazioa/Zatiketa 1 erabili behar izaten dute; izan ere, praktika hori aurrera eramaten duten komunitateekin lan egitean, mutilazio hitzaren zama negatiboaz gero eta 1.2. EGMren DEFINIZIOA Osasunaren Mundu Erakundearen (OME) arabera, Emakumeen Genitalen Mutilazioak (EGM) “bere barnean hartzen ditu emakumeen organo genitalak aldatzen edo zauritzen dituzten prozedura guztiak, nahita eta arrazoi ez-medikuen ondorioz eginak”2. 1.3. EGM MOTAK ETA HORIEN ONDORIOAK 1995ean, EGM moten sailkapen bat proposatu zuen OMEk, eta 2007an berrikusi zuen, kontuan hartuta prozedura zabala, konplexua eta desegin daitekeena dela, 1. taulak argi uzten duen moduan. Lehen bi motak ondo zehaztuta daude, baina, III. 1 Osasunaren Mundu Erakundea (OME) (2008): “Eliminating Female Genital Mutilation”. Joint Statement. 2 OMe (2012). Ohar deskriptiboa 241. 4 Diagnosia: Emakumeen Genitalen Mutilazioaren egoera Euskadin MOTAK I IZENA KLIRODEKTOMIA Klitoriaren eta/edo klitoriaren prepuzioaren ezabaketa, erabatekoa edo partezkoa II ZATIKETA Klitoriaren eta ezpain txikien erabateko edo partezko ezabaketa, ezpain handiak zatituta edo zatitu gabe II.a. Soilik ezpain txikia ezabatzea II.b. Klitoriaren eta ezpain txikien erabateko edo partezko ezabaketa II.c. Klitoriaren, ezpain txikien eta ezpain handien erabateko edo partezko ezabaketa III INFIBULAZIOA Baginako zuloa estutzea ezpain txikiak edo handiak moztuz eta batuz, klitoria zatituta edo zatitu gabe III.a. Ezpain haniak kentzea eta batzea III.b. Ezpain txikiak kentzea eta batzea IV Genitalei egindako prozedura kaltegarri guztiak biltzen ditu, aurreko taldeetan sailkatu gabeak 1.Taula Motaren barruan, “defibulazioa” eta “berfibulazioa” agertzen dira, alegia, jositakoa askatzea eta berriz jostea. IV. atala ez da hain zehatza. Hala ere, mota horren barruan topa ditzakegu zulaketa, arraspatzea, ebakiak edo kauterizazioak, eta baita “introzisio” delakoa ere, alegia, baginako zuloa handitzea ebakidura edo urraduren bitartez. EGM mota horiek sailkatuta daude, nagusiki, praktika egiteko erabilitako tekniken arabera; teknika horiek ezagutzea lagungarri suertatzen da sakonago ulertzeko zer-nolako prozedurak erabiltzen diren EGM egiteko. Hauek dira azpimarragarrienak3: •Mozketa: mutilazioarekin lotutako teknika da. Klitoria, ezpain handiak eta ezpain txikiak 3 Sequi, A.; Touray, I.; Piniella, Z. “La erradicación de la mutilación genital femenina. Enfoque y perspectivas desde la cooperación internacional para el desarrollo”. O´DAM ONG. Asturias. ezabatzeko, guztiz kentzeko edo partez kentzeko funtzioa du. •Arraspatzea/orbaintzea: aho moztailea duen erreminta bat erabilita, azala kentzen da zauri bat sortu arte. Arraspatzeak egiten direnean, horren ondoriozko zauriak bat eginda eusten dira, batera orbaindu daitezen. Horregatik, neska askori hankak lotzen dizkiete astebetez, 10 egunez edo baita 40 egunez ere 4. •Josketa: bi zatiren batzea da, gehienetan kanpoko ezpainak edo bulba, zuntzarekin edo hariekin. Hala orbaintze bidezko zigilatzeak nola josketak helburu berbera dute: sarketa eragoztea. 2. taulan5 ikus daiteke zer ondorio dituen EGMk neska eta emakumeen osasunean. Ondorioak ezberdinak dira mutilazioaren, adinaren eta praktika egiten den tokiko higiene-baldintzen arabera. Orokorrean, baldintza nahiko ez-osasungarrietan egiten dira, erreminta prekarioekin (labanak, ileak mozteko aiztoak, beira-zatiak), eta gisa horretako ebakuntzak egiteko medikuntza eta osasungintza arloko ezagutza oso urriekin. Bestalde, adinak eta mutilazio-motak ezberdinak dira jatorri-herrialdearen arabera, kide diren etniaren/ taldearen arabera, hirian edo landa-guneetan bizi diren arabera, eta nesken estatus sozioekonomikoaren arabera. EGM praktikek zailtasun larriak eta bizitzarako arriskuak eragiten dituzte nesken eta emakumeen osasunean. Anestesia ezak oinaze bizia sortzen du, eta horrek hainbat ondorio ekar ditzake: kordea galtzea, odoljario handiak eta infekzioak; septizemia, sepsia, tetanosa eta baita grangrena ere, kauterizatu gabeko materialak erabiltzeagatik eta txertorik eta tratamendu antiseptiko edo desinfektatzailerik ez erabiltzegatik. Halaber, erabilitako erremintek gaixotasunak kutsa ditzakete, hala nola, A eta B hepatitisak, eta baita HIESa ere. Epe luzerako zailtasunen harira, 4 Ibid. 5 Kaplan, A. (2006): ”Las mutilaciones genitales femeninas: reflexiones para una intervención desde la atención primaria”. Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa. 125. orrialdea. 1. Sarrera 5 CEMAKUMEEN GENITALEN MUTILAZIOARI LOTUTAKO ZAILTASUNAK Zailtasun larriak (bizia arriskuan) antzutasunaz eta bestelako zailtasunez gain, berriki egindako ikerketek erakutsi dute umeen hilkortasuna, erditzean, handiagoa dela emakumeek EGM 6 jasan duten kasuetan. Odoljarioa Oinaze bizia 1.4. GEOGRAFIAREN ARABERAKO BANAKETA Zauriaren infekzioa Sepsia, gangrena Xoka Gernu-erretentzioa Tetanosa Trauma-estresa Bigarren mailako zailtasun larriak A eta B hepatitisak kutsatzea HIESa kutsatzea Gernu-infekzio errepikakorra Hazkuntzaren atzerapena, elikadura-defizita duten neskengan Abzesuak, ultzerak eta eskarifikazioak Orbaintzea atzeratzea Beldurra, ezinegona, estresa Epe luzerako zailtasunak Genitaletakoal eta gernuarenak: giltzurruneko gutxiegitasuna, gernu-ihesa, dismenorrea, hematokolposa, salpingitisa eta pelbisaren hantura Sexualak: baginako estenoisis introitoa, dispareunia, sexugrinaren gutxitzea, anorgasmia, sentikortasun sexuala aldatzea, sexualitatearen ezohiko bizipenak. Erreprodukzioarenak: antzutasuna Obstetrikoak: erditzeko zailtasunak, urradurak, fistulak, fetuaren oinazea Buru-osasuna: umiliazio-sentipenak, lotsa, gaueko izua, antsietate-eta depresio-gaitzak Ezohiko orbaintzea: keloideak, kisteak, dermoideak, neuromak 2.Taula Estimazioen arabera, 130 milioi emakumek jasan dute EGM motaren bat, eta, gutxi gorabehera, 2 milioi neska daude, urtero, praktika jasateko arriskupean, alegia, 5.500 neska egunean7. EGM 40 herrialdetan egiten da; gehien-gehienak Saharaz hegoaldeko Afrikan daude, bertako 28 herrialdetan egiten baita, prebalentzia eta mota ezberdinekin herrialde bakoitzean, 1. grafikoak erakusten duen moduan 8. EGMren prebalentzia oso ezberdina da herrialdeetan. %90 baino prebalentzia handiagoa dute Somaliak, Sudanek, Egiptok, Sierra Leonak, Gineak, Malik eta Djibutik, eta herrialde horiek osatzen dute EGM praktikatzen duten herrialde guztien %25. Bestetik, %60 eta %90 arteko prebalentzia dute bost herrialdek, alegia, herrialde guztien %17,8k. Beste bost herrialdek %30 eta %60 arteko prebalentzia dute, eta azken hamaika herrialdeek, alegia, herrialde guztien %39,2 osatzen dutenek, %30 baino prebalentzia baxuagoa dute. Prebalentzia txikiena herrialde hauena da: Togo (%6), Ghana (%4), Niger (%2) eta Kamerun (%1). Nahiz eta egon badauden EGM kasu erregistratuak Omanen, Arabiar Emirerri Batuetan, Sri Lankan, Indian, Indonesian, Malasian eta Latinoamerikako zenbait herri indigenatan9, lurralde horietan oraindik ez dira egin nahikoa ikerketa sakon eta egiaztagarri, 6 OME (2006). Prentsa oharra hemen: http://www.who.int/ mediacentre/news/releases/2006/pr30/es/index.html 7 Kaplan A. Op. Cit. 122. orrialdea. 8 Kaplan, A (2009): “Mapa de la mutilación genital femenina en España”. (10. orrialdea) Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa. 9 Agirregomezkorta, R.B.; Fuertes, I. “La Ablación o Mutilación Genital Femenina”, (19. orrialdea). Bakea eta Garapena. 6 Diagnosia: Emakumeen Genitalen Mutilazioaren egoera Euskadin Eritrea %89 Egipto %95 Senegal %28 Mauritania %71 Malí %92 Gambial %78 Niger %2 Ginea-Bissau %44 Txad %45 Omán Nigeria %19 Ginea %96 Sierra Leona %94 Boli Kosta %42 Burkina Faso %72 Etiopia %74 Kamerun %1 Liberia %45 Kenia %32 Togo %6 Gana %4 Yemen %22 Djibuti %93 Sudan %90 Benin %17 Somalia %98 Tanzania %15 Afrika Erdiko Errepublika %26 EGM motak I eta II EGM mota III MGFaren Motak I: Klitori-prepuzioaren ezabaketa II: Klitoriaren erabateko edo partezko mozketa, batzuetan ezpain txikiak ere moztuz III: Klitoriaren, ezpain txikien eta ezpain handien ablazioa, bulbaren aldeak josiz 1.Grafikoa: Prebalentzia ezberdinak eta mutilazio motak Saharaz hegoaldeko Afrikako estatuetan. ez behintzat datu orokorrak eta fidagarriak emateko adina. Bestalde, emigrazio-korronteak handitu diren heinean, gero eta EGM kasu gehiago daude Europan, AEBetan eta Kanadan; ezkutuan egiten dituzte, edo jatorri-herrialdeetara joaten dira. Gainera, immigrazioak pertsonen jario nazioz gaindikoa ekartzeaz gain, ideiak ere badakartza; ondorioz, emakumeen genitalen mutilazioa bezalako forma eta joera kulturalak lurraldez aldatzen dira10. Estimazioen arabera, emigratu duten 180.000 emakume edo neska inguru EGM11 jasateko arriskuan daude. Datu horiek esti10 Cucó Ginger Josepa, Antropología Urbana. Bartzelona, Ariel, 2004. 11 Ibid. Pag.20 1. Sarrera mazioak diren arren, ikerketa gehiago egin artean baliatzekoak, esan daiteke gero eta globalagoa den fenomenoa dugula hau. 1.5. EGM EGITEKO ARRAZOI KULTURALAK EGM praktikari eusteko arrazoiak ez dira homogeneoak, aldatu egiten dira pertsonaren hainbat ezaugarriren arabera: gizartea, talde etnikoa, hirian edo landagunean bizi den, familia eta estatusa. Komunitate berberaren barruan ere, arrazoi ezberdinak egon daitezke. Adibidez, amentzat lehentasunezkoagoa da alabak ezkontzea, eta erlijio buruarentzat, aldiz, erlijioaren aginduak du pisu handiagoa. Orokorrean, EGMren oinarrian arrazoi kulturalak daude, non hainbat motatako alderdiak elkartzen diren: higienea, estetika, sexua/erreprodukzioa, erlijioa eta gizartea. Higienearen ikuspuntutik, praktika jasaten ez duten pertsonak lohitzat jotzen dira, eta ez dute baimenik elikagaiak eta edariak maneiatzeko12. Ikuspuntu estetikotik, emakumeen genitalak itsusitzat hartzen dituzte, edertasunik gabekotzat. Horren atzean badago sinesmen bat, alegia, klitoria gehiegi hazten dela eta gizonen genitalen tamaina hartzen duela. Sexuaren ikuspuntutik, EGM praktika familiaren ohorearekin dago lotuta, emakumearen fideltasunean eta birjintasunean baitatza. Halaber, bada beste sinesmen bat, mutilatutako emakumeek askoz sexu-plazer handiagoa ematen dietela gizonei. Argudio horietatik ondoriozta daiteke emakumeen sexualitatearen gaineko kontrola ziurtatu nahi dutela. Bestalde, erreprodukzioaren osasunari dagokionean, uste izan da emakume mutilatuen kasuan erditzea errazagoa izaten dela eta ugalkortasuna handitzen dela. Horrek kontraesana sortzen du; izan ere, egindako ikerketa sakonek erakusten dute justu alderantziz gertatzen dela. 12 Agirregomezkorta, R.B.; Fuertes, I. “La Ablación o Mutilación Genital Femenina”, (11. orrialdea). Bakea eta Garapena. 7 Gizartearen ikuspegitik, zenbait kasutan EGM ulertzen da heldutasunera iristeko igarotzeerritualetako bat bezala, komunitatearen barruan; horren bitartez beste garai bati ekiten zaio, komunitatearekiko eskubide, egiteko eta betebehar berriekin. Erritual horien bitartez, komunitateak zilegitasuna ematen dio pertsona horri, taldeko parte izatearen sentipena ematen du, identitatea garatzen laguntzen du, eta baita kohesio soziala zimendatzen ere. Neskatoei mutilazio praktika egiten dieten emakumeek prestigio soziala dute komunitatearen barruan eta, era berean, soldata bat jasotzen dute. Horrek ere badu zerikusirik praktikaren jarraipenarekin eta praktika suntsitzeko erresistentziarekin. Gizartearen barruan, EGMren prebalentziak zerikusia du, baita ere, komunitatearen hainbat indartze-mekanismorekin, horiek mehatxua erabiltzen baitute, modu sotilago edo agerikoagoan, emakumeei ahoa ixteko eta ez dezaten praktika zalantzan jarri. (Komunitatearen barruan ere hausnartzen da kulturaren eta praktiken inguruan. Antropologian, gizarteak eta ohiturak ez dira gauza estatikotzat hartzen). Komunitate barruko abestiak dira indartzemekanismo horien13 adibide garbi bat. Mekanismo horien ondorio dira hainbat argudio, besteak beste, 3. taulan14 bildu ditugunak. Erlijioaren alorrean, EGM erlijioaren agindu gisa azaltzen da, espirituaren araztasunerako ezinbestekoa. Esate baterako, Maliko banbarek uste dute klitorian iratxo gaizto bat15 bizi dela. Beste hainbat kasutan, praktika onartzen ez duten emakumeei ez diete uzten komunitateko erlijio-jardueretan parte hartzen16. Bestalde, badago sinesmen oker bat, alegia, EGMk kutsu erlijiosoa duela, bereziki Islamarekin lotua. Estimazioen arabera, EGM duela 4.000 urte sortu zen, Egipton, erlijio monoteistak jaio baino askoz 13 Sequi, A.; Touray, I.; Piniella, Z., Op. cit., 28. orrialdea. 14 Ibid. (27. orrialdea). 15 Lucas, B. (200): “Aproximación antropológica a la práctica de la ablación y mutilación genital femenina”, (7. orrialdea). 16 Ibid. (7. orrialdea). 8 Diagnosia: Emakumeen Genitalen Mutilazioaren egoera Euskadin EGM JUSTIFIKATZEKO ARGUDIO BATZUK Klitoria mozten ez bada, zakila baino gehiago haziko da, eta, zutitu egiten denez, gizonen autoritateari erronka egingo dio Amaren esnea kutsatzen da Prepuzioa da gizonaren parte femeninoa, eta klitoria, aldiz, emakumearen parte maskulinoa; hortaz, ezabatu egin behar dira, orekari eusteko Prepuzioan eta klitorian "wanzo" a bizi da, ugalkortasuna eragozten duen espiritua Klitoria organo gaiztoa da, umeari kalte egin diezaioke erditzean, hainbat modutan (gorreria, buru-ezintasuna, eta abar…) Klitoriak gizonaren zakila pozoitu dezake Haurdunaldia eta erditzea errazten ditu Emakumea erotzea eragozten du Emakume heldua ninfomanoa bilakatu dadin eragozten du Mutilatu gabeko emakumeak umeak hezteko bulkada eta gaitasuna galtzen ditu Senarraren plazera areagotzen du Erlijioaren agindu bat da Beti izan da horrela, tradizio garrantzitsua da Emakumearen eta familiaren ohorea babesten du HIESa eragozten du Klitoria kontrolik gabe haz dadin eragotzen du Ezkongai dagoen gaztearen indarra eta egoera ona erakusten ditu Emakumeak diziplinapean kartzen ditu eta eragozten du kontrola gal dezaten, erremintak hauts ditzaten, alferrak izan daitezen Gizonei zirkuntzisioa egiten bazaie, emakumeei ere bai 3.Taula lehenago, eta hortik abiatuta hedatu zen Afrikako tribu-gizarteetara17. Gainera, elkarren artean zerikusi handirik ez duten herrialde islamiko askotan ez da egiten, hala nola Saudi Arabian, Iraken, Iranen, Marokon eta Aljerian. EGM ez da ez baldintza bat, ez betebehar bat, ezta sunna bat ere. Hortaz, lege islamikoak ez du zilegitzen18. 1.6. EGMren ZUZENBIDE MARKOA EGMren ondorio hain larri eta negatiboek erreakzio-kate zabala eragin dute, hainbat nazioarteko arau eta hitzarmenetan mamitu dena, praktika hau erabat ezabatzeko asmoz. 1948ko Giza Eskubideen Adierazpenak ezartzen duenez, gizaki guztiak aske eta berdintasunean jaiotzen dira, duintasun eta eskubideei dagokienez. Ezin da inor modu gizagabean tratatua izan, ezta modu krudelean edo apalgarrian. Emakumeen duintasunaren, askatasunaren eta osotasunaren kontrako praktika bat da EGM, eta, hortaz, Giza Eskubideen aurkako irain bat. NBEk bultzatuta, 1949an batzorde bat sortu zen, Emakumeen Egoera Juridiko eta Sozialaren Batzordea, zeinak, asko saiatu eta lan asko egin ondoren, Emakumeen Kontrako Bazterketa Mota Ororen Aurkako Hitzarmena sinatzea lortu baitzuen; 1981ean sartu zen hitzarmen hori indarrean. 5. artikuluan eskatzen duenez, estatu guztiek konpromisoa hartu behar dute ohiturazko aurreiritzi eta praktika baztertzaile guztiak deuseztatzeko. Hitzarmen horren harira sortu zen, era berean, Emakumeen Aurkako Bazterketa Deuseztatzeko Batzordea (CEDAW), herrialdeek aurkeztutako txostenak aztertzeko eta gomendioak egiteko. 1990ean, gomendio horietako batean aipatzen da EGM praktikak indarrean 17 Muñoz, M.D.(2003): “La mutilación genital femenina y sus posibles soluciones desde la perspectiva del derecho internacional privado”. Kordobako Unibertsitatearen Argitalpen-Zerbitzua. Kordoba. 18 Muhammad Lufti al-Sabbagh (1996):”Islamic ruling over male and female circumcision”. OME. Egipto. 1. Sarrera jarraitzen duela, eta estatuei gomendatzen zaie neurriak hartzea, praktika hori deuseztatzeko. Horrela, Emakumeen Aurkako Bortizkeria Deuseztatzeari buruzko Adierazpenak, 1993koak, 2. artikuluan adierazten du EGM emakumeen kontrako bortizkeriaren marko kontzeptualean sartu behar dela, eta baita Adierazpenean ere. Halaber, Pekingo Ekintzaren Plataformak, Emakumeen Laugarren Biltzarraren barruan, argi eta garbi gaitzesten du EGM. Giza Eskubideen Batzordeak, NBEkoak, ekintzaplan bat argitaratu zuen 2004an, emakumeen eta umeen osasunarentzat kaltegarriak diren tradiziozko praktikak deuseztatzeko. Afrikako eskualdeetan, bertan gertatzen baitira EGM kasu gehienak, azpimarratzekoak dira Maputoko Protokoloa eta Giza Eskubideen eta Herrien Eskubideen Gutun Afrikarra, Afrikako Emakumeen Eskubideei Dagokioena, 2003koa, eta horiek estatuei eskatzen diete “EGM mota guztiak debekatzeko, lege-ekintzak baliatuta, eta horiek isunekin lagunduz”, biktimei laguntza emateko eta arriskupean dauden emakumeak babesteko. Horrela, ahalegin horien guztien ondorioz, lege-neurri zehatzak txertatu dira Afrikako hainbat herrialdetan, zeintzuen bitartez EGM praktika gaitzesten baita, 4. taulak19 erakusten duen moduan. Europara etorrita, Europar Batasuneko Oinarrizko Eskubideen Gutuneko 3. artikuluan adierazten da pertsona orok duela osotasun fisikoa eta psikikoa gordetzeko eskubidea. 2001ean, Europako Kontseiluko Parlamentu Biltzarrak txosten bat onartu zuen, EGM debekatzeko eskatuz, eta 1241/2001 Ebazpena ere onartu zuen, estatu kideei eskatuz susta zitzatela EGM praktika debekatzeko legeak. Europako Ganbera EGMren aurka agertu zen, berriro ere, 2008an, 2007/2093 Ebazpenarekin, eta 2009an, 2008/2071 Ebazpenarekin; horietan estatu kideei eskatu zien EGM oro delitutzat jotzeko, badagoen legeria moldatuz edo lege berezi berriak ezarriz. 19 Innocetti Digest-etik (2005): “Cambiar una convención social perjudicial: la ablación o mutilación genital femenina” (41. orrialdea) UNICEF. 9 EGM DEBEKATZEKO LEGERIA DUTEN HERRIALDEAK KERRIALDEAK URTEA Benin 2003 Burkina Faso 1996 Afrika Erdiko Errepublika 1966 Boli Kosta 1998 Djibuti 1995 Egipto 1996 Ghana 1994 Ginea 1965 eta 2002 Kenia 2001 Niger 2003 Senegal 1999 Tanzania 1998 Togo 1998 Etiopia 1994 4.Taula Lege espainiarrak bere egin zituen Europar Batasunaren gomendioak 11/2003 Lege Organikoa moldatuz eta 2. paragrafoan EGM esplizituki aipatuz, jakinarazten baitu praktika hori 6 eta 12 urte arteko kartzelaldiarekin zigortuko dela. Era berean, 2005ean 3/2005 Lege Organikoa ere aldatu zen, eta horren bitartez baimena ematen da lurraldetik kanpo ere EGM praktikak jazartzeko, alegia, atzerrian egiten denean; modu horretan, legalki estal daitezke praktikak jatorrizko herrialdeetan egiten direneko kasuak ere, oporrak edo egonaldiak aprobetxatuta. 2. Metodologia-Markoa 2.1 HELBURUAK Ikerketa bi zati nagusitan banatuta dago, elkar osatzen duten bi zatitan, eta biak uztartuta ikuspegi sakon eta globala eskaintzen dute, ikusteko zein den EGMren egoera Euskadin. Alde batetik, ikerketa demografiko xehe bati esker, honako helburu hauek lortzen dira: 1. Geografikoki kokatzea Euskadin bizi diren pertsona horiek, EGM egiten den herrialdeetatik datozenak. 2. Pertsona horien banaketa geografikoa egitea, probintzia eta udalerrietan, sexu-, adin- eta jatorriirizpideen arabera. 3. EGM pairatzeko arriskuan dauden pertsonakopuruaren estimazioa egitea. 4. Geografikoki identifikatzea esku hartzeko lehentasunezko eremuak. Ikerketaren bigarren zatiak gizarte eta osasungintza arloa du ardatz, eta honako helburu hauek ditu: 1. Osasun-arloko eta arlo sozialeko langileek EGMri buruz duten jakintza modu sakon eta xehean ezagutzea. 2. Hobeto ezagutzea zer-nolako jarrerak dituzten osasun-arloko eta arlo sozialeko langileek, beraien lan-eremuan, EGMri buruz. 3. Hobeto ezagutzea zer-nolako ikuspuntua duten EGMri buruz aurrez identifikatutako lehentasunezko esku-hartze eremu horietan. 4. EGMri buruzko beharrak identifikatzea, osasunarloan eta arlo sozialean. 2.2 BIZTANLERIA ETA LAGINA Ikerketak helburu duen biztanleria-segmentua hau da: Euskadin bizi eta EGM egiten den herrialdeetatik20 datozen pertsonak, osasun-arloko langileak eta eragile sozialak. Osasun-arloko espezialitateen artean, ikerketa honek kontuan hartu ditu, soilik, EGM kasuekin harreman zuzena izan dezaketenak, hala nola, pediatrak, familia-medikuak, ginekologoak, obstetriziakoak, erizainak eta emaginak. Arlo sozialean, azpimarratzekoak dira gizarte langileak, identifikatutako lehentasunezko esku-hartze eremuetan lan egiten dutelako, eta baita elkarteak eta GKEak ere, horietan biltzen baitira EGM egiten den lurraldeetatik datozen biztanle asko. 20 Hauek dira herrialdeak: Burkina Faso, Benin, Kamerun, Boli Kosta, Egipto, Etiopia, Gambia, Ghana, Ginea, Ginea-Bissau, Kenia, Liberia, Mali, Mauritania, Niger, Nigeria, Afrika Erdiko Errepublika, Senegal, Sierra Leona, Somalia, Sudan, Tanzania, Txad, Togo, Eritrea eta Yemen. 12 Diagnosia: Emakumeen Genitalen Mutilazioaren egoera Euskadin 2.3 DATUAK ETA ALDAGAIAK BILTZEKO TEKNIKAK ETA METODOAK Ikerketa demografikorako datuak biltzeko iturri nagusi bat baliatu da, alegia, Leioako UPV/ EHUn kokatutako Immigrazioaren Euskal Behatokiak (Ikuspegi) 2011ko erroldari buruz egindako estatistikak. Metodo analitikoaren bitartez, informazioa sailkatzen da hainbat aldagai demografikoren arabera, hala nola, kopurua, adina, sexua, jatorria eta banaketa geografikoa, probintzia eta udalerriaren arabera. Ikerketaren hasieran, Euskadiko analisi orokor bat egin da; ondoren, modu xeheagoan aztertu dira hiru euskal probintziak, banan-banan. EGM pairatzeko arriskupean dagoen pertsona-kopuruaren estimazioa egiteko, irizpide gisa zera kalkulatu da, ea zenbat neskato eta emakume dauden, 0-15 urte bitartekoak, praktika hori egiten den herrialdeetatik datozenak. Arriskuan dagoen biztanleria-segmentu zehatz horren datuak udalerrika sailkatuta, identifikatu daiteke ea zer eremu geografikotan dagoen esku hartzeko lehentasuna. Lortutako datuak kopuruaren araberakoak dira, eta zenbaki bitartez adierazten dira taula eta grafikoetan, egoera demografikoa hobeto ulertzeko. Ikerketaren bigarrean zatian, datuak biltzeko metodo gisa galdetegi bat diseinatu da, oinarrizko 10 galdera biltzen dituena, eta baita aurrez aurreko elkarrizketak ere, galdera itxiak eta irekiak tartekatuz. Lagin zabala eta esanguratsua lortzeko asmoz, osasunarloko erakundeen bitartez 21 banatu da galdetegia. Maiatzaren 22an bidali zen, eta epea uztailaren 31n itxi, bitarte horretan 816 erantzun jaso ziren. Aurrez aurreko elkarrizketak osasun-arloko eta arlo sozialeko langileei egin zaizkie, hain zuzen ere, analisi demografikoan identifikatutako ekintza-eremu lehentasunezkoetan ari direnei. Azkenik, aurrez aurreko elkarrizketak egin zaizkie 43 pediatra, emagin, ginekologia-langile eta gizarte langileri, hiru probintzietan kokatutako erreferentziazko erietxe eta lehen mailako arretako osasun-zentroetako langileak denak. 21 Entitateak hauek dira: Familia eta Komunitateko Medikuntzaren Euskal Elkartea (Osatzen), Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko Erizainen Elkargoak, 3 probintzietako Medikuen Elkargoak, Euskal Herriko Lehen Mailako Pediatria Elkartea, Euskadiko Emaginen Elkartea, eta Ginekologia eta Obstretiziako Euskal Elkartea. 3. Ikerketa Demografikoa 3.1 EUSKADI 2011n 145.265 pertsona immigrante bizi ziren Euskadin; horietatik, 32.360 (%22,27) dira afrikar jatorrikoak. EGM egiten den herrialdeetatik datozen pertsonak 9.157 dira, alegia, atzerriko pertsonen %6,3. Atzerriko pertsonen %28,3 dira afrikar jatorrikoak. 2. grafikoari erreparatuz gero, herrialdeka banatuta baitago, azpimarratzekoak dira Senegaldik datozen 2.967 pertsonak, osoaren %32,4 osatzen dutenak. Horien ondoren datoz Nigeria (%19,4), Mauritania (%9) eta Kamerun (%8,36) eta Ghana (%7,58). 5 herrialde horiek osatzen dute osoaren %76,74, eta gainerako 21 herrialdeek, berriz, %23,26. 3. grafikoan ikus daiteke biztanleria osoa, adinaren arabera sailkatuta, Euskadin. 31-40 urte arteko zerrenda da ugariena, osoaren %36,7 osatzen baitu; bigarrena, ordea, 21-30 artekoa da, eta osoaren %27,95 osatzen du. Azpimarragarria da biztanle bereziki gazteak direlako, 30 urtera arteko zerrendak osatzen baitu biztanle guztien %48. 3200 2967 2800 2400 2000 1766 1600 1200 800 174 825 614 719 70 40 136 418 345 46 22 13 7 30 1 11 4 3 16 7 4 Bu r ki na Fa so Be KCa nin Co me Bsot ruú ali n MK oasr fi Eg tal ip EtiA to op Ga iía m b Gh ia an GGu G a in Guin ea e --­‐B a iss au Ke n Lib ia er ia M M au al rit i an ia ARfe N rpik. iíg aCe N er Enrt ig drio er kaof ia rEic rra Se enpa. Si n er eg ra al Le o So na m al i Su a Ta dáan nz an ia CTh xaad d To go Er itr e Ye a m en 400 104 49 0 766 2. Grafikoa. Euskadiko biztanleak, jatorri-herrialdearen arabera. 14 Diagnosia: Emakumeen Genitalen Mutilazioaren egoera Euskadin 1393 818 232 181 605 0-­‐5 6-­‐10 11-­‐15 16-­‐20 3368 2560 21-­‐30 31-­‐40 40tik mas 4gora 0 mas gora 40 40tik 31-­‐40 21-­‐30 16-­‐20 11-­‐15 % % MEmakumeak UJERES % % HGizonak OMBRES 6-­‐10 0-­‐5 -­‐30 -­‐25 -­‐20 -­‐15 -­‐10 -­‐05 00 05 10 15 3. Grafikoa: Euskadiko biztanleak, adinaren arabera. 4. Grafikoa: Biztanleria-piramidea 2011. Halaber, datuek erakusten dute sexuaren araberako bereizketa garbia dagoela. 6.680 dira gizonak, alegia, osoaren %72,95. Maskulinizazio hori nagusi da herrialde guztietan, Kenian izan ezik, herrialde horren kasuan emakume-kopurua gizonena halako bi baita (32/14). Senegalen kasuan da ezberdintasuna nabarmenen, gizonak %86,11 baitira; ondoren datoz Ginea (%83,97), Mali (%83,06), Ghana (%79), Kamerun (%62,92) eta Mauritania (%61,09). Nigeriarrak dira kopuru orekatua duten bakarrak: 1.766 biztanle izanda, %47 dira emakumeak. Gainerako herrialdeek ere alde nabarmenak dituzte baina oso biztanle gutxi dira, ia-ia hondarrak baino ez, osoarekin konparatuta. Adibidez, Sierra Leonako biztanleen %86,66 dira gizonak, baina, osoa kontua hartuta, %0,33 baino ez dira herrialde horretako biztanleak Euskadin. Biztanleria adinaren arabera zatitzen badugu, emakume/gizon harremanak bestelako irudia dakar. 4. grafikoak biztanleria-piramide bat erakusten du, non emakumeen eta gizonen arteko orekari eusten zaion 15 urtera arte; ondoren, gainerako adinetan, gizonen aldeko ezberdintasuna nabarmen handitzen da Azpimarratzekoa da, EGMren praktikaren harira garrantzitsua baita, 0-15 urte arteko biztanleriasegmentuak 1.231 pertsonek osatzen dutela (%13,45). 5. grafikoak biztanleria-segmentu hori sailkatzen du, jatorri-herrialdea eta sexua kontuan hartuta. Euskadin, guztira, 602 neskato eta emakume daude izena emanda, 0-15 urte artean dituztenak; 19 herrialdetatik datoz eta osoaren %6,5 osatzen dute. Euskadin EGM pairatzeko arriskuan dauden emakume-kopuruaren estimazioa egiteko, jatorrizko herrialdeetan praktikaren prebalentzia zenbatekoa den (ehunekotan) ikustera jo dugu. Gaur egun, 187 neska eta emakume daude arriskupean Euskadin; hain zuzen ere, nabarmen­ tzekoak dira 53 mauritaniar, 31 senegaldar, 29 maliar, 22 nigeriar eta 14 ginear; horiek osatzen baitute osoaren %81,4. Hurrengo ataletan, probintzia eta udalerrika egingo dira sailkapenak. 3.2 BIZKAIA Jatorri afrikarra duten 17.428 pertsona bizi dira Bizkaian, eta, horietatik, 5.580 (%32) datoz EGM egiten den herrialdeetatik. Datu horiek ikusita, ondorioztatzen dugu Bizkaian bizi direla Euskadi osoan bizi diren afrikarren %53,58, eta EGM egiten den herrialdeetatik datozen biztanleen %60,93. 5.580 pertsona horiek jatorri-herrialdearen arabera sailkatuta, ikus dezakegu, hurrengo orrialdeko 7. grafikoan, senegaldarrak direla nagusi; izan ere, 2.082 dira herrialde horretakoak, eta biztanle 3. Ikerketa Demografikoa 15 2 Togo 1 Sierra Leona 112 Senegal 191 Nigeria 3 Niger Niger 75 Mauritania 32 Mali 1 Liberia 2 Kenia Ginea-Bissau Guinea-­‐ Bissau 16 14 Ginea Guinea 43 Ghana 3 Gambia EAopía Etiopia 6 Egipto 6 13 Boli M Kosta Costa arfil 67 Camerún Kamerun 3 Benin 12 Burkina Faso 0 20 40 60 80 100 120 140 160 180 5. Grafikoa: 0-15 urte bitarteko emakume biztanleak, jatorri-herrialdeen arabera. 60 53 50 40 31 29 30 22 20 13 9 10 5 6 7 4 2 1 1 1 1 1 1 Si er a SSu da n ra Le on ga l ne ia ia 6. Grafikoa: EGM arriskupean dauden 0-15 urte bitarteko emakumeak. Se ge r Ni i rit an al M au M ia ia er Lib Ke n EEti@ op iía Ga m bi a Gh an a GGu in Gu ea Giin neea a--­‐B Biiss ssa auu Bu r ki na Fa so KCaa mm er uún Co Bsot ali M Ko asr tfial Eg ip to 0 200 16 Diagnosia: Emakumeen Genitalen Mutilazioaren egoera Euskadin 2400 2082 2100 1800 1500 1200 1036 900 600 473 441 230 300 6 18 75 28 24 86 345 339 310 12 11 10 4 16 11 4 1 10 5 3 ia NNi íge r ARf e rikp. Ni aCe Ernt geri a diro koaf Errica ren pa Se . ne Si ga er l ra Le on a SSuu ddaá Ta n nz an ia TCxh aadd To go Er itr ea Ye m en i al rit an M au M Bu r ki na Fa so Be ni KCaa n mm Co eerruú Bsota nn li M Koar stfil a Eg ip to EEti@ oopp íiaa Ga m bi a Gh an a GGu GGu ii inine nneeaa eaa --­‐BBi iss auu Ke ni a Lib er ia 0 7. Grafikoa: Bizkaiko biztanleak, jatorri-herrialdeen arabera. afrikarren %32,31 osatzen dute. Horien ostean, nigeriarrak dira gehien, 1.082 (%19,35); eta, ondoren, 6 herrialdeko talde bat: Kamerun, Ghana, GineaBissau, Mali eta Mauritania. Herrialde horietako biztanleak 2.138 dira eta osoaren %38,31 osatzen dute. Gainerako herrialdeei begiratuta, batek ere ez dauka 100 biztanletik gora. Aipatu ditugun 25 herrialdeetatik, izenez aipatu ditugun 8ek osatzen dute osoaren %89,97. Biztanleria adinaren arabera sailkatuz gero, 8. grafikoak erakusten du Bizkaian, oro har, biztanleak gazteak direla, joera nagusiari eutsiz, eta biztanleen %47k 20 urte edo gutxiago dituztela. 40 urtetik beherakoak gehitzen bazaizkio, ehunekoa nabarmen handitzen da, osoaren %84,22ra iristen baita kopurua. Pertsona gehien biltzen dituen adin-segmentua 31-40 urte artekoa da, adin-tarte horretako 2.076 pertsona baitaude (%37,20); horien atzetik datoz 21-30 urte bitartekoak (%30,05). 0-15 urte arteko biztanleak 654 dira, osoaren %11,7. Biztanleak sexu eta adinaren arabera sailkatuta, ikus dezakegu errepresentazioa maskulinoa dela, modu nabarmenean. Gizonek osatzen dute %74,07, alegia, gizon eta emakumeen arteko erlazioa 3/1 da. Proportzioa aldatu egiten da adinaren arabera. Hurrengo orrialdeko 9. grafikoan ikus daitekeen moduan, sexuen arteko banaketa orekatua da 0-15 urte bitartean, aldiz, adin horretatik aurrera aldea gero eta nabarmenagoa bilakatzen da, eta gailurra jotzen du 31-40 urte bitarteko zerrendan, %21,83ko aldearekin (1.647 gizon/429 emakume). Joera bera ikus daiteke lagineko jatorri-herrialde guztietan, neurri apalago edo nabarmenagoan. Biztanle gehien dituztenen artean azpimarratzekoa da Senegalen kasua, hauxe baitu proportzio erreala: 1.829 gizon, 253 emakumeko (7/1); ondoren, Malik, 288 gizon, 57 emakumeko (5/1); gero, Gineak, 189 gizon, 40 emakumeko (4,7/1); eta, azkenik, Ghanak, 351 gizon, 90 emakumeko (4/1). Nigeriak, biztanle gehien dituen bigarren herrialdeak, proportzio orekatuagoa du: 552 gizon, 484 emakumeko (1,4/1). 0-15 urte arteko neska eta emakumeak 121 udalerrietako 33tan bakarrik bizi dira, eta 325 dira guztira, alegia, Euskadi osoko %54 adin-tarte horri dagokionez. 10. grafikoak erakusten duen moduan, 33 udalerriak kontuan hartuta, Bilbon 141 bizi dira, 3. Ikerketa Demografikoa 17 0-­‐5 428 126 100 293 880 40tik mas gora 40 31-­‐40 6-­‐10 21-­‐30 11-­‐15 16-­‐20 16-­‐20 1677 2076 11-­‐15 21-­‐30 6-­‐10 31-­‐40 0-­‐5 mas 40tik40 gora %M Emakumeak % UJERES % HGizonak % OMBRES -­‐35 -­‐30 -­‐25 -­‐20 -­‐15 -­‐10 -­‐5 0 5 10 15 8. Grafikoa: Bizkaiko biztanleak, adinaren arabera. 9. Grafikoa: Bizkaiko biztanleria-piramidea 2011. alegia, Bizkaiko %43. Horien ondoan datoz, askoz atzerago, Durango (31 emakume, %9,5) eta Barakaldo (26 emakume, %8). Hiru udalerri horietan bizi dira adin horretako emakume guztien %60. Hiru udalerrik, MarkinaXemeinek, Sestaok eta Iurretak, guztiak batuta, 35 emakume dituzte (%10,79). Gainerako udalerrietan gutxiago bizi dira, 9tik hasi eta bakarreraino. 33 udalerrien herenak emakume bakarra edo bi emakume baino ez ditu. Jatorrizko herrialdean EGMren praktikak zernolako prebalentzia duen kontuan hartuta, kalkulatu 160 141 140 120 100 80 60 40 31 26 20 6 12 9 7 6 3 3 7 3 2 3 3 1 2 1 2 12 11 4 7 3 1 6 3 3 2 2 1 1 1 10. Grafikoa: 0-15 urte bitarteko emakume biztanleak, udalerrien arabera. ta a ik rr e Iu So nd io er D lla Za ar ib or re ld Ig Za a o xo nd At ao ed as st Se Ba lm y ak ao Ga ra Ga ld ua Er m o rio an g or El ur D iz ao rr lb Be Bi i eo m Be r Ba sa ur ga ia ka l or r Ba ra rig Ar do o xa n Et et a-­‐ Ge tx o Gü eñ Ge es rn ik a-­‐ Lu m o Le m oa Le ke M ar iti ki o na -­‐X em ei n O nd ar U ro rd a uñ a-­‐ O rd uñ a Pl en tz ia Po rt ug al et e Sa nt ur tz i Am or e bi Ab ad iñ o 0 18 Diagnosia: Emakumeen Genitalen Mutilazioaren egoera Euskadin da ea zenbat emakume dauden EGM pairatzeko arriskupean, eta 11. grafikoan bilduta daude datuak. Bizkai osoan 103 dira arrisku horren pean daudenak, alegia, Euskadi osoko kopuruaren %55,37. Jatorri-herrialdeen arabera sailkatuta, Mauritania da nagusi 26 emakumerekin, ondoren Nigeria, Mali eta Senegal datoz, 19, 18 eta 17 emakumerekin, hurrenez hurren. EGM arriskupean dauden emakumeen kopurua udalerrika sailkatuta, 5. taulan agertzen diren datuek banaketa ez-erregularra erakusten dute. 28 udalerritan ahal izateko, datuek erakusten digute Bilboko zer administrazio-barruti eta auzotan bizi diren arriskupean dauden emakume gehie22. Bilbon bizi diren eta 0-15 urte bitartekoak izanik arriskupean dauden emakume guztien %37,9 Ibaiondo barrutian bizi dira, 69 emakume baitaude han. Barrutiaren barruko auzokako banaketa 6. taulan ikus daiteke. San Frantzisko auzoak kontzentrazio nabarmena du, bertan 29 bizi baitira, osoaren %42,02. Zabala auzoa dator ondoren, urruti: 10 emakume daude bertan, %14,42. 30 26 25 20 19 18 17 15 9 10 5 5 3 3 2 1 SSu da n Se ne ga l ia ge r Ni M au ri a tan i i al M aG- u Bi Biisne ss saa-­‐ au u Gi ne GGui inne eaa Ga m bi a íiaa EEti1 opp Eg ip to 0 11. Grafikoa: EGM arriskupean daude 0-15 urte bitarteko emakumeak, Bizkaia. bizi dira, alegia, probintzian dauden udalerri guztien %23,1ean. Era berean, arriskupean dauden pertsonen banaketa desorekatua da 28 udalerrien artean. Bilbo nagusitzen da, bertan bizi baitira arriskupean dauden 38 emakume, probintziako kopuru osoaren %38,9. Ondoren dator Durango, 11 emakume (%10,67); Barakaldo, 7 emakume (%6,79); Ermua, 5 emakume (%4,85), eta Elorrio eta Markina, 4 emakume (%3,88) dituzte bi-biek. Sei udalerri horiek osatzen dute osoaren %65. EGM eragozteko lehentasunezko ekintzaeremuak zehaztasun handiagoarekin zedarritu 22 Bilbao se divide en 8 distritos con sus correspondientes barrios: Distrito 1 Deusto: Arangoiti, Ibarrekolanda, San IgnacioElorrieta, San Pedro de Deusto. Distrito 2 Uribarri: Castaños, Matiko, Ciudad Jardín, Uribarri, Zurbarán-Arabella. Distrito 3 Otxarkoaga y Txurdinaga. Distrito 4 Begoña: Begoña, Bolueta, Santutxu. Distrito 5 Ibaiondo: Atxuri, Bilbao la Vieja, Casco Viejo, Iturralde, La Peña, Miribilla, San Adrián, San Francisco, Solokoetxe y Zabala. Distrito 6 Abando: Abando e Indautxu. Distrito 7 Recalde: Amezola, Iralabarri, Iturrigorri .Peñascal, Recaldeberri, Larraskitu, Uretamendi. Distrito 8 Basurto-Zorroza: Altamira, Basurto, Olabeaga, Mazustegui, Monte Caramelo, Zorroza. 3. Ikerketa Demografikoa Udalerria MAURITANIA NIGERIA Abadiño Amorebieta 19 SENEGAL MALI 1 2 Ginea GINEA-B. ETIOPIA SUDAN GAMBIA 1 2 2 Balmaseda 1 1 Barakaldo 1 2 3 1 1 1 1 Basauri 1 2 Bilbao 10 Derio 1 Durango 7 1 1 Bermeo G 3 1 Atxondo Elorrio EGIPTO 2 11 4 1 5 5 1 38 1 1 2 1 11 3 3 2 1 4 5 5 Ermua 3 Garay 1 1 Getxo 1 1 Gueñes 1 1 Gernika Igorre 1 1 2 2 Iurreta 2 2 Lekeitio 1 1 Markina 3 4 1 2 Ondarroa 1 1 Orduña 1 1 Orozko 1 1 Plentzia 1 1 Portugalete 1 Santurtzi 1 Sestao 1 2 1 1 3 2 Zaldibar 2 1 1 5. Taula AUZOAK Egipto EtiopIa Ginea Ginea-B. Mali Mauritania Nigeria Senegal Zazpi Kaleak 1 3 4 Iturralde 1 1 2 5 5 Atxuri 1 5 2 6 Bilbo Zaharra Zabala San Adrián G 0 Solokoetxe S. Frantzisko SudAn 12 4 8 3 1 10 4 1 6 4 4 2 1 La Peña 2 Sakabanatua Ibaiondo 1 6. Taula 29 3 2 2 3 20 Diagnosia: Emakumeen Genitalen Mutilazioaren egoera Euskadin 3.3 ARABA Jatorri afrikarreko 10.274 biztanle bizi dira Araban, horietatik 2.379 (%23,1) datoz EGM egiten den herrialdeetatik. Datu horrek erakusten duenez, probintzia horretan bizi dira Euskadi osoko jatorri afrikarreko pertsonen %31,48, eta EGM egiten duten herrialdeetako Euskadi osoko pertsonen %26. Biztanleak herrialdeka sailkatuta, 12. grafikoak erakusten du 21 jatorri-herrialde daudela, proportzio desorekatuetan. Nigeriarrak dira gehien, 615 (%25,85). Ondoren, mauritaniarrak eta senegaldarrak datoz, %16,93 eta %12,61, hurrenez hurren. Hiru herrialde horiek osatzen dute osoaren %55,31. Ondoren, lau herrialdek 100 eta 200 biztanle artean dituzte, eta %15,2 osatzen du talde horrek. Azkenik, gainerako 14 herrialdeek osoaren %13,2 hartzen dute. Biztanleak adinaren arabera sailkatuta, 13. grafikoak erakusten du biztanle gazteak direla nagusi. Biztanleen %53k 30 urte edo gutxiago dituzte, eta ehuneko %87,89ra igotzen da ehunekoa, baldin eta 40 urtekoak eta hortik beherakoak ere kontuan hartzen badira. Adin-segmentu nagusia 31-40 urte bitartekoa da, osoaren %34,84 hartzen baitu; ondoren, 2130 bitartekoak datoz, osoaren %24,84. 0-15 urte bitarteko 424 pertsona daude, osoaren %17,22. Desoreka jatorri-herrialde guztietan gertatzen da, salbu eta Keniaren kasuan, bertan emakumeak baitira nagusi (23 emakume, 3 gizoneko). Etiopiaren eta Afrika Erdiko Errepublikaren kasuan ere horrela da, biek dute emakume bat eta gizonik ez. Nigeriak 329 gizon eta 286 emakume ditu; gizonak apur bat gehiago dira, baina hauxe da proportzio orekatuena duen jatorri-herrialdea, besteek desoreka handiagoak dituzte-eta. Ginea-Bissauk, Nigerrek, Sierra Leonak eta Eritreak ez dute emakume biztanlerik. Benin, Gambia eta Ginearen kasuan 10 pertsonatik 9 gizonak dira; Boli Kosta, Egipto, Ghana, Mali, Senegal eta Togoren kasuan, ordea, 10 pertsonako, 7 dira gizonak. Gainerako herrialdeen kasuan 10 pertsonako, 6 gizonak dira. 700 615 600 500 403 400 300 300 196 200 100 205 187 157 81 77 27 22 42 1 22 28 5 1 1 4 4 1 Níi ge r Ni Af R ger r e i ro ikap.C a af Er e r dn a ican . Etr . Se ne ga l Si Le erra on a To go Er itr ea al i rit ia an M au M Bu r Fa kin so a Be ni n KCa m er uún Bo li Co M Kosta ar sta fil Eg ip to EEA tioop piía Ga a m bi a Gh an a GGu i n Gi neG ea au-i Bi Bnies ss saa-­‐ au u Ke ni a Lib er ia 0 12. Grafikoa: Arabako biztanleak, jatorri-herrialdeen arabera. 3. Ikerketa Demografikoa 288 21 0-­‐5 307 63 54 247 829 6-­‐10 31-­‐40 11-­‐15 21-­‐30 16-­‐20 16-­‐20 21-­‐30 591 mas gora 40 40tik 31-­‐40 40tik mas 4gora 0 11-­‐15 % % HEmakumeak OMBRES 6-­‐10 % % MGizonak UJERES 0-­‐5 -­‐30 -­‐25 -­‐20 -­‐15 -­‐10 -­‐5 0 5 10 15 13. Grafikoa: Arabako biztanleak, adinaren arabera. 14. Grafikoa: Arabako biztanleria-piramidea 2011. 0-15 urte arteko neska eta emakumeak 11 udalerritan banatuta daude; egun 63 udalerri daude Araban, hortaz, udalerrien %17,46an daude emakume hauek, eta 206 dira guztira. Biztanle-segmentu horren banaketa 15. grafikoan ikus dezakegu eta garbi erakusten du emakume horietako gehienak Gasteiz hiriburuan bizi direla; bertan 184 daude, osoaren %89,2. Amurrion eta Laudion bosna bizi dira, eta bi herri horiek osoaren %4,8 hartzen dute. Gainerako udalerriek bi emakume edo emakume bakarra dituzte. Jatorrizko herrialdeetan EGMk zer-nolako prebalentzia duen kontuan hartuta, 16. grafikoak erakusten digu 76 neska eta emakume direla Araban EGM pairatzeko arriskupean dauden pertsonak, alegia, Euskadiko osoaren %40,86. Mauritania da nagusi, 23 emakumerekin, osoaren %30,6 osatuta. Ondoan datozkio Nigeria 14 emakumerekin (%18,42) eta Mali 13rekin (%17,1). Hiru herrialde horiek, batuta, osatzen dute probintzia osoaren %66,12. Zenbait herrialdek, hala nola, Burkina Fasok, Senegalek, Boli Kostak, Gineak eta Egiptok 3tik 6ra emakume dituzte, eta guztiek, batuta, osoaren %28,9 osatzen dute. EGM pairatzeko arriskupean dauden pertsonen banaketa geografikoa, udalerrika, hurrengo orrialdeko 7. taulan ikus daiteke, eta erakusten da gehienak Gasteiz hiriburuan bizi direla; izan ere, han bizi baitira EGM arriskupean dauden 64 emakume eta neska, alegia, probintziako osoaren %84. Gainera, udalerri hori da jatorri-herrialde gehien biltzen dituena, erakutsitako 12etatik 11 baitaude bertan. Gainontzeko herrietan EGM jasateko arriskupean dauden emakume gutxi daude; Laudio eta Amurrio dira nagusi, hiru eta bi pertsona dituzte hurrenez hurren. Gainontzeko 11 udalerriei begiratuta, 7tan bizi dira arriskupean dagoen emakume bana. Kontuan hartuta Gasteizen arriskupean dauden emakume asko bizi direla, 8. taulak erakusten du 3. barrutian23 bizi direla arriskupean dauden gehienak, eta, era horretan, lehentasunezko ekintza eremu eta auzoak identifikatzen dira. 3. barrutia 58 neska eta emakume bizi dira, 0-15 urte bitartekoak, Arabako osoaren %28,15 osatzen dutenak eta Gasteizko osoaren %31,52. Taulak erakusten duen moduan, Zaramaga auzoan 18 neska eta emakume bizi dira, Aranan 14 eta Anglo eta Aranbizkarran, berriz, 12 eta 10 neska eta emakume, hurrenez hurren. 23 Gasteizen 6 administrazio-barruti daude. 3. barrutian auzo hauek daude: Zaramaga, Aranbizkarra, Anglo-Vasco, Santiago, Arana, Arantzabaleta, Salburua. 22 Diagnosia: Emakumeen Genitalen Mutilazioaren egoera Euskadin itso teri iaz Le g GVa g?ua tinoo uz ta i z 2 uLea 1 UUrrk ka b 2 uer r ari a n 5 lvAa g? 2 2 Sa 1 CKa amn pe zzuo 1 LLal uod io 1 AArr tcze innie ie ga ga AAs sppa arrr re na AAmm uurrr riioo 5 LLaa nntc ziiee PPuu ggoo eebb lala dde e La Lam mar arca ca 184 200 180 160 140 120 100 80 60 40 20 0 15. Grafikoa: 0-15 urte bitarteko emakume biztanleak, udalerrien arabera. 25 23 20 15 14 13 10 6 5 5 4 4 1 1 bi a Gh an a 3 1 1 16. Grafikoa: EGM arriskupean dauden 0-15 urte bitarteko emakumeak, Araba. Se ne ga l ia ge r Ni M au rit an ia i al M ia Ke n GGu iinne eaa Ga m ia op E; Eg ip to Bsot lai M Koa srtfi al Co Bu rk i na fa so 0 3. Ikerketa Demografikoa UDALERRIAK BURKINA FASO Boli Kosta 23 EGIPTO ETIOPIA GAMBIA GHANA GUINEA KENIA MALI MAURITANIA NIGERIA SENEGAL G Amurrio 2 2 Artziniega 1 1 Kanpezu 1 1 Lantziego 1 1 Puebla de Labarca 1 1 2 3 Agurain 1 1 Urkabuztaiz 1 1 Legutio 1 1 Laudio Gasteiz 1 6 4 3 1 1 3 1 13 13 5 14 63 7. Taula AUZOAK Burkina CamerUn Faso Zaramaga Aranbizkarra Boli Kosta 3 1 El Anglo Arana Ghana Ginea Kenia Mali 2 1 1 2 1 1 2 5 1 Mauritania Nigeria Senegal G 3 8 2 18 1 4 1 5 2 12 7 1 14 10 8. Taula 3.4 GIPUZKOA Afrikar jatorriko 6.693 biztanle bizi dira Gipuzkoan eta horietako 1.196 datoz EGM egiten den herrialde afrikarretatik. Datu horiek erakusten digute probintzia horretan bizi direla Euskadin bizi diren biztanle afrikarren %28,65 eta EGM egiten duten herrialdeetako Euskadi osoko pertsonen %13,06. Datuak herrialdeka sailkatuz gero, 17. grafikoak erakusten digu senegaldarrak direla nagusi, osoaren %48,91 osatzen dute-eta. Bost herrialdek 60 eta 120 pertsona artean dituzte, eta, denak batuta, osoaren %37,62 osatzen dute. Gainerako 16 herrialdeek osoaren %13,47 baino ez dute hartzen, eta biztanle bakarraren eta 4 biztanleren artean dituzte. Datuak adinka sailkatuta, 18. grafikoan berriz ere ikus dezakegu joera orokorra nagusitzen dela, biztanleria gaztea dela, oro har. Biztanleen %81,18 40 urtetik beherakoa da, eta 31-40 urte arteko zerrenda da nabarmenena, osoaren %38,71 osatzen baitu. 21-30 urte arteko zerrendak %24,33 hartzen du, eta 0-15 bitartekoak, aldiz, osoaren %12,70. Biztanleriaren irudia bestelakoa da adin eta sexuaren arabera sailkatzen badugu. 19. grafikoko biztanle-piramideari erreparatzen badiogu, joera orokorra agertzen zaigu berriro: gizonak nagusi. Are gehiago, Euskadin gizonen proportzio handiena duen probintzia dugu. Gizonek biztanleria osoaren %77,17 osatzen dute, emakumeek, ordea, %22,83. Adin-tarteei 24 Diagnosia: Emakumeen Genitalen Mutilazioaren egoera Euskadin 800 700 585 600 500 400 300 200 100 97 20 4 91 18 20 15 8 31 64 13 6 115 83 7 1 2 10 1 2 2 CThx ad To go ia Níi ge r RAef Ni rpi.k ge Cae ria Enrt droi kaof rEic rraen pa Se . ne ga Sie l rra Le on a So m ali a ali rit an M au M Bu r kin a F as o Be ni n CKa m er úun Co sBtoa l iM Kao rsfit al Eg ip to EEAti op iía Ga m bi a Gh an a GGu in GuG ea iinn eeaa -­‐-BB isss saau u Ke ni a Lib er ia 0 17. Grafikoa: Gipuzkoak biztanleak, jatorri-herrialdearen arabera. erreparatuta, sexuen arteko oreka dago 15 urtera arte, baina hortik aurrera desoreka gero eta handiagoa da, 40 urtetik gorakoen adin-tartean gailurra jo arte. Kasu horretan, 200 gizon eta 25 emakume ditugu, alegia, emakume bakoitzeko, 8 gizon. Adin-tarte ugariena 31-40 urte bitartekoa da, 368 gizon eta 95 emakumerekin. Herrialde guztietan gertatzen da sexuen arteko desoreka hori, salbu eta Kenia, Nigeria eta Liberiaren kasuetan. Lehenengoak oreka perfektua dauka, sexu bakoitzeko hiru pertsona; Nigeriak, aldiz, 58 gizon eta 57 emakume ditu; eta Liberiak, azkenik, 4 gizon eta 3 emakume. Kamerun eta Etiopiaren kasuan desoreka txiki bat dago, gizonen mesedetan: Kamerunen 56 gizon eta 41 emakume daude, eta Etiopian 9 gizon eta 6 emakume. Gainerako herrialdeetan desoreka nabarmenak daude. 8 herrialdek ez daukate emakumerik (Benin, Gambia, Ginea-Bissau, Niger, Afrika Erdiko Errepublika, Somalia, Txad eta Togo); nahiz eta, esan beharra dago, herrialde horietako gizonak ere gutxi direla, 1-13 bitartean. Biztanle gehiago dituzten herrialdeen artean Malik 62 gizon ditu eta 2 emakume soilik; alegia, emakume bakoitzeko, 31 gizon. Ondoren datozkio Senegal eta Ghana, emakume bakoitzeko 5 gizoneko ratioarekin. 0-15 urte bitarteko neska eta emakumeak probintziako 88 udalerrietatik 18tan bizi dira, alegia, udalerrien %20,42an. Guztira, 68 neska eta emakume bizi dira. 20. grafikoak erakusten du nola dauden banatuta geografikoki. Irun da udalerri nabarmenena, bertan bizi baitira 17 neska eta emakume, osoaren %25. Ondoren datozkio beste 4 udalerri: Pasaia, Hondarribia, Donostia eta Errenteria. 4 udalerri horietako bakoitzean 6 eta 8 emakume bitartean bizi dira, eta, guztira, osoaren %41,17 osatzen dute. Andoainek, Getariak eta Lasartek, guztira, %14,7 osatzen dute. Bestalde, 10 herrialdek oso biztanle gutxi dituzte, nahiz eta, orotara, osoaren %19,11 hartzen duten. EGM egiten den herrialdeetako prebalentzia kontuan hartuta, 21. grafikoak erakusten du zenbat pertsona dauden EGM jasateko arriskupean. Grafikoak 8 herrialde erakusten ditu, probintzia osoan dauden 22etatik. Guztira, 17 pertsona dira EGM jasateko arriskupean daudenak, alegia, Euskadiko osoaren 3. Ikerketa Demografikoa 83 225 25 0-­‐5 mas gora 40 40tik 43 26 65 6-­‐10 31-­‐40 11-­‐15 21-­‐30 16-­‐20 16-­‐20 11-­‐15 291 21-­‐30 463 % % MEmakumeak UJERES 6-­‐10 % % HGizonak OMBRES 0-­‐5 31-­‐40 -­‐35 40tik4gora mas 0 -­‐30 -­‐25 -­‐20 -­‐15 -­‐10 -­‐5 0 5 10 18. Grafikoa: Gipuzkoako biztanleak, adinaren arabera. 19. Grafikoa: Gipuzkoako biztanleria-piramidea 2011. %9,01 (%8,67). Senegal da nagusi, bertakoak baitira 8 neska eta emakume (%47), eta gainerako herrialdeek errepresentazio urria dute, bat edo bi emakume, nahiz eta, denek batera, %53 osatzen duten. EGM jasateko arriskupean dauden pertsonen banaketa geografikoari dagokionez, 9. taulak erakusten du nahiko sakabanatuta daudela, 12 udalerritan barrena, eta bakoitzean 1 eta 3 emakumeren artean bizi dira. Irun eta Pasaian daude gehien, hiru neska eta emakume bakoitzean. Donostian eta Hondarribian bina daude, eta gainerako udalerrietan, berriz, bakarra. 18 17 16 14 12 10 8 7 8 6 6 2 1 2 2a Be as ai n Ze sto a Elg oi ba r Ho nd bi arr a i Ge ta ria ko i Az An do a in 0 1 2 1 1 1 1 Iru n on A r d ón ragras at e M M ut u rik t o rik u Or io Pa sa ia Er re nt e a ri Do no s2 a Vi lla bo na Or di zia Zu m ai a La sa rte 1 2 4 3 M 3 4 7 20. Grafikoa: 0-15 urte bitarteko emakume biztanleak, udalerrien arabera. 26 Diagnosia: Emakumeen Genitalen Mutilazioaren egoera Euskadin 9 8 8 7 6 5 4 3 2 2 2 1 1 1 Costa Marfil Boli Kosta E<opía Etiopia GGinea uinea 1 1 1 0 Burkina Faso Mauritania Nigeria Senegal Sierra Leona 21. Grafikoa: EGM arriskupean dauden 0-15 urte bitarteko emakumeak, Gipuzkoa. UDALERRIAK BURKINA FASO BOLI KOSTA ETIOPIA GINEA MAURITANIA NIGERIA Beasain SENEGAL SIERRA LEONA 1 Zestoa G 1 1 1 Elgoibar 1 1 Hondarribia 2 2 Getaria 1 1 1 3 Irun 1 Arrasate 1 1 1 Mutriku 1 1 Orio 1 Pasaia 1 Errenteria Donosti 1 1 1 1 3 1 1 9. Taula 1 2 4. Osasun-Arloa 4.1 HELBURUA Ikerketaren zati honen helburua da informazioa lortzea, ea zer ezagutza eta jarrera dituzten osasunarloko langileek EGM praktikarekiko. 4.2 METODOLOGIA Oinarrizko galdetegi bat diseinatu zen, hamar galderaz osatua, eta Euskadin dauden osasungintzako hainbat entitatetan24 banatu zen. Posta elektronikoz banatu zen; horretarako, google doc erreminta informatikoa baliatu zen, galdetegia betetzen zuten pertsonek anonimoki egin ahal izateko. Lehen hiru galderek norbere datuak eskatzen zituzten (adina, sexua eta lanbidea). Hurrengo galderak, ordea, zehatzagoak ziren, EGMren ezagutzari buruz: definizioa, zer herrialdetan egiten den, arrazoiak, zuzenbide-markoa, gaiari buruzko interes pertsonala eta kasuren batean esku hartu ote den. Galdetegia maiatzaren 22an banatu zen eta uztailaren 31n ipini zen epemuga. 816 erantzun jaso ziren, guztira. Datuak hobeto aztertzeko eta ulertzeko grafikoak erabili dira, google docs sistemak berak eta Epi info 7 sistemak eginak. 24 Entitateak hauek dira: Familia eta Komunitateko Medikuntzaren Euskal Elkartea (Osatzen), Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko Erizainen Elkargoak, 3 probintzietako Medikuen Elkargoak, Euskal Herriko Lehen Mailako Pediatria Elkartea, Euskadiko Emaginen Elkartea, eta Ginekologia eta Obstretiziako Euskal Elkartea. 4.3 EMAITZAK Ezaugarri demografikoak eta profesionalak Jasotako datuen arabera, eta galdetegia erantzun zuten langileen sexuaren harira, erantzun zuten 816 langileetatik 688 emakumeak dira eta 128 gizonak, alegia, osoaren %84,31 eta 15,69, hurrenez hurren. Adinaren batez bestekoa 44 urtekoa da, gazteena 21 urtekoa eta zaharrena 67koa izanik. 22. grafikoak erakusten ditu parte-hartzaileak, adinka sailkatuta. 51-55 urte arteko zerrendan daude pertsona gehien, 142. Gutxien, aldiz, 61-65eko tartean (36 pertsona), 21-25 artekoan (53 pertsona) eta 65tik gorakoetan (4 pertsona). Gainerako adin-tarteetan 86-115 pertsona bitartean daude. Lanbideari dagokionez, 23. grafikoak erakusten du erantzun zuten 419 pertsona erizaintza-arlokoak direla (%51,35), 201 pertsona familia-medikuak 22. Grafikoa 28 Diagnosia: Emakumeen Genitalen Mutilazioaren egoera Euskadin Kopuro osoa Erantzun egoki kopurua % Emaginak 50 42 84 Erizainak 419 224 53,5 Familia Medikua Ginekologoak 1 1 100 Pediatra Familia medikuak 201 110 54,7 Pediatrak 141 89 63,1 Gizarte Langileak 4 3 75 Erizaina Ginekologia Emagina Gizarte Langilea 23. Grafikoa 10. Taula (%24,63), 141 pertsona pediatrak (%17,28) eta 50 pertsona, aldiz, emaginak (%6,13). Errepresentazio oso txikia dute gizarte langileek (%0,49) eta ginekologoek: langile bakarra edo osoaren %0,12. EGMri buruzko ezagutzak Galdetegian parte hartutako pertsonen %97,17k dio badakiela zer den EGM, baina datuek erakusten digute oraindik ere hutsuneak daudela. 24. grafikoak erakusten duenez, pertsona horien %57,5ek bakarrik erantzun zuen ondo ea zer zen EGM. %38,4ren ustez, EGM klitoriaren zatiketa bakarrik da. %3,3k baieztatzen du ez duela gaia ezagutzen. Lanbideen arabera sailkatuta, ginekologia kontuan hartu gabe, pertsona bakarra duelako eta hortaz oso esangura txikia duelako, 10. taulak erakusten du emaginen %84k ondo erantzun duela. Erizain eta familia medikuei dagokionez, %53,5ek eta %54,7k erantzun du ondo, hurrenez hurren. Erberean, EGM zer adinekin egiten den galdetuta, erantzunek argi erakusten digute, orokorrean, ezjakintasuna dela nagusi. 25. grafikoak erakusten duen moduan, %4,78k bakarrik erantzun du ondo, alegia, 0-12 urte bitartean. %26,84k uste du 4-8 urte artean egiten dela eta %23,16k, ordea, 0-3 urte bitartean. 0-3 0-8 Ezpain handien zatiketa 0-12 0-12 bainogehiago Klitoriaren zatiketa 0-3/ 9-12 Ezpain Handien eta txikien zatiketa 4-8 Aurreko Erantzun guztiak 4-12 ED/EDE 9-12 4-12 baino gehiago 9-12 baino gehiago 24. Grafikoa 25. Grafikoa 4. Osasun-Arloa 29 EGM egiteko arrazoiei dagokienez, 26. grafikoak erakusten duenez, 816 pertsonatik 705ek (%86,14) erantzun dute arrazoi erlijiosoengatik, tradizionalengatik edo biengatik egiten dela. 105 pertsonak bakarrik (%12,87) dakite EGM praktika arrazoi konplexuagoek hauspotzen dutela. EGM zer herrialdetan egiten den galdetuta, datuek erakusten digute ezagutza falta dagoela. EGMri buruzko jarrerak Beraien lan-arloan EGM egoera batekin topo eginez gero zer egin behar den galdetuta, 28. grafikoak adierazten du askotariko erantzunak eman dituztela, ildo nagusirik gabe. Azpimarratzekoa da 113 pertsonak (osoaren %13,86) ED/EDE erantzun dutela, alegia, ez Erlijioa, Tradizioak Bat ere ez Denak Ez Erlijioa Bai Tradizioa Erlijioa, Tradizioak, Higienea Higienea, Tradizioak 26. Grafikoa %20,47k ez daki zer herrialdetan egiten den, eta ED/ EDE erantzun du. %17,03k erantzun du Marokon egiten dela, %15,56k Indian, %14,58k pentsatzen du Espainian ere egiten dela eta %4,17k, ordea, Ugandan. Emandako aukera guztietatik, inork ez ditu ondo identifikatu EGM egiten den herrialde guztiak. Gaur egun Espainian EGMri buruz dagoen legediaren ezagutzari dagokionez, datuek ezjakintasun nabarmena erakusten dute. 27. grafikoak erakusten duen moduan, galdetegiari erantzun zioten pertsonen %70,47k dio ez duela ezagutzen zer legedia dagoen gaur egun. 11. taulak erakusten du legedia espainiarri buruzko ezagutza zer-nolakoa den, lanbideka. Gaia gehien ezagutzen dutenak pediatrak eta emaginak dira, %48,2 eta %44, hurrenez hurren. Familia medikuen %29,4k, gizarte langileen %25ek eta erizainen %21,5ek ezagutzen du indarrean den legedia. 27. Grafikoa: EGM legeriari buruzko ezagutzak. luketela jakingo zer egin EGM kasu baten aurrean, eta hiru langilek (%0,37) ez luketela esku hartuko, errespetuagatik (kulturari, tradizioari). Galdetegiari erantzun zioten 816 pertsonetatik %39,34k zaurien parte bat egingo luke eta pazienteei informazioa emango lieke, EGMk osasunean dituen ondorioei buruz. Bestetik, %34k zaurien partea egingo luke, Zaurien partea Osasunari buruzko informazioa Zaurien partea+osasunari buruzko informazioa ED/EDE Errespetuagatik esku hartzea 28. Grafikoa 30 Diagnosia: Emakumeen Genitalen Mutilazioaren egoera Euskadin eta %12,36k osasunari buruzko informazioa emango luke, besterik ez. 11. taulan modu xeheagoan ikus daiteke nola esku hartuko luketen langileek, lanbidearen arabera. Emagin, erizain eta pediatra gehienek, %40k, %42k eta %44k, hurrenez hurren, zaurien partea egin eta informazioa emango luke. Familia medikuntza, ginekologia eta gizarte lanaren kasuan, gehienek zaurien partea egingo lukete. Hala ere, nabarmentzekoa da emaginen %14k, familia- Era berean, datuek erakusten dute gertatutako 42 EGM kasu errealetan, langileen %11,9k ez zekiela zer egin. %38,10ek parte bat egin eta EGMk osasunean dituen ondorioei buruzko informazioa eman zuen, %30,95ek osasunari buruzko informazioa eman zuen, %16,67k zaurien partea bakarrik egin zuen eta %2,38k ez zuen esku hartu kulturarekiko errespetuagatik. Hala ere, EGMri buruzko informazioa jaso ote duten galdetuta, 29. grafikoak argi erakusten duen % Zaurien partea+ osasunari buruzko informazioa % Esku ez hartzea % 12 24,0 20 40,0 1 2,0 28,4 54 12,9 176 42,0 2 0,5 1 100,0 0 0,0 0 0,0 0 0,0 14,4 85 42,3 24 11,9 63 31,3 0 0,0 8 5,7 60 42,6 10 7,1 62 44,0 0 0,0 1 25,0 2 50,0 1 25,0 0 0,0 0 0,0 % Osasunari buruzko informazioa 11 22,0 16,2 119 0 0,0 201 29 PEDIATRAK 141 GIZARTE LANGILEAK 4 Kopuru osoa ED/ EDE % Zaurien partea EMAGINAK 50 7 14,0 ERIZAINAK 419 68 GINEKOLOGOAK 1 FAMILIA MEDIKUAK 11. Taula medikuen %14,4k eta erizainen %16,2k ED/EDE aukera hautatu duela. EGM jasandako gaixoak artatu ote dituzten galdetuta, 12. taulak erakusten du 42 profesionalek bai egin dutela, osoaren %5,15. Gaixo gehien artatu dituzten lanbideak hauek dira: emaginek 23 kasu, erizainek 9, pediatrek 7, familia-medikuek 2 eta ginekologoek 1. Gizarte langile batek ere ez du topo egin horrelako kasu batekin bere lan-arloan. Taulak, halaber, erakusten digu zenbat kasu ematen diren lanbide bakoitzeko, ehunekotan. Emaginak dira nagusi, %46k artatu baitute EGM kasuren bat. Gainerako lanbideek ehuneko askoz txikiagoa dute, %1 eta %5en artean. bezala, 720 pertsonak (%86,40) ezetz erantzun dute. Informazioa bai jaso dutenei dagokienez (%13,06), hauexek dira informazio-iturri nagusiak, garrantziaren arabera: formazio-ikastaroak (%21,38), hedabideak (%21,38), artikulu espezializatuak (%16,67), hitzaldiak (%8,33), GKEak (%7,29), medikuprotokoloetan parte hartzea (%6,25) eta medikubatzordeetan parte hartzea (%4,17). Gaiari buruzko interesaz galdetuta, gehiengoak, 746 langilek, baietz erantzun zuten, alegia, interesa zeukatela gai horretan (%91,46). Interesa duten langileak lanbidearen arabera sailkatzen baditugu, emaginen %98k, pediatren %93,62k, erizainen %91,41ek, familia-medikuen %23k eta gizarte 4. Osasun-Arloa 31 Kopuro osoa Artatutako EGM kopurua % Emaginak 50 23 46 Erizainak 419 9 2,1 Ginekologoak 1 1 100 Familia medikuak 201 2 1,0 Pediatrak 141 7 5,0 Gizarte Langileak 4 0 0 EGMri buruzko ezagutza handitu behar dela bere lan-arloan; izan ere, ez dago informaziorik eskura. %14,83 kezkatuta dago, jakin nahi du zer egin behar den kasu horietan, dela dagoeneko kasuren batekin topo egin duelako, dela pentsatzen duelako seguru asko kasuren batekin topo egingo duela, orain arte gertatu ez bazaio ere. %5,27k azpimarratu du gero eta pertsona gehiago daudela EGM egiten den herrialdeetatik datozenak, eta %1,84k erantzun du gai interesgarri bat dela, besterik gabe. 4.4 ELKARRIZKETAK OSASUN-ARLOKO LANGILEEI 12. Taula langileen %75ek dute gaiari buruzko interesa. Datuak sexuaren arabera aztertuta, ikus daiteke hala gizonen nola emakumeen gehiengoak interes handia duela EGMren gaian. Gizonen ehunekoa %81,25 da eta, emakumeena, ordea, pixka bat handiagoa, %93,31. EGMrekiko interes horren arrazoiei buruz galdetuta, azpimarratzekoa da galdetegiari erantzun zioten pertsonen %28,68k ez duela arrazoi bat bera ere aipatzen. %28,31ren kasuan, interesatzen zaio EGM eskubideen urraketa eta emakumeen kontrako genero-indarkeria iruditzen zaiolako. EGM deskribatzen dute praktika itxuragabe, basati eta anker gisa. %16,30ek erantzun du, argi eta garbi, GKE Protokoloa Artikuluak Hitzaldiak Hedabideak Batzordeak Formazioikastaroak Askotarikoak ED/EDE 29. Grafikoa Osasun-arloko langileek EGMri buruz zer-nolako ezagutza duten hobeto jakiteko, aurrez aurreko elkarrizketak egin zitzaizkien osasungintzako 43 langileri, hain justu ere, identifikatutako lehentasunezko ekintza-eremuetan dauden lehen mailako arretako osasun-zentroetan lanean ari direnei eta probintzia bakoitzeko erreferentziazko erietxeetan ari direnei25. Hauek izan ziren elkarrizketatutako pertsonak: 12 emagin, 15 pediatra, 6 ginekologo, 6 erizain eta 4 gizarte langile. Probintziaka sailkatuta, 43 elkarrizketatik 22 Bizkaian egin ziren, 10 Araban eta 11 Gipuzkoan. Elkarrizketen emaitzak Saharaz hegoaldeko afrikarrak artatzen ote zituzten galdetuta, elkarrizketatutako ia denek artatzen dituzte jatorri horretako pertsonak, neurri handiago edo apalagoan. Hala ere, ez da gehien artatzen duten biztanleria. 25 Bizkaia: Lehen mailako arretako osasun-zentroak: Zazpi Kaleak, Abusu, Saralegi, La Merced, Etxaniz Suhiltzailea. Erreferentziazko erietxea: Basurtu. Araba: Lehen mailako arretako osasun-zentroak: Aranbizkarra I eta II, eta Zaramaga. Erreferentziazko erietxea: Txagorritxu. Gipuzkoa: Lehen mailako arretako osasun-zentroak: Duboa eta Irun Erdigunea. Erreferentziazko erietxea: Donostia. 32 Diagnosia: Emakumeen Genitalen Mutilazioaren egoera Euskadin Zer herrialdetatik datozen galdetuta, osasun-zentro askok ez dute zehazki erregistratzen zer herrialdetatik datozen artatzen diren pertsonak. Informazio hori kontsultan galdetuta lortzen da. Gehien aipatzen duten jatorri-herrialdea Nigeria da, %51, eta horren ondoren Senegal %38,8. Hala ere, elkarrizketatutako pertsonen %23k ez daki edo zalantza asko ditu, geografiari buruzko ezjakintasuna ageri da, ezin izan baitituzte Saharaz hegoaldeko herrialdeak zehaztu edo, are gehiago, batzuetan nahastu egin baitituzte, Magrebeko herrialdeak aipatuz. Emakume eta nesken EGM kasuen harira, elkarrizketatutako pertsonen %44k adierazi du emakume mutilatuen kasuak artatu dituztela. Hiru probintzietan gertatu dira horrelako kasuak. Erreferentziazko erietxeetan, alegia, Basurtun, Txagorritxun eta Donostian, Bilboko lehen mailako arretako hiru osasun-zentrotan (Abusu, La Merced eta Saralegi) eta Gasteizko batean (Aranbizkarra). Iruneko lehen mailako arretako osasun-zentroetan ez da agertzen EGM kasurik. Hala ere, hainbat langilek onartzen dute EGM behar baino gutxiagotan diagnostikatzen dela, honako arrazoi hauek direla medio: 1. Osasungintzako langileen eguneroko funtzio eta erantzukizunetatik kanpo dago eta oharkabean pasatzen da. 2. EGM eta horren askotariko motak identifikatzeko zailtasunak daude, eta zalantzazko kasuak ematen badira ez dute horien berri ematen. 3. Ez dago EGMri buruzko nahikoa sentsibilizazio osasungintzako langileen artean. Adibidez, Basurtuko erietxean, duela urtebete langile-talde batek EGM txertatu zuten beraien lanean, eta, ordutik, 15 kasu inguru topatu dituzte, hain zuzen ere, erditzear zeuden eta EGM egina zuten 15 emakume inguru. Hori baino lehen, ez dago kasu bat bera ere erregistratuta. Gipuzkoan, mutilatutako neska baten kasuaren berri eman zen, duela 3 urte, gutxi gorabehera. Bikote misto bat zen, horien hiru urteko alaba oporretan joan zen aitaren jatorrizko herrialdera eta mutilazioa egin zioten, amak ezer jakin gabe. Halaber, badaude guraso batzuen hitzezko testigantzak: azaltzen dutenez, beraien alabak mutilatuta daude, eta praktika duela hainbat urte egin zitzaien, jatorrizko herrialdeetan, Euskadira etorri aurretik. Ez dago kasu-kopuruaren estimaziorik, ez baitago pediatria-txostenik. Topatutako EGM motei dagokienez, gehienak I eta II motakoak dira. Elkarrizketetan esandakoaren arabera, Basurtuko erietxean kasu bat egon zen, III motako mutilazio edo infibulazio batena. Edonola ere, elkarrizketek erakusten dute EGM motei buruzko jakintza falta dagoela eta baita horiek identifikatzeko gaitasunari buruzko zalantzak ere badaudela, langileek ez dutelako sekula kasurik ikusi eta ez daukatelako gaiari buruzko formazio berezirik. Lan egiten duten zentroan EGMren gaiari heltzeko beharrei edo zailtasunei dagokienez, erantzunek erakusten dute, oro har, formazioa beharrezkoa dela gaiari heltzeko. Elkarrizketatutakoen %37k ez daki nola heldu gaiari, gai konplexua, intimoa eta pertsonala delako, eta konnotazio kulturalak dituelako. Gainera, pazienteekin hitz egiteko hizkuntza-mugak daude, nahiz eta itzultzaileak ere badauden. Batzuetan, senarrak berak egiten ditu itzultzailelanak pazientearen eta osasun-langileen artean, eta horrek areago zailtzen du gaia jorratzea. Erantzunetan ikus daiteke, baita ere, langileek uste dutela kontsultaren iraupena motzegia dela eta denbora asko behar dela pazientearekin nahikoa konfiantza lortu eta gaiaz lasai hitz egiteko. EGMren prebentziorako protokolo berezirik ba ote dagoen edo erabiltzen ote duten galdetuta, Araban eta Gipuzkoan elkarrizketatutako inork ez du protokolorik erabiltzen eta ez dakite horrelakorik ba ote dagoen Erkidegoan. Edonola ere, Bizkaian batzorde bat dago, osasungintzako langilez osatua; protokolo baten zirriborroa idazten ari dira eta protokolo horretako zenbait alderdi txertatzen hasi dira beraien lanetan. Irismen geografikoa murritza da, Bilboko eremuari bakarrik eragiten baitio, eta agintariek oraindik ez dute ez aurkeztu ez berretsi. 4. Osasun-Arloa Elkarrizketatutako pertsona guztiek diote oso garrantzitsua izango litzatekeela protokolo bat edukitzea, EGM kasuen prebentziorako eta EGM kasuetan nola ekin zehazteko. Oso garrantzitsua da kasu hauetan zer egiten den jakitea. Hala ere, EGM kasu baten aurrean egin behar denari buruzko erantzunak oso ezberdinak dira. Elkarrizketatuen %11k dio ez dakiela zer egin behar den arriskupean dauden alabak dituzten emakume mutilatuen ustezko kasuen aurrean. %25ek informazioa emango luke edo familiekin sentsibilizazioa landuko luke EGMren ondorioei buruz. %16k gizarte-laguntzaileei igorriko lieke kasua edo lankideekin batuko litzateke egin beharrekoaz eztabaidatzeko. Gainerakoek askotariko gauzak egingo lituzkete: familiari informazioa eman, zentroko lankideei igorri eta adingabeentzako edo immigranteentzako babes-instituzio edo sailekin harremanetan jarri eta baita agintariekin ere. EGMren prebentziorako beste eragile garran­ tzitsurik ezagutzen ote duten galdetuta, gehienek 33 erantzun dute gizarte langileek eta elkarteen mugimenduak garrantzi handia dutela sentsibilizaziokanpainak egiterako orduan, Saharaz hegoaldeko herrialdeetatik datozen biztanleekin. Oso garran­ tzitsua iruditzen zaie, baita ere, emakume afrikar kontzientziadunek bitartekaritza soziala egitea. Erreferentzia gutxi batzuk egiten dizkiote, halaber, eskolaren garrantziari, gurasoen kontzientzia pizteko. Era berean, instituzio publikoek parte hartzea garrantzitsutzat jotzen dute, hala nola, gizartezerbitzuek, udalek eta aldundiek. Elkarrizketatutako pertsonen %97,6k gehiago jakin nahi du EGMri buruz. Diotenez, osasunagintariek ahalegin handiagoa egin beharko lukete osasun-arloko langileak EGMri buruz sentsibilizatzeko, oro har. Hala ere, elkarrizketetan Bilboko Udalaren kasua aipatzen da; izan ere, EGMri buruzko jardunaldi arrakastatsuak antolatu ditu, osasun-arloko langileei zuzenduta, eta talde horretako kideek gogotsu parte hartu dute. 5. Ondorioak Osasun-arloko langileei eta Saharaz hegoaldeko herrialdeetatik datozen pertsonei galdetegiak eta elkarrizketak egin eta horien bitartez lortutako datuak ikertu eta aztertu ondoren, honako ondorio hauek atera ditugu: 1. EGM, Euskadin, egitate bat da, errealitate bat. Mutilatutako emakumeak daude eta, gutxi gorabehera, 0-15 urte arteko 602 neska daude arriskupean, babestu behar direnak. 2. Ez dago inongo protokolorik EGMren prebentziorako eta neskak babesteko. Guztiz ezinbestekoa da protokolo sakon eta oro-hartzaile bat sortzea Erkidegoan, ekintzarako mekanismoak sortuko dituena eta eragile klabeak barnean hartuko dituena: erietxeak, lehen mailako arretako osasunzentroak, eskolak eta arlo sozialeko elkarteak. Instituzio publikoak konponbidearen oinarrizko zati bat dira eta modu aktiboan parte hartu behar dute protokoloaren sorkuntzan, eta, gero, protokoloaren zabalkundean. 3. Osasun-arloko langileen artean, EGMri buruzko ezjakintasun handia dago, hutsune handiak daude, eta hori konpondu behar da. Ahalegin handiagoak egin behar dira sentsibilizatzeko eta kontzientzia hartzeko kanpainetan, eta ikastaro berezituak eman behar zaizkie osasun-arloko langile klabeei, hala nola, emaginei, ginekologoei, pediatrei eta gizarte-laguntzaileei; bai erreferentziazko erietxeetan lan egiten dutenei, bai lehen mailako arretako zentroetan ari direnei.